www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XURIKO

        (1867)

 

Mehetegiko xakurra,

Zangoz, errainez makhurra.

Berga bat luze muthurra,

Larrutik hurbil hezurra,

Urthe guzia barura,

Zeren zen toki xuhurra.

 

Amak ttikitik utzia,

Esnerik gabe hazia,

Tripa errainei josia,

Uliek jaten hasia;

Xurikok bere bizia

Hola derama guzia.

 

Mahainpetik kokoriko,

Begira dago Xuriko

Artho axaltto bat noizko

Othe zaion eroriko.

Nausiak ematen daizko

Doan hortik bi ostiko.

 

Xakhur gaixoa holakoz

Merke hazten zutelakotz,

Tripa hutsik, ilhun gogoz,

Pleinuz zagon egun oroz;

Hatzka zangoz eta besoz

Nihun ez zauken kukusoz.

 

Ohoinak ere noiz-nahi

Horren sainga ilhaunari

Gabaz ziren irriz ari:

«Xakhur prestua hi haiz, hi!»

Gero ixiltzea sari,

Jo harrika gaixoari.

 

Egun batez, baratzera

Huiatzen dute lanera,

Doan oilo haizatzera,

Xakhur gose-ta -minbera,

Buztana tripaz behera,

Ihes doa gordetzera.

 

Martin etxeko muthila,

Zalu harturik makhila,

Haren ondotik dabila,

Xuriko xakhur abila

Lastoan ixil-ixila

Dago alegia hila.

 

Zenbeit gau egun bakharrez

Gorde egonik herabez,

Athera zen jan beharrez,

Hamikatua, nigarrez,

Estalia zaragarrez,

Lakhastaz eta zakharrez.

 

Sukaldean nihor ez da;

Sartzen da xakhur herresta.

Errekia zen prespresta,

Zeren zen herriko besta.

Usain, milik' eta jasta

Dena jaten du has eta.

 

Etxeko andre khexua

Hor heldu da hats-hauntua:

«Zakhur madarikatua,

Eia, hor, usu-usua,

Nik hauts artean burua,

Egik hire ordenua».

 

Ordenuak hau du beltza,

Denen uztea bertzentza;

Xurikok badaki ontsa

Nori zer utz, nola phentsa:

Etxekandreari gantza;

Nausiari azken putza.

 

Bizian gosez egonik,

Hilzean sobera janik,

Huna Xurikok erranik

Zer entzun dugun azkenik:

«Gose dagonaren ganik

Ez daitekela lan onik».

 

aurrekoa hurrengoa