www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

AXERIA ETA AKHERRA

        (1884)

 

                Aire zaharra

 

Akher zahar bat eta axeria behin,

Elgar lagun harturik bidaiaz zoazin.

Beroz eta egarriz biek elgarrekin

Zupu baten zolarat zuten jauzi egin.

 

Zupuko ur hortarik aski edan eta,

Ateratzeko dute xutegi pareta.

Han preso egotea ez dela josteta...

Axeriak dabilka asko gogoeta.

 

Axeriak erraten dio akherrari:

«Beha zak, to, gogota zertaz naukan ari.

Bizkarrez bai adarrez zer zurubia hi!

Paret horri xut-xuta hortxet phara hadi».

 

Akherrak lorietan: baietz bai gogotik.

Paretari bi besoz ematen da xutik.

Laster da axeria ilkitzen zuputik.

Akher gaizoa orai zer eginen duk hik?

 

Kanpotik axeriak: «Egik hik orobat.

Bertzenaz ehintzen, to, sartu behar horrat.

Nik hemendik hiretzat deusik ez ziroat...

Aintzinetik zertako ez beha gerorat?»

 

Zenbat bi zangotako axeri holako!

Guri esker baitire jarriak goraxko!

Arren gutan zenbatek errekan beharko,

Ez baigaituzte heiek handik aterako!

 

aurrekoa hurrengoa