www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ZUMALAKARREGI

 

Orai kanta dezagun

Oi lagun maitiak.

Orai altxa detzagun

Gerlari handiak:

Eskualdun guziak guri beitetz segi

Kantatzeko baltsan Zumalakarregi!

 

Hura duk Eskualdunen

Gerlako nausia,

Etsairik borthitzenen

Beldurrik gabia,

Sekulan harmadarik ez duk puxantegi

Partida duenean Zumalakarregi.

 

Nork lezake guduan

Iduk haren kharra,

Suntsitzen denean

Etsaien indarra?

Deusek haren tropak ez detzake mogi.

Ezen heiekin da Zumalakarregi.

 

Xoilki haren itzala

Zenean agertzen,

Etsaiak berehala

Ziren ikharatzen;

Aintzina juaitera ez ziren zilhegi

Bidean zenean Zumalakarregi.

 

Nola baita ximixta

Ibiltzen zeruan

Hala haren ezpata

Dabila guduan

Deus Eskualdunarentzat ez da hazkarregi

Berenkin duteno Zumalakarregi.

 

Gure gerlariaren

Izen aiphatua,

Ez duk ez aurkhituren

Sekulan galdua;

Sekulan ez dugu erranen goregi:

Biba, beraz, biba Zumalakarregi!

 

aurrekoa hurrengoa