OTHOI AMA MAITEA, URRIKAL ZAIZKIGU
(1877)
Uholde baten pare orai bekhatuak
Gaindiz bazter guziak ditu hondatuak.
Nun dire fededunak? nun dire justuak?
Azken eguna hurbil othe du munduak?
Errefaua
Othoi Ama maitea,
Urrikal zaizkigu,
Jainko zure Semea
Hasarre baitugu.
Nor da gure artean erran dezakenik?
«Ez naiz ni deusen beldur; nik ez dut hobenik».
Zuk dirozu Maria, hain garbi izanik,
Gure grazi' ardiets jainkoarenganik.
Zuri gaude Maria,
Oihu-ta nigarrez.
Jaunaren justizia
Eztitu beharrez.
Gizonen arbuioek aserik Jainkoa,
Bere azotearen higitzera doha.
Nork orai atxik liro Jaunaren besoa?
Zu zare zu Maria indar hartakoa.
Othoi Ama maitea
Urrikal zaizkigu;
Jaiko zure Semea
Hasarre baitugu.
Jaunaren justiziaz ikharetan gaude:...
Othoi, Ama, jar zaite zure haurren alde.
Harengana nor hurbil, nor ager zu gabe?
Zu zaitugu zu haren bihotzaren jabe.
Zuri gaude Maria
Oihu-ta nigarrez.
Jaunaren justizia
Eztitu beharrez.
Jauna, aithortzen dugu: gutarik hainitzi,
Zuri zer zor dautzugun zitzaikun ahantzi.
Gure Fedea dugu aphaltzerat utzi...
Eskualdunarenganik hori zaitzu gaitzi!...
Othoi Ama maitea,
Urrikal zaizkigu;
Jainko zure Semea
Hasarre baitugu.
Lehengo Fede hura berritz pitz dakigun,
O fededunen Ama, zuk gaitzatzu lagun.
Bai! Eskualdunek hemen hitz eman dezagun,
Bethi zinez izanen garela fededun.
Bai! Eskualdunek hemen
Hitz eman dezagun,
Bethi zinez izanen
Garela fededun.
Elizaren argia Erroman hain handi;
Gaixtaginen nahia laite hil baladi...
Zuri gare Maria denak oihuz ari:
Emozu bitoria Aita Sainduari.
Zuri gare Maria
Denak oihuz ari:
Emozu bitoria
Aita Sainduari.
|