www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

BURDINA ETA BAXERA

        (1879)

 

                Aire ezaguna

 

Lurrezko eltzeari burdin tupina bat

Oihuz hasi zitzaion: «haugi nere ganat.

Bazter eder ikustea ibili behainat;

Ene lagun hartzen haut hemendik aitzinat».

 

Eltzeak tupinari: «Jauna, ni zurekin,

Hauts errexa bainaiz ez naitekezu jin.

Bideko harri batek hunkiz geroz behin,

Segur, hamar pusketan nintzake desegin».

 

Tupinak eltzeari: «Ez hoin beldur izan;

Atxikiren haut bethi hi nere gerizan.

Harririk balin bada, hark arrail ehitzan,

Ni artean sarturik salbaturen hiz han».

 

Potikoka hor dire biak abiatzen.

Tupina eltzeari sahetsez da jartzen;

Bainan borthizkixegi baita balanbatzen,

Kisk eta kask, eltzea berak du xilatzen.

 

Ttiki batzu handier, munduko bidetan,

Jarreiki nahi dire maiz beren kaltetan.

Hegalik gabe gora ezin joan airetan,

Eroriak gerokotz hor daude errekan.

 

Flako bahaiz, ez hadin aise hauts ez xila,

Azkarrago denari ez hauzirik bila;

Hire xokotik guti aldara hadila:

Seguretik dagona hura duk abila.

 

aurrekoa hurrengoa