www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ERLEAK ETA LISTORRAK

        (1887)

 

                Aire zaharra

 

Erle kofoin bat eztiz bethea zelarik,

Listor alferrak ziren han sartu goserik.

Erleen erregina lehenik ithorik,

Erle-ume guzia khendu zuten jorik.

 

Listor hoiek berentzat hartzea bertzena,

Beren legetan zuten erraten zuzena.

Gauzaren edertzeko, gehiago dena,

Erleri zuten oso ematen hobena.

 

Erlen ezti guzia laster iretsirik,

Handik goiti ez zuten jateko poxirik.

Hasi ziren burrunbaz, hasarrez, gaitzirik,

Bizitzekorik aski erlek ez utzirik.

 

Erlen jabea noizbeit zaiote ohartzen;

Lasto bikhe 'ta sofre ahur bat du hartzen.

Gabaz, lo daudelarik, ditu lanhoztatzen,

Eta guziak hantxet ithorik ezartzen.

 

Lehengo Printzer eta Elizari esker,

Bazen hainbertze gauza handi eta eder.

Heien ebaslez eta xahutzailez leher

Lehengo jabeeri dire orai aiher.

 

Lehengoan asmuak aise baliatuz,

Berenak dituztela dagozi espantuz.

Berak lege-egile, Jainkoa khasatuz,

Jenden kontzientzia hil dute debekuz.

 

Lanho beltzen leizea gakhoz dadukana

Hasarre bethean da; ez gaiten engana.

Leizea zabal dadin laster diro mana,

Bolbora lanho batez handi da ja fama.

 

aurrekoa hurrengoa