www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN BIZIA

 

Bethelemeko heian, negu bihotzean,

Jesus haurra sortu zen, Eguerri gauean.

Artzainek, Erregeek lehenik dute han

Adoratu Jainkoa gizontasunean.

 

Jesus errege dela, Herodes entzunik,

Hark tronua khen dezon lotsa da jadanik.

Haur guzien hiltzeko manua emanik,

Jesus hil nahi luke hetan atzemanik.

 

Berri hori Josepek zuenean jakin,

Ihes gan zen harturik Haurra amarekin.

Hiru urthe Egypton egon ziren behin;

Herodes hil zenean gero etxera jin.

 

Jesus, Maria, Josep, o zer familia!

Nazaretheko etxe hartako loria!

Hogoi-ta hamar urthez Jesusen bizia

Aphaltasunean zen iragan guzia.

 

Gero zen abiatu Jesus predikatzen,

Bere botherearen jendetan agertzen,

Bere erresumatzat Elizaren biltzen.

Apostoluetarik lan hortan hasi zen.

 

Osteka Judearen barne 'ta hauzotik

Eriak bai sendoak zarraizkon ondotik.

Askotan jende sorkha soberarengatik,

Petriren untzitik zen mintzo itsasotik.

 

Erien sendatzea, hil hotzen piztea,

Itsaso 'ta haizeen manatuz heztea,

Bortz mila gizon gose bortz ogiz haztea:

Jesusen bizia zen holakoz bethea.

 

Zeren bere berthutez hain zen miragarri,

Gaixtaginak zitzaizkon Jesusi jazarri.

Hoien higuintzak zion ondotik ekharri

Bere heriotzea, gure salbagarri.

 

aurrekoa hurrengoa