www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JOANEZ-BATIXTA SALHAREN KANTIKA

 

        Errefau hau lehenik kantari berexiek

 

Joanez Salha, haurren Apostolua,

Jende xehearen ongile khartsua,

hain lorios orai zerurat altxatua,

   Izan zaite laudatua.

 

        Guziek lehen kopla hori bera errepika,

        haste huntan eta segidako kopla arte guziez

 

Bai mundu guziak, Joanes Batixta Salha,

Sainduen herronkan ohora zaitzala:

Gu ere Zerurat hel baginte, oxala!

   Bermaturik oro zu bezala.

 

San Joanes Salharen lehengo burhasoak,

Eskualdunak ziren, Ziboz Salhakoak.

Gu balin bagare haren odolekoak,

   Izan gaiten bihotz berekoak.

 

Haurrean aingeru, gaztean oi! zein garbi,

Bere lagunekin bethi maitagarri,

Aberats emaile, beharrei urrikari,

   Gero bera deus gabe zen jarri.

 

Gazterik jakintsun, apheztu 'ta hasi zen

Nekhazalen haurren eskolara biltzen.

Jende xeheari guziz emana baitzen,

   Heien aita zuten orok deitzen.

 

Osagarriz ahul, egun osoz nekhean,

Gabaz oren luzez zagon othoitzean.

Urthe gehiena zeraman barurean,

   Gorphutzaren mainen beldurrean.

 

Nahiz duen hanbat bihotz eta berthute,

Etsaiek maiz gerla egiten diote.

Hek eginik ere laido bai eta kalte,

   Berdin ditu bihotzetik maite.

 

Saindu amultsua, zure ondokoetan

Zu zare oraino bizi heien baithan,

Haurren altxatzea irakaspen onetan

   On da guziz zure eskoletan.

 

Oi Jan-Batixt Salha, gure saindu maitea,

Othoi lagun zazu Eskualdun jendea;

Iduk dezan bethi azkar bere Fedea,

   Aspaldiko bere ohorea.

 

aurrekoa hurrengoa