ANDREDENA MARIA PILHARREKOA
Eskualdunek, o Birjina Maria,
Amodio, ohore dautzugu.
Zein zaren on, puxant, miragarria,
Nork sekulan aski erranen du?
Eskualduna zure arbasoekin
Jende zela diote denboraz;
Zure odol bereko gare egin
Zure Seme Jesusen odolaz.
Gure Ama zarela orhoit zaite
Gurutzetik Semeak emana.
Zure haurrak hain gaitutzu gu maite,
Zu baitzare Jainko baten Ama.
Mundu huntan oraino zinelarik,
Gureganat hunat zinaizkigun;
Eskualdunak lehen lehentarik
Zuk gintutzun athera fededun.
Santiago, zure Apostolua,
Gu salbatzen zinuen lagundu.
Zuk orduan utzi Pilhar saindua
Saragoitzen ohoratzen dugu.
Pilhar hortaz, gure Ama maitea,
Nahi duzu berma gaiten zuri,
Gogor eta azkar gure Fedea
Izan dadin harri hoi iduri.
Hemezortzi ehun urthe baditu
Fedearen gutan landatzeak;
Orai arte leial gaizko gelditu,
Gu fededun nahaste gabeak.
Eskualdunei Fedea khendu nahiz,
Etsai gaitzek gaituzte hertsatzen.
O Maria, zu gure alde jarriz,
Deusek ere ez gaitu lotsatzen.
Gure zuzen lurrekoak galdurik,
Oso dugu bederen Fedea:
Eskualduntzat ez da ezaguturik
Gutartean sinheste gabea.
Othoi, lagun gaitzatzu, o Maria,
Gure behar ordu guzietan,
Osagarri, ontasun, familia,
Zerurako gure urhatsetan.
|