www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JOSEPEN KANTIKA

        (1891)

 

O Josep, zein handia den

Zuri eman gozoa!

Zu baitzare Birjinaren

Espos berthutezkoa:

Jainko-Seme-Gizonaren

Lurreko burasoa;

Zeruko Jainko Aitaren

Ordaina, lekhukoa.

 

Jesus sorthu baino lehen,

Zerutik ikhasia,

Zuk, Josep, bazinakien

Haur horren ethorkia:

Arrotz leihorrik gabeen

Abere atherbia,

Gerthatu zen Bethelemen

Jesusen sorthegia.

 

O Josep, oi zein miteki

Jesus haurra askotan

Adoratuz zein umilki

Besarka zinadukan!

Aingeruak han egoki

Zuri beha herronkan;

Hain baitzagoan goxoki

Haurra zure besotan.

 

Haurra hartuz Amarekin,

Tristerik Herodesi,

Josep, Esiptoan barna

Juan zinaizkon ihesi.

Lehengo Josepen fama

Han zen oraino bizi;

Han zuk profeten errana

Zinuen gertharazi.

 

O Josep, Nasarethera

Itzuli zinenean,

zer bakea, zer gozoa

Etxe haren barnean!

Zurekin Jainkoa bera

han ari zen lanean,

Munduaren argitzera

Agertu aintzinean.

 

Ikusgarri dohatsua,

Josep azken hatsetan:

Jesus besarka lothua,

Maria nigarretan...

Hiltze hori, zer Zerua,

hekien besoetan...!

Hel zakizkit, o Saindua,

Niri oren beretan.

 

aurrekoa hurrengoa