www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

SANTA LUZIA

 

Jesus Birjinen esposa, Oi! zu, heien bizia!...

Zein eder zure aldean dagon Santa Luzia,

Garbitasunaren arthak martir hil-arazia.

 

Luzia gazte, aberats, dohainez gainditua;

Loriaturik zagoen zuri beha mundua.

Bainan zure loria zen garbitasun saindua.

 

Santa Agatarat beilaz joanik amaren lagun,

Ama eri maite hura han sendatu zitzaitzun;

Zure birjina botua han onhetsi zerautzun.

 

Luzia agindua zen pagano printze bati.

Entzunik utzia dela, printze hori bekhaizti,

Luziaren odolez du ezpata gogo busti.

 

Luziak hilen dutela laster baitu aditu,

Jadanik bereak oro pobreri eman ditu.

Berthutez, edertasunez, aberats da gelditu.

 

Giristinoen etsaiek egin zuten zer-nahi,

Arnegarazi beharrez fedea Luziari.

Lausenguz ala bortxaka debalde dire ari.

 

Prefeta bere tronutik, burregoak aldetik...

Zu ere, printze gaixtoa, errabian barnetik.

Nehork ez diro aldaraz Luzia berthutetik.

 

Ez gizonez, ez idiez, ez su emanik ere,

Ez dezakete Luzia higi-araz batere.

Ezpata lephotik sartuz hiltzen dute halere.

 

Zeruan baizaude handi, gure Patroin maitea,

Beira zazu bethi azkar gure baithan Fedea;

Ez dezagula nehoiz utz zerurako bidea.

 

aurrekoa hurrengoa