www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

HITZUNTZIAK

        (1857)

 

                Airea: Ikhazketako mandoa

 

Gure herrri xumetan

Zenbat hitzuntzi,

Zinez edo jostetan

Oro erasi,

Trebes, nahasi!

Beha daude nor zertan

Hobendun kausi,

Nori pitz hauzi;

Deus ez nahiz bertzetan

Onik ikhusi.

 

Beren hutsak utzirik,

Khexu bertzenez,

Mihiak xorrotxirik

Daude auhenez

Heien hobenez;

Nihor ez da garbirik,

Hoien erranez,

Kanpoz ez barnez,

Zenbat, hoik ausikirik,

Dagozin minez!

 

Izan dadin egia,

Ala gezurra,

Berdin hoien mihia

Doa itsura,

Hauts edo urra;

Denmendren iduria

Edo itxura

Dela segura.

Hain da heien loria

Bertzen malura!

 

Gabaz Akhelarretik

Mainguka jinak,

Hasten dire goizetik

Gure sorginak,

Debruz eginak,

Sist handik, sast hemendik.

Zer listafinak,

Laphar, ausinak!

Sendatzea luze dik

Hek egin minak.

 

Mihiak du salatzen

Bihotz barnea,

Eta atherarazten

Handik esnea

Edo zornea.

Mihi tzarra da denen

Zikhintzailea

Eta kaltea,

Hauzo eta ahaiden

Makhurtzailea.

 

Erran xaharretarik

Huna batena:

Mihia da gauzarik

Baliosena

Edo tzarrena.

Ongi edo kalterik

Den gehiena

Egin duena.

Hark dabilka, bethitik

Mundu hau dena.

 

Girixtinoek bethi,

Jainko legean,

Behar ginuke bizi

Batasunean,

Orok bakean.

Hitzuntzi txar bat gaizki

Mintzo denean

Bertzen gainean,

Nor-nahik diro kausi

Bera hutsean.

 

aurrekoa hurrengoa