www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ELHEZ EZ, NAHIZ BAI

        (1888)

 

Duela ehun urthe neskatxa bat bazen,

Ezkondu nahi zela baitzuen ukhatzen.

Nahia ez da aski ez bada bat baizen.

Bi nahien eskasik ez zuen aithortzen.

 

Berrogoi urthetara zoala jadanik:

«Bai, hobe dut, zioen egonik hola nik».

Bainan loriatu zen galdea izanik

Manex Panplan ezkila joilearen ganik.

 

Oilo pare batekin doa Mariana

Herriko jaun erretor xaharraren gana,

Eta erraten dio: «Hauxe da hau lana!

Ezkondu behar naizen Erradazut, jauna».

 

Jaun erretor xaharrak dio ihardesten:

«Aise jakinen duzu baia ala ez den».

«Ilhuntzeko ezkilak duelarik jotzen,

Egon zaite han erne zer dion entzuten».

 

Ilhuntzeko ezkilak jotzen du pan pan plan.

Marianak entzun du: «Bai Panplan daut erran.

Manex Panplan ezkilak dio har dezadan.

Oraitik ez nagoke dudan ez ikharan».

 

Nahi den hura bethi ez daiteke gorde,

Ez bortxazkoa jasan borondate orde.

Gauza bat doanean gure gogo alde,

Makhurrik hartan baden ez zazula galde.

.

aurrekoa hurrengoa