www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

LV
Espiritu Santuaren Bazk-ondoko
amaseigarren igandeko irakurraldia

 

Et ipsi observabant eum. Luc. 14.

 

Gaia: Zer diran ta nondik datozen
goganber-juzganzak

 

        Adanek bekatuz arrotu ginduenetik bakoitzak izan nai genuke beste guziak baño geiagokoa, geren gogara ta nai dugun gisan egiteko gogoak ematen diguna ta emen ongi dagokiguna; orregatik besteenei ez diegu geren gauzei bezain begi onez begiratu oi ta zenbait aldiz ageri ez den zerbait ekustea aski dugu, besteen barreneko berririk ez izanagatik, orien gauzak geren gogoz edo juzkoz makurzeko, ta askotan ibilli oi gara besteak beren gogoan dutena barrundatu naiez, geren juzkoz edo bestela oriek azpiratzeko. Hau da Jesusekin askotan farise-tzarrak egin zutena ta hau bera egin zuten egungo Ebanjelio santuak dakarren aldi batez ere.

        Beren lan gaisto hau obeki egiteko, orietatik batek eraman zuen bein Jesus maitagarria bere maira ta barazkarira ta arekin batean eraman zituen bere gisako zenbait lagun. Jesus an sartu zenetik guziak zeuden ari begira, egiten ta esaten zuena kontuz ekusteko ta niola ere al bazuten gaitz aldera makurzeko.

        Larunbata ta lege zarreko festa zen Jesusen barazkal egun hau ta aldi artan Jesusek barazkaldu zuen itxean arkitu zen gizon eri hidropesidun bat; Jesus tentatzeko ara eramana edo bestela, ez dakigu. Guk dakiguna da bai zekiela Jesusek oriek beren gogo gaistoan zutena ta egin zuela orien mihiak mututuak uzteko bear zen guzia.

        «Ea, jaunak», esaten die Jesusek itxeko nagusiari ta ara bildu ziran beste guziei; «larunbata da ta legeko festa egungo eguna; egun onetan ez da zillegi lanik egitea; debekaturik daude edo ez urrikarizko lanak ere? Orra br eri urrikalgarri bat; senda dezaket ori gaur lan hau bigarko utzi bage? Zer diozue, bada, jaunak? Eri bat sendatzea ere debekaturik arkitzen den lana da?». Mututurik gelditu ziran ta zer esan etzekitela an arkitzen ziron guziak.

        Farise-tzarrak era onetan ekusi zituenean, artu zuen Jesusek eskutik eria ta sendatu ta igor-bidaldu zuen pozez beterik bere itxera, eta egin zuen lan hau ongi egiña zela fariseu berei adirazteko, «Atoztea», esan zien; «putzutik noiz ateratzen dezute larunbat batez ta fest egunez an erorzen den astoa edo idia? Fest-egun berean, ez da ala? II bat putzutik ateratzea baño lan agitz txikiagoa da, bada, ekusi dezuten bezala, eri bat eskutik artu ta sendaturik uztea. Zillegi bada, bada, fest egunean ganadu baten onerako lan gogor luze bat, zergatik zillegi izanen ez da eri gaiso baten onerako lan txiki erraza?». Len baño ere mututuagoak gelditu ziron fariseu tzarrak Jesusi hau aditu ta, ta zer eranzun etzutela ez-onzat emateko aldi artan Jesusek egiña.

        Aldi artako bere lan onekin ta bere lan hau egin baño len ta egin ondoan esan zienarekin adirazi zien Jesusek farise berei ta munduko beste guziei, gaizki egiten dutela besteen gauzetan sarzen diranak eta gogoak ematen dien aldera botatzen dituztenak, Jangoikoak munduko guzien juez egin balitu bezala ta Jangoiko berak baizik ekusten ez dituen biotzeko berrien berria balute bezain ausardi andiarekin.

        Bere maiko farise-tzarrei aldi onetan adirazi ziena adirazten digu Jesusek munduko beste guzioi ere, ta oriei ta guri adirazi diguna da besteen gauzen juzkoa Jangoikoari utzi bear zaion egitekoa dela. Eta errazkiago hau guk Jangoikoari uzteko aldi onetan ekusi bear dugu zer den goganberra edo sospetxa ta zer juzkoa eta nondik datozen bata ta bestea, galerazteko biei guganako bidea.

 

 

§ I.

