www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

TRINITATE SAINDUA

 

Sinhesten dut Jainko bat hiru presunetan.

Aita, Sem' Izpiritu deitzen direnetan.

Bakhotxa Jainko bat da hiru horietan.

Bainan Jainko bat baizen ez da hiruetan.

 

Aita lehen presuna, Semia bigarrena,

Izpiritu Saindua da hirugarrena.

Zein da zaharren edo botheretsuena?

hiruek berdin dute bakharrak duena.

 

Hiruak bethidanik berdin dire denez.

Izatez, bai botherez, bai Jainkotasunez.

Hiruak bat izatez, berexak presunez;

hiruak jainko bainan Jainko bat baizen ez.

 

Ene adimendua, hemen suntsi hadi;

Huntan har-zak fedea argi 'ta gidari.

«Sinhesten zaitut» errok mixterioari,

Bat beizik ez denaren hirurtasunari.

 

Aita, jainko zarena, zure bothereak

zeru lurrak daduzka gaindizka betheak.

Bizia, herioa, egunak, urtheak,

dire zure nahien egin-arazleak.

 

Aitarenganikako Seme eternala,

Jainko egiazkoa, Aita den bezala;

Zu gizon egin zare, hil ere bai hala,

Gure amodioak ekharriz hortara.

 

Izpiritu Saindua, Zu ere Jainkoa,

Aita Semen batasun amodiozkoa,

Bieri zarraizkoten argi-ta gozoa,

Susta diezadatzu bihotza, gogoa.

 

aurrekoa hurrengoa