www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

BELEA ETA AXERIA

        (1873, Sara, 1.saria)

 

                Aire zaharra

 

Bele beltxak haragi puska bat mokoan

Jan gogoa zadukan, haitz baten kaskoan.

Axeria ihizin han gaindi baitzoan,

Usainka eta beha trikatzen zaio han.

 

«Egun on, Musde Bele, zer jaun ederra zu!

Zure lumen dirdiraz llilluratzen nauzu.

Kantari eder baten fama ere duzu.

Nahi zintuzket entzun; eia, kanta zazu».

 

Belea lorietan hasten da kantatzen,

Duelarik zehe bat mokoa zabaltzen.

Bere zitzia zaio lurrerat erortzen.

Axeria hain xuxen altxatzeko han zen.

 

Axeriak: «Milesker, dio beleari.

Ez gaitela, to, fida lausengariari,

Ez eta ere gure eder usteari.

Jaki hau daiat hartzen hitz on horren sari».

 

aurrekoa hurrengoa