 

        Zikin dakioke besteri bere honra ta fama hitzez, bai ta gogoz ta juzkoz ere. Zikinz galgarria da hitzez honra besteri zikinzea ta ez da agitz obea honra beraren gogozko zikinza; bada askotan hitzez zikinzen da obenik ez duen baten honra, ta hau ekusten dutenak eta gezurra dela dakitenak isil-erazten dute hitz gaistozko zikinzallea ta eragozten dute aren bide gaistozko zikinza; baña bide gaistozkoa ta gezurrezkoa izanagatik zikinzalle beraren goganberra ta juzkoa, juzko hau zikinzallearen barrenean gelditzen den zikinza da ta batek ere ezin eragotz edo ken dezaken zikinza, ta orregatik da zenbait aldiz hitzezko ta agerzen den zikinza baño zikinz galgarriagoa.

        Badakizu nondik eta nola asten den barrengo zikinz edo juzko hau? Asten da gogoaren ezbaidatik. Ekusten dezu ona edo gaistoa izan diteken besteren gauz bat; baña ez dezu nolakoa den ekusteko bear den argia ta gelditzen zara ez batera ta ez bestera makurzen zarala, bi aldeetatik berdin gelditzen den balanza bezala. Ori gertatzen zaitzu gau illunaz leiotik ekusten dezun aldian kalez dijoan bat nor den edo nora dijoan, ta orregatik onez edo gaistoz dabillen ez dakizula, ta ezpadagokizu ori jakitea «dena dela» esan ta sarzen zara barrena, alakorik ezpaliz bezala.

        Beste aldi batez leio berean zaudela agerzen da zeruan illargia ta karrikan mutil zure ezagun bat. Buru arinskotea du mutil ezagunak, ez dakizu itxekok bidaldurik edo berez dabillen garai artan an, ez eta itxekok aldi ta garai artan zertara bidai zezakeen ere, ta gogoratzen zaitzu gaitzez bide dabillela. Mutillaren buru ariñak, daraman bideak eta garaiak ori siñistera tiratzen zaitu, baña bere itxeko edo beste egitekoren batek daramalako beldurrak eragozten dizu gis orretako siñistanz juzgoa; al-ere makurzen zara zerbait onez ez dabillelako aldera. Goganber-sospetxa da hau ta juzganzarako bigarren iginz-pausua. Irugarrena da ez delako beldurrarekin mutil hau gaizki dabillela siñistea. Emendik ematen da juzganz osorako saltoa ta betterik agi edo gerra ditekelako beldur ta goganberrik bageko juzkoa ta siñista.

        Gure adiment-adinzak ez du denbor luze bearrik hau guzia egiteko; askotan ezbaidatik laster egiten du bere saltoa bein goganber-sospetxara, gero beldurrezko juzkora ta emendik beldur bagekora. Baña beste zenbaitez aizeak bein batera, bein bestera darabillen itsas-onzia bezala da gure burua ta adinz-adimentua, zeren batetik ekusten badu alde batera tiratzen duen gauza, bestetik ekusten duen bestera ots egiten diona ta ezin ekusi duen zein aldetatik arkitzen den egia ta berandu siñisten du bata edo bestea.

        Ezbaidak, dudak eta goganber-sospetxak ez du zikinzen besteren honra ta fama; geienaz egiten duena da ats-asnase beroak ispilluan egin oi duena: denbor laburrerako zerbait estalzea, ta asnasearen bero piska joan horduko (ta fite ta laster joaten da) ispillua osorik eta leneko gisan uztea; bada goganber edo sospetxa joan horduko bere opinione on garbian gelditzen da bestearen honra ta fama.

        Juzgo osoak (bai ta beldurtiak ere) zikinzen du zenbait aldiz, besteetan ez, besteren honra. Zikinzen du artako bide andirik ez duela alde gaistora besteren gauzak makurzen dituenak eta ez du zikinzen dena den gisan ta gauzak ongi ekusirik ala deritzanak. Ekusten dezu bidez zabilzala edo bidez datorren itxura txarreko atso zimurtu bat eta bestetara begiratu bage zere buruari esaten diozu: «Munduan sorgiñik bada, hau sorgiña da», ta horduan zere juzkoz zikinzen dezu atso gaisoaren honra; bada sorginza egiten dute itxurak, urteak eta zimurzak ez, baizik deabruaren lagunzak eta arekiko ibiller-tratanzak, eta atso guzien artean milagroz arkituko da bat edo beste (ta bearbada ez da arkitzen bat ere) era orretako tratanzik duenik. Besterik izanen lizake atso hura ekusi ta zuk esanagatik «Jesus!, hau sorgiña!», esan dezunera oarturik bertan itzulzen baziña zere baitara ta urratzen bazenu zere esana, berriro esan ta: «Jangoikoak daki nor den bakoitza ta itxura txarrak ez du bat sorgin egiten, ez eta onak ere santu»; bada lenbiziko zure esana ez lizake bekaturako bear den oarmentarekin egiña, edo ez lizake sinismen osoa; goganber utsa ta sospetxa izanen lizake, ta bekaturako bear da sinismen ta siñistanz oso gaistoa ta bide andirik bagekoa.

