www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

AINTZIN HITZAK

 

Elhe onak hitz murritzez

Ez du gozo hanbatik;

Egia hil laite hotzez,

Deus ez balu soinetik.

Artzain beltxa da neurthizez

Mintzo mendi gainetik.

 

Artzain beltxa beha dago

Mundu huni aspaldi;

Ikhusirik baitu frango,

Denez mintza baladi.

Zenbeit ditu erran gogo

Kantuz delarik ari.

 

Kantu berri edo xahar

Hanbat baitzen jadanik,

Batzu omen laizte behar

Hautuz berex emanik...

Huna orai zenbeit bakhar

Artzain beltxaren ganik.

 

Askoren kanta da bethi

Tilili-ta-talala:

Hitz bat gabe, aire bati

Jo zak eman ahala.

Astoak ere badaki

Orroaz halahala.

 

Hitzak xuxen arrimatuz

Piko, soinu berdinez,

Dohazila lerrozkatuz,

Airez, hegal arinez.

Artzain beltxa dago kantuz,

Berak hala eginez.

 

Jakintsunen erranetan

Behar bada sinheste,

Ederrena mintzaietan

Eskuara da, diote.

Eskualdunek arrotzetan

Hortaz ohore dute.

 

Eskualdunek arrotzekin

Ahanztea Eskuara,

Odolari hori berdin

Ukho egitea da.

Gauden erne sar ez dadin

Ahalke hoi gutara.

 

Eskualduna, hor, ematzik

Hire kantu ederrak;

Irrintzinaz ere atxik

Harroturik bazterrak.

Ez bahu traba arrotzik

Zer egin hiro? errak.

 

aurrekoa hurrengoa