SAN BERNAT
San Bernat munduan zure bizia,
Oi! zer bizi saindu, miragarria!
Et' orai zeruan zoin den handia
Zure zoriona, zure loria!
Ethorkiz aberats puxant zelarik,
Mundua lausenguz zagokolarik,
Bernat, salbatzeko oro utzirik,
Mundutikan ihezgan zen gazterik.
Maiz egun osoak barur egonez,
Gabazko loari ukho eginez,
Dena xukatua garraztasunez,
Bethi othoitzean zagon auhenez.
Etsaia, gau batez eta neguan,
Lohiki zitzaion hasi guduan.
Bernatek zer zuen egin orduan?
Lephoraino sartu ur hormatuan.
Bere khar sainduaz gero hasi zen
Bazterren sustatzen eta argitzen
Jendetan zer nahi gaitzen sendatzen,
Populu-ta-printze, denen higitzen.
Bernaten bihotzak erran ez daite
Jainkoaren Ama zein zuen maite.
Amodio beraz, ai! baleraite
Gure bihotz hotz hauk orobat bethe!
Gu hemen ilhaunik haur flako batzu
Mundupetik zuri oihuz gaudetzu.
San Bernat maitea, lagun gaitzatzu
Zerutik guretzat othoitz egizu.
|