www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

GATHUA ETA ARROTOINAK

        (1901)

 

Gathu zahar bat bazen nere sor etxean,

(Halako bat on laite etxe bakotxean)

Egun oroz ihizin, bardin gau beltzean;

Sagu 'ta arrotoinez zagoen asean.

 

Saguak jan zituen guziak lehenik,

Arrotoinak ez oro, zailegi izanik.

Gutienik ustean, ixilikan jinik,

Atzematen zituen amarruz Miñiñik.

 

Otsaileko gauetan, gathu zahar hura

Hauzoko etxetarat baitzoan ardura;

Arrotoinen artean izan zen bilkura,

Hitzhartzeko zer egin, zertara mentura.

 

Arrotoin zaharrenak hau zioten erran:

«Gathuak gehiago ez gaitzan atzeman,

Kroskoila bat lephotik behar zaio eman.

Jiten bada, soinutik dezagun hauteman».

 

Lan horren egiterat nor zaion gan nahi...

Batek ihardesten du: «Ez ni, ez segur ni».

Bertze batek: «Ni ere ez naite atrebi».

Hola mintzatu ziren aldizka hamabi.

 

Berrehun han baitziren, bat ez zen athera

Gathuari lephotik kroskoil ezartzera.

Ez da aski lan baten asmatzea bera;

Askotan egitea nekhe da sobera.

 

aurrekoa hurrengoa