AITA BILTZAILEARI SEME BARRAIARI
(1865)
Aberats zikhoitz batek metaka diruak
Bethi oso zaduzkan kutxan giltzatuak.
Semetto bat baitzuen; hor, atrebituak
Harrapatzen diozka oro urdinduak.
Muthiko gaixtaginak diruaren plazan
Kintaleko harri bat ezartzen du kutxan.
Aita heldu da; bainan dirurikan ez han.
Amesten du semea han zaiola izan.
—«Seme frikun, ohoina, zer egin dautak hik?
Hik daiztak ene sosak ebatsi kutxatik.
Heiekin khendu dautak bihotza errotik.
Hilzerat nioak... hil nauk bai hik oraikotik».
Semeak: «Ori, aita, deus ez duzu galtzen.
Harri hori zaitzu hor berdin baliatzen.
Sos txar heien gozoa zuretzat deus ez zen,
Ez zintuenaz geroz hortik ateratzen».
Huntan ohart gaizkion erran xaharrari:
Aita biltzaileari seme barraiari.
Xuhur, ez xuhurregi; on, bainan ez nagi;
Bihotzdun, ez fundibil; hola laite nahi.
|