www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN AZKEN AFARIA

 

        Errefaua

Adora dezagun mendeen mendetan

Jesus Jainko Jauna Sakramendu huntan.

 

Jesus amodioz bihotza gaindian,

Zein miragarri zen azken afarian!

Guretzat zelarik hiltzerat abian,

Gerokotz ere zen gurekin nahian.

 

Apostolueri erraten diote:

«Ni gaur saldua naiz; bihar hilen naute.

Aitarenganako denbora zait bethe.

Huna orai zenbat zaituztedan maite».

 

Ogia harturik mintzo da Jainkoa;

«Hau da ene Gorphutz gurutzerakoa».

Gero kanbiatuz orobat arnoa:

«Hau dut ene odol ixuri gogoa».

 

«Ene Gorphutz hau da zuen janaria;

Ene Odol hau da zuen edaria.

Hautan dut finkatzen Testament berria,

Zuekin neraukan bihotz-lokharria».

 

Sakrifizio 'ta Sakramendu Saindu,

Jesusek egoitza gurekin hemen du.

Gu nahiz alxatu bera da aphaldu;

oro nahi baitu beregana bildu.

 

Ogi eta arno itxurez iduri,

Itxuretan Jesus itzaltzen da guri:

Izatez hargatik ez arno ez ogi;

Jesus ber-bera da Sakramendu hori.

 

Aldare Sainduko Sakrifizioa

Ber-bera da nola Galbariokoa;

Berdin-berdina da bien balioa,

Bietan bera da Bitima Jainkoa.

 

Gurutzean Jesus odolez hustu zen;

Odol bera dugu Mezan ezagutzen.

Bainan Mezan ez du odolik ixurtzen,

Pizturik ez baita gehiago hiltzen.

 

Iduri bakhotxa zathitzen denean,

Jesus osorik da zathi bakhotxean:

Jesus ez da hausten, ostia haustean,

Ez eta mendratzen, hura gutitzean.

 

Mixterio huni, o Kristau maitea,

Gorphutzeko begiz bakharrik ez beha:

Huntako begia da guziz Fedea.

Bihotz garbiak du bixta hoi hobea.

 

Jaten du justuak, jaten du gaixtoak;

Barnez nor zer garen badaki Jainkoak.

Gerokotz hargatik zer ondorioak!

Loriazko edo zorigaitzezkoak.

 

Huna Aingeruen Ogia nun dugun,

zeruko bidean hazkurri 'ta lagun.

Nor ere ez baita garbi ez fededun,

Huntarik jan gabe geldi bedi urrun.

 

Jesusek nahi du gohazkon guziak,

Arimak xahurik, xuritan jauntziak,

Ez bagare haren haragiz haziak,

Ez dezake iraun gu baithan graziak.

 

Jesusek gu baithan delarik egoiten,

Oi! zenbat grazia darokun emaiten.

Gu ere lorios hil eta pitz gaiten,

Bera da hazitzat gutarat eraiten.

 

Adoratzen zaitut, o Jesus maitea,

Aldaretik zaude orai niri beha,

Ezagutzen nauzu ni bekhatorea,

Urrikal zakizkit, o Salbatzilea!

 

aurrekoa hurrengoa