 |
ZERUKO ERREGINARI
Kanta dezagun betan
Birjina Maria,
Zeruko tronuetan
Lorios jarria!
Detzagun Mariari
Hel gure bihotzak,
Aingeruen bozeri
Junta gure bozak.
Lilia baratzean
Baino garbiago
Zerurik gorenean
Altxatua dago.
Eder da iguzkia
Bere arrainekin
Ederrago Maria
Bere graziekin.
Nork gaitu beiratuko
Etsaien artetik?
Nork zerurat helduko
Maria zuk baizik?
Bere haurrak Mariak
Ez ditu ahanzten,
Harrek gaitu guziak
Zerutik arthatzen.
|
 |