www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ANDRE DENA MARIA SARRANTZEKOA

 

Oi, Andre Dena Maria, Sarrantzeko Brijina,

Oi, zu Jainkoaren Ama, Zeruko errejina,

Zure Semeaz zu zare gure Ama egina.

 

Toki hau zen lehenago oihan, sara, arantze;

Eskualdunek bide zuten izendatu Sarrantze.

Orai hobeki deit laite Mariaren baratze.

 

Badu hurren mila urthe, ibai horren erdian,

Birjinaren bultu beltx bat, hor baitzen aspaldian,

Atxeman zutela xutik harroken agerian.

 

Mirakuiluzkoa zela dirudi eder hori,

Ospeka horrat jendea urrundik zen ethorri.

Birjinaren botherea agertu zen orori.

 

Handik khen, ereman, ebats, zer ez zioten egin!

Espainia-Jakan barna gorde ere bai behin.

Bera hunat itzulia bethi zuten eredin.

 

Erregeak berak ziren ethortzen Sarrantzera,

Gorphutz eta arimako fagore galdetzera;

Asko ere da hemendik sendaturik athera.

 

Eskualdunek, o Maria, toki hau maite dugu.

Orai ere zuregana huna nun garen heldu.

Eskualdunaren fedea ez da oraino galdu.

 

Munduko ibai gaixtoak geramatza borrokan.

Eskualdunak gauden xutik fedearen harrokan.

Iduk gaitzatzu, Maria, othoi, zure besotan.

 

aurrekoa hurrengoa