www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

MENDE JENDE MENDRE

        (1882)

 

Lehengo denboretan ez zela deus onik,

Maiz aditzen dena da gazte hoien ganik.

Xaharra naizelakotz erran gogo dut, nik,

Oraikoez badenez errenkuradunik.

 

Diote berthutea, fedea, odola,

Oraiko jendeari guttitu zaizkola.

Hobe omen da orai xikana, eskola,

Bakotxa bere eta bertzez ez axola.

 

Haurretik mainaz galdu, gero gazte xoro,

Gure seme alaben haizu dire oro.

Burhaso 'ta nausien indarrak akhabo.

Beraz bazter xuxenik gerokotz badago.

 

Zenbat alfer, edale, aise bizi nahi!

Eta zenbat emanak gurikeriari!

Zenbat hortakotz aiher Jainko legeari!

Aise jendetasuna da ttikitzen ari.

 

Leheneko mendetan hau zen, hau, zuzena:

Denek ohoratzea berthute zuena.

Orai zer-nahi bidez gora heltzen dena,

Hainitzen agurretan omen da lehena.

 

Zuzen' eta makhurra, elgarri guduan,

Aspaldi etsai handi Zabiltzan munduan.

Jendea zuzenaren alde zen orduan.

Indar gaitza du orai makhurrak eskuan.

 

Fedea lehendanik mendratua baita,

Bihotzen hotz idorra erraitea gaitz da.

Bere burua beizik nihor ezin maita,

Izanagatik ere ama edo aita.

 

Ongi-egile gutiz orhoit da mundua;

Ahaidetan beretan labur da dolua.

Hila hil; osoki da etxetik khendua;

Bai eta hark utzia harentzat galdua.

 

Huna orai zer laiten askoren nahia:

Gezurrari ez dadin gerlan har egia.

Zotzetik da ziria, hazitik bihia.

Gezurra lege bada, haizu da gaizkia.

 

aurrekoa hurrengoa