www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

AINGERUAK

 

Oi zein eder, oi zein dohatsu,

Jaungoiko botheretsuak,

Zein garbi zituen kreatu

Zeruetan Aingeruak!

Gorphutz gabeko izpiritu,

Miragarri 'ta sainduak,

Hetarik ziren abiatu

jaunaren mirakuiluak.

 

Beren dohainez urguilutan

hainitzak baitziren jarri,

nausi nahiz, nahasmendutan

Zerua zuten ezarri.

Jaunaren hasarrea sutan

Zitzaioten han jazarri.

Orduan ifernura Satan

Erori zen izigarri.

 

Aingeru gaixtoak geroztik

Debru dire ifernuan;

Eta orai gure ondotik

Dabiltza dethi munduan;

Gure gal-arazteagatik

Ari zaizkigu guduan.

Bainan Jainkoak erorzetik

Beira gaitzala orduan.

 

Aingeru onak, berthutean

Zeren azkar egon ziren,

Bethikotz saindutasunean

jaunak finkatu zituen.

Orai Jainkoaren gortean

Oi! zein dohatsu diren!

Eta hek eginik lurrean

Oi! zenbat gauza handi den!

 

Mundura garenean sortu,

Jaungoikoak bakhotxari

Aingeru bat eman daroku

Begirale 'ta gidari.

Zenbat esker on ez diogu

Zor gure aingeruari!

Bai eta zenbat errespetu

Haren han izaiteari!

 

O Mikael Arkanjelua,

Lagun gaitzatzu guduan;

Luzifer etsai beltz debrua

Ehortz zazu ifernuan.

Gure Eliz' Ama saindua,

aita saindua buruan,

Izan dadila alxatua

Oroz gorago munduan.

 

aurrekoa hurrengoa