        Zenbait aldiz gezurra da batek siñisten duena ta al-ere ez da bekatu aldi artako onen siñismena; zeren siñisten duenerako dituen siñistanz egizkorako izan oi diran señaleen erako señale andi larriak. Andreki gaistoak diran etxe batera mutillak edo gizonak bilzea, bilzen badira beinzat gabaz ta banaka, ekusten duenak, ez du onzat emanen ango orien sar-aterea ta, ona bada, egiñen du bere alegiña berak berez edo artako denari hitz egitez orien arako sar-bidea galerazteko, ta al-ere sarzen diranen artean arki diteke bat edo beste onez ara dijoana, Alexandrian len arkitu zen bezala.

        Bital zeritzan eremuko abade dirudun bat Egiptoko Alexandrira joan ta illunabar anitzez sartu zen gaistaginenzat zeuden ango andreki galduen itxean. Onik asmatuko etzuen beste gizaki gaistoen bidez hura an sarzen ekusten zutenak eta al-ere gezurra zen oriek uste zutena, bada onez aratzen zen abade hau ta bere diruz besteen gaistaginzak eragoztera, ta ara horduko esaten zion emazteki bakoitzari: «Zenbat uste dezu arrats onetako zere gaistaginzagatik?». Eta «onenbat, jauna», ark eranzun horduko, «Ori, bada», esan ta ematen zion guzia; «baña begira», esaten ziola, «ez da gaizkirik zer egin gaur». Hau bera egiten zuen besteekin ere ta gaizkirik egin etzezaten, guziak zaitzen ta otoitz egiten igarotzen zuen an gau guzia. Hau bera egiten zuen urrengoan ta aratzen zen beste arrats guzietan, hura ill ondoan Jangoikoak milagroz agertu zuen bezala, aingeru bat Alexandritarrei artako bidalzen ziela.

 

 

§ II.

 

        Beste anitzek ez dute Alexandritarrak aldi onetan izandu zutena bezalako biderik eta señalerik beren juzgo makurretarako ta orregatik egiten dituzte gaizki ta bekatu egiten dutela. Orrelako anitz egiteko bideetan dabilz zenbait ezkondu. Badakizu zein? Goganber txarrei ta sospetx ariñei buruan toki egiten dienak. Sospetx oriei gogo-buruan bein toki egin ezkero, Jangoikoak daki zenbat nekatzen dituen gau ta egun deabru gaistoak eta jan-edan zein latzak eta miñak egiten dituzten berak, zenbat naigabe ta aldart gaisto ematen dien beren bizikideei, ta bizikide, obenik ez dutenei, ta zenbait aldiz sarzen dira Theodosio enperadore gazteak egin zuen erakeriaren erako erakeri bat egiteko bideetan ere.

        Eguerri egunean joan zen enperadore hau elizako mezara ta deboziozko bere gauzak an egitera. Arako zela zekien aldiritar nekazari batek itxedan zion eliz atarian ta urbildu zenean aren oñetan belaunak ezarri ta bere gisako agur andi bat egin ta jakapetik atera zuen sagar guztiz andi eder bat eta Jangoikoagatik eskatu zion ar zezola guti balio zuen present hura. Sagarraren edertasunak geldirazi zuen enperadorea ta eskuetan artu ta erabilliz ta begiratuz aldi oro iduritzen zitzaion ederragoa. Ekarri zion nekazariari eman zion urrezko medall andi bat eta bidaldu zuen pozez ta kontentuz betea ta Elizan sartu baño len igor-bidaldu zion zaldunen baten eskuz bere emazte ta enperatriz Eudoxiari sagar bera, zeren zen zen bezalakoa ta ari ere, berari bezala, atsegin egiñen ziona.

        Atsegin ta poz andiarekin artu zuen Eudoxiak sagarra, zeren zetorkion igorzen zionaren eskutik eta zeren zen zen bezain ederra, ta bestek ere izan zezan era bereko poz atseginza igor-bidaldu zion Paulino zeritzan beraren korteko zaldun prestu bati.

        Etzion gogoak eman Paulinori Enperadorea izan zitekela sagar hura Eudoxiari igorri ziona; iduritu zitzaion beste alde enperadoreari egin zekikeon presenta zela sagar ain ederra ta aren eskuetara zuen alik lasterrena. Besterik eginen zuen, jakin balu zertako. Ekusi bezain laster ezagutu zuen Theodosiok bere sagarra, bai ta beraren emazte Eudoxiak bidaldu ziola Paulinori ere, ta bere emazte beraganako goganber-zeloak burua berotzen ziotela, egin zuen bereala bata ta bestea gaizki bide zebilzalako juzgoa. Al-ere alakorik gogoan ezpalu bezala, eman ziozkan bere eskerrak Paulinori eta estali zion gogoan zuena, bai ta egin gogo zuena ere, ta gorde zuen bere sagarra.

