www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

JONDONI PETIRI
EDO PIARRES APOSTOLUAREN
KANTIKA

 

                Hunen aire berezia ez dakitenentzat,

                aire ezagutu hau: Uholde baten pare.

 

        Hasteko eta kopla artetako errefaua

 

        1. Hau, Jondoni Petiri herriko

        patroina dutenek kantatzekoa.

 

Gure Patroin Saindua, Jondoni Petiri,

Egiozu guretzat othoitz Jainkoari.

 

        2. Hau, Jondoni Petiri patroin

        ez den herrietakoa.

 

Apostolu handia, Jondoni Petiri,

Egiozu guretzat othoitz Jainkoari.

 

Piarres itsasoan zen arrantzan ari;

Jesusek ikusirik erran zion: «Haugi:

Hire anaiarekin niri jarraik hadi;

Nik eginen zaituztet jende arrantzari».

 

Bi anaiek guziak zituzten han utzi

Eta deus gabe ziren jarraiki Jesusi.

Gero zuen Piarres Jesusek hautetsi

Bere Apostoluen bildumako nausi.

 

«Nor naiezela, diote?» Jaunak galdeginik,

«Ni nor naizen nahi dut, entzun zuenganik».

Hau ihardetsi zion Petirik lehenik:

«Kristo Jainko Semea zarela diot nik».

 

«Ene Aitak argituz zeren mintzo haizen,

Hire gainean diat Eliza finkatzen:

Haren zimenduko haut harrokatzat hartzen,

Ifernuko oldarrek higi ez haitzaten».

 

«Emanen darozkiat, zeruko gakhoak;

Arimen salbatzeko podore osoak:

Hik laxatuak edo lothurikakoak,

Berak egintzat ditik harturen Jainkoak».

 

Piarres hola zuen Jesusek ezarri,

Lurreko Elizaren lehen buruzagi;

Artzainen beren artzain, gida eta argi;

Egia fedezkoen trenkatzaile garbi.

 

Piarresen untzia behin itsasoan

Kalerna zirimolez hondatzera zohan.

Jesus lo baitzagoen, deskantsu osoan;

«Jauna salba gaizatzu», oihuz dagozko han.

 

Jesusek xutiturik dio kalernari:

«Nik manatzen baitaiat, ixil bara hadi».

Nausiak manu hori egin bezein sarri,

Itsaso 'ta haizeak geldi ziren jarri.

 

Orai ere iduriz, untzi hura bera

Munduko uhinetan lohake galtzera:

Jainkoak lo dirudi; bainan gauden beha...

Eliza garhaitzale da bethi athera.

 

Goiz batez Piarresi untzira sarthurik,

Jesusek erran zion «Sarea zak aurdik».

«Jauna, ez dut atzeman sarean deus gaur nik.

Bainan aurdikiren dut berritz, zuk erranik».

 

Piarresek sarea botatu orduko,

Arrainez betheegiz haustera dohako.

Jesusen oinetan da jartzen belhauniko:

«Jauna, bekhatoros naiz, zuri hurbiltzeko».

 

Nausia ukhaturik, geroztik Piarres,

Khiraski egun oroz ari zen nigarrez;

Jesusen amodioz bihotza suharrez,

Minez zagon, mundua sustatu beharrez.

 

Bere Aitarengana Jesus igan eta,

Petirik zuen oso Elizaren artha.

Erromaz egin zuen bere hiri hauta.

Girixtino guziek hura zuten aita.

 

Piarresek Fedea hain zuen hedatu,

Nun Enperadorea baitzen asaldatu.

Hiltzera zuenean hunek kondenatu,

Buruz behera zuten gurutzefikatu.

 

        Azken kopla berex hau mariñelentzat da:

 

Gu ere zu bezala Jondoni Petiri,

Itsasoko mariñel eta arrantzari...

Gure nekhe gaitzetan oihuz gaude zuri;

Ai! izan zakizkigu othoi urrikari.

 

aurrekoa hurrengoa