HARTZ BAT ETA BI IHIZLARI
(1876)
Aire zaharra
Larrugin bati behin bi Santagraziar:
«Mendian dugu hartz bat hil gogoa bihar.
Haren larrua dugu zuri saldu behar».
Tratua egin zuten hamar untza zilhar.
Bi ihizlari hoiek, biharamunean,
Goizean goizik ziren sartu oihanean.
Iduri hitz harturik, orduan berean,
Hartz eder bat xut-xuta pharatzen zaie han.
Hartza hek uste baino handixago baitzen,
Gure ihizlariak horrek ditu lazten.
Bat izai bati gora zalu da upatzen;
Bertzea, hil iduri, lurrean etzan zen.
Hartza lurrean dagon horren gana doa.
Galtzetarat eginik han zagon gaizoa.
Hartzak usainka dio hurbiltzen ahoa:
«Phu! phu! hau, bai, hila duk; hauk usain gaixtoa!»
Aphur bat ibilirik higi 'ta ingura,
(Gibel-aldetik zion sendi usteldura)
Utzi zuen jan gabe, ez baitzen barura.
Beharrik zen hain ñaphur goiz hartan hartz hura.
Hila zelakoari, hartza urrundu 'ta,
Laguna heldu zaio: «Errak, to, ez ukha.
Hartza ari baitzuan hiri mandatuka;
Zer erran daukan, niri aithorturen duka?»
—«Beharrirat hurbilduz muthur eta hortzak,
Huna zer erran dautan alimale gaitzak:
Heldu den aldikotzat, hau gogoan har zak:
Larrua saldu gabe hil behar dik hartzak».
|