HARTZ PHEREKA LATZ
(1882)
Aire zaharra
Jaun batek omen zuen hartz eskolatu bat.
(Halako hartz guti da agertu mundurat.)
Jaunak manatuz geroz harat edo hunat,
Oro ziozkan hartzak ekhartzen eskurat.
Hartzaren nausi hori, behin baratzean,
Itzalean etzana lo zagon lurrean.
Hartzak, han baitago zain jaunaren aldean,
Uli bat ikhusten du haren sudurrean.
Behar diola hortik uli hori khendu,
Kintaleko harri bat hartzak hor hartzen du.
Ukhaldiari zaio ulia aitzindu;
Jaunaren kaskoa du harriak arraildu.
Lausengu moldegaitzek holaxe daukute
On baino gehiago maiz egiten kalte.
Amodioak balu buru 'ta berthute,
Adixkidantza ona orduantxe laite.
|