AMODIO BIRJINA MARIARI
(1877)
Maite zaitut, o Birjina Maria,
Eta bethi zaitut maitatuko.
Ama maitagarria.
Nere bihotz guzia
Izan bedi zuretzat bethiko!
Nor liteke bihotz bat izan eta,
Zu maitatu gabe lagokenik?
Nik zu nola ez maita?
Ene baithan ez baita
Zu maitatuz baizen zorionik.
Bainan ene bihotzaren ahala
Hain da ahul eta hain da guti!
Ai! nik ere oxala!
Aingeruek bezala,
Ama, zure maitatzen banaki!
O Maria, zure bihotz barnetik
Salta bekit phindar bat nitara.
Zure amodiotik
Han su lothuz geroztik,
Erretzetik ez nadien bara.
Zu baitharik pizturikako garraz
Maita niro Jesus gehiago:
Nere bihotz bakharraz
Edo nere indarraz,
Deus ez dirot, Ama, zuri nago.
Ez banauzu ni zuk bethi laguntzen,
Zein erorkor naizen badakizu.
Arren, zeren ez naizen
Bekhatoros bat baizen;
Zure haurra urrikal bekizu.
|