        Sagarra berekin zeramala sartu zen bere emazte Eudoxiagana ta, alakorik ezpaliz bezala, galdetu zion: «Ta ekusi dezu nere sagarra?». «Bai, jauna», eranzun zion Eudoxiak, «eta aren ederra! Bazirudien hordu berean lurreko paradisutik aterea. Eskerrak eta eskerrak aren alde». «Ongi, ta zer egin dezu?», esan zion Theodosiok Eudoxiari.. «Jauna, jan», eranzun zion Eudoxiak gezurrez, egin zuena ez agertu naiez, «eta ederra bezain goisoa ere zen guzia, ta hura jatean zeru bereko sagar bat jaten nuela neritzan». Baña bertan gezurtatu zuen Theodosiok emaztea ta gorderik zekarren sagarra agertu ta galdetu zion: «Ta sagar hau zer sagar da?». Hura ekusi ta arritu ta hitzik bage gelditu zen Eudoxia, gaitzik gogoan bage Paulinorekin egin zuena gaitzat Theodosiok artuko zuelako beldurrarekin. Ala artu ere zuen; bada egia izan baliz bezala bere gogo txarrak eman ziona ta ain arinki egin zuen juzkoa, (ta) ken-erazi zion Paulinori bizia. Orra zelo txarrak dakarrena, bide gutirekin juzko gaistoa ta bear ez den lanen bat eragitea.

        Juzgo makur bidebageko besteen honraren zikinzalleetara anitz lagunzen dute juzgariaren bizi gaistoak eta barren illun melankolitsuak, Theodosio baño lenagoko beste enperadore baten egiteko makurrak adirazten dutenaz. Enperador juzgari gaisto hau Erromako ta erromatarren inperiko nagusi Neron da. Neron onek egin zituen, gizonek egin baditu, gaistaginzak eta besteen artean orain adituko dituzunak. Lau saietsetatik eman-erazi zion bein su Erromari edo munduko erririk ederren, aberatsenari, ta ango itxe ta jauregi guziei gañez egiten zien dorre batera igan ta begir-begira ta atseginz andiarekin egondu zen ango sugarrak eta keak ekusten eta ango gaisoen ai-kak eta negarrak aditzen. Beste aldi batez, zeren gogo gaistoak ala eman zion, ken-erazi zion bizia bere maisu gizon on jakinsu Senekari ta beste batez ill-erazi zuen bere ama bera.

        Illuntasunez, bada, ta gaizkiz ta melankoliz bere barrena betea zedukan gizon onek etzekien juzgo onik egiten ta gaitz aldera arzen zuen ekusten zuen guzia. Egunean askotan leioko zirritutik begiratzen zuen karrikara ta ekusten bazuen an zebilzanetatik bat edo beste irriz ta farraz, naiz egin zezala farra ta irri Neronik munduan zelako oroipenik bage, uste zuen beragatik bista ta irri egiten zutela, ta bertan bizkarra garrot ukaldiz erdi urratzen zion, eta hau agi zekion nai etzuenak ibilli bear zuen an kontuz ta ongi oarturik, eta era orretan ekusten zituenean, uste zuen triste zebilzala ta illun, zeren hura zen orien nagusi ta enperador. Eta zebilzala nola-nai, beti egiten zituen juzko gaistoak. Hau ikasi zutenean, beste kalez ibilzen ziran erromatar gaisoak, Neron Erroman arkitzen zen guzian.

        Neronen gisako gaistoak eta barren illunezko gizenak bidrio gorri urdin edo beste kolorezkoen gisakoak dira; bada bidrioen kolorezkoak iduritzen zaizka bidrio koloredunarekin begiratzen duenari ekusten dituen gauzak, eta gaistoak beraren gisakoak dirala uste du beste guziak eta gaizki dabilzala deritza, ezpadabilz beinzat hura dabillen gisan ta eran.

        Oriek guziak, bada, ta beste guziok juzgo gaistorik ez egiteko egin bear duguna da ez dagozkigun gauzetan goganber ta sospetx gaistbak agertu horduko alde bat gerengandik botatzea ta besteen gauz guziak Jangoikoaren kontura ta beraren tribunalerako uztea; bada ez da gurea, Jangoikoarena da, bakoitzari bere gauzen kontu arzea. Jainko berak digula hau zuzenki egiteko grazia. Bai arren, bai.

aurrekoa hurrengoa