 |
EGUBERRI
Artzainek
Gau min huntan,
Argi eder hunek gu
Nundik argitzen gaitu,
Orai bet-betan?
Aingeruek
Ez, ez izan
Beldurrikan,
Salbatzailea baita sortu gau huntan.
Huna nun den,
Bethelemen,
Haur ttiki bat egina zuentzat hemen.
Artzainek
Oi! hauxe da
Aingeruzko kantua!
Jausten zaiku zerua
Guri lurrera.
Aingeruek
Ez, ez izan
Beldurrikan, etc...
Aingeruek
Heia txar bat,
Hura da sor lekhua
Duena hautatua
Jaunak beretzat.
Artzainek
Guazen, guazen,
Higi gaiten;
Bethelemerat gaitu Jaunak galdetzen.
Haur maitea
Gure beha
Lastoan han dagoku, Salbatzailea.
Aingeruek
Zein maiteki
Duen amak troxatzen,
Bulharrez kontsolatzen,
Haur gaixo hori!
Artzainek
Guazen, guazen,
Higi gaiten; etc...
Aingeruek
O gizona,
Hi salbatu beharrez
Zagok haurra nigarrez,
Askan etzana.
Artzainek
Guazen, guazen,
Higi gaiten; etc...
Aingeruek
Jainkoari
Loria zeruetan;
Bakea mundu huntan
Jende onari.
Artzainek
Guazen, guazen,
Higi gaiten;
Bethelemerat gaitu Jaunak galdetzen.
Haur maitea
Gure beha
Lastoan han dagoku, Salbatzailea.
|
 |