www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ll
Espiritu Santuaren Bazk-ondoko
amabigarren igandeko irakurraldia

 

Diliges Dominum Deum tuum ex toto corde tuo... Fac hoc, et vides. Luc. 10.

 

Gaia: Atseginza ta bakea bekatutik ez,
baizik Jangoikoa maitatzetik datorren gauza da

 

        Lege zarrean bizi ziranak lege berrikoak bezala Jangoikoak egiñak ziran. Lege zarreko guziak eta gu zeru baterako egiñak gara ta al-ere etzituen Jangoikoak lege zarrekoak gu bezain meki tratatu. Lege zarrekoenzat Eskritura santan agerzen zen Jangoikoa agitz izugarria ta lege berrian beti agertu da guztiz maitari maitagarria. Legea lege zarrekoei agertu zien aldian agertu zen Jangoikoa edo Jangoikoaren aingeru bat suzko ta keezko odeiez ingurutua ta mill element eta trumoien erdian sartua. Era izugarri orretan mendi-gañ batetik asi zen azpiko egalean arkitzen ziran israeldarrei agerzen beren legea, ta agertu zien bazter guziak urratu nai zituen ta ikaraz ta beldurrez israeldar berak zeduzkan klarin batekin eta klariñ aldi oro ots eta soflu izugarriagoa egiten zuenarekin.

        Eta aldi artan sartu zien beldurrean iduki naiez ta agertu zien legeak ziona obeki eragiteko, hitz egiten zien gero israeldar berei agitz osoki ta hitz gutiko nagusi batek bere ogikoari edo errege gerrariak bere soldadu ta beste guziei bezala. Eta israeldar batek edo bestek austen bazuen Sinaiko menditik agertu zien legea, egiten zituen Jangoikoak bein suz, bein agorrez, bein sierpez ta beste anitz aldetara kastigu agitz andiak eta beretatik zenbait ondatu zituen bein suleze infernu bizian.

        Beste biderik da lege gurekoekin Jangoiko berak artu duena. Egin zen gure gisako gizon, gure arte berean jaio ta bizitu zen ogei ta amairur urtez edo jaio zen hordutik ill arte guzian. Ekusten zutenak gizona baizik ez zela uste zuten Jesus ta Jangoiko-gizonzat ezagutzen zuten Apostol ta beste guziak ere beste bati bezala hitz egi ten zioten Jesusi, Jesusek berak artako ematen zien eskuarekin; bada beste anitz gauz leun meeren artean esaten zien bein etzuela gure na gusiaren ta errege izugarriaren izena nai; nai zuen izena zela gure Ait eta adiskide onarena: ergo amodo voca me Pater meus tu es (Jerem. 3,4): non dicam vos servos... vos autem dixi amicos (Joan. 15,15).

        Me-meki agertu zigun, bada, Jaun urrikalti Jesusek bere lege berria; ta bera zerura igan ta andik igorri zigun Espiritu Santua, amo-riozko bidez lege bera bein Apostol jaunei ta gero orien eskuz guri arreraztera, ta onez ta amorioz eragin nai digu beraren lege berri berak diona, egungo Ebanjelioz Jangoiko-gizon Jesus berak erakusten digun bezala. Ara nola.

        Legeko bernia zuen jakinsu batek esan zion bein Jesusi: «Jauna, zer egin bear dut betiko zori on bat erdisteko?». «Legeak diona», eranzun zion Jesusek, «edo Jangoikoa ongi ezagutu ta biotz osoz, anima guziz ta dezun indarrarekin maitatzea ta Jangoiko beraren izenean beste guziei zere buruari bezala begiratzea, zeren beste guziak diran Jangoikoari dagozkan gauzak. Egizu zuk hau ta nai dezun ona erditsiko dezu»: fac hoc, et vives.

        Jangoikoaren izen-amorez egiten baditugu geren lege berrian Jangoiko berak berezten dizkigun gauzak, erditsiko dugu, bai, sekula eo geren atseginza ta zori oneko bizitza, bai ta emen lurgañ berean izan dezakeguna ere. Bata ta bestea galdu zituzten israeldarren arteko gaistbak eta galzen ditu lege berriko gaistoak ere, zeren on bere maitatzalleenzat gordeak daduzka(n) Jangoikoak emengo bake ta soseganz oneko bizitza ta zori oneko bestekoa, aldi onetan ekusiko dugun bezala.

 

 

§ I.

 

        «Espiritu Santuak gugana datorren aldian dakarrena da», dio S. Pablok, «Jangoikoaren amorea, atseginz andia ta barreneko bakea»: fructus Spiritus Sancti est charitas, gaudium, pax (Galat. 5,22), eta atseginz ta bake hau ezin izan ditzake Espiritu Santurik edo aren grazirik ez duen ta Jangoikoaren legea urratzen duen bekatariak.

        Legearen urratzallea da deabruarekin tratuan sartu ta edozein mandamentu urratzen duen gizona ta geroko saritan ematen dio deabru merkatari gaistoak oni bein aragiaren atseginz loi debekatua, berriz zenbait diru edo ondasun ta beste aldiren batez billatzen duen honra piska ta antust-gai arroa ta askotan onen naikunz ustela. Ala da, dio S. Agustiñek: diabolus pessimus foenerator aliis luxuriam, aliis avaritiam, alüs superbiam commodat. Baña zenbat dela uste dezu bere sal-aldian deabruak irabazten duena? Eman dionak balio duena ta amarretan edo eunetan geiago? Bai ta eun mill-milloi-milloietan geiago ta geiago ere; bada ematen duen gauz txarraren alde arzen du bekatari gaistoaren anima: animam pro usura diabolus exigit (Apud Le Blanc, t. 4, n. 574). Eta bekatariaren animak balio du munduko urre, ziliar, perla, diamante, atseginz eta honra guziak eta zeruko eguzki ta izarrak baño mill-milloitan geiago ta geiago.

        Hau bezain tratu gaistoa egin duen bekatariak ezin duke atseginz eta bake erdirik ere bere animaren zorra bere gain duen arte guzian, ta bitarte onetan da arranzaleak bota dion bazka jan naiez ark estalzen zuen hamua jan ta trabaturik eta preso gelditzen den arraiaren gisakoa; bada arraiak hamu zorrotza beregandik kendu ta egin dion zuloa ersi ta sendatu arte guzian ez du onik eta atseginzik; ez eta bekatariak ere egin duen bekatua beregandik kendu ta anima graziz sendatua utzi artean; arte orretan (ta artaratzen ezpada, beti) ibilliko da ai-ez, naigabez ta kezkaz betea.

        Al-ere munduko txoratu, gauzen bear den gisako berririk ez dutenak uste dute zori on batean ta atseginz andiarekin biziko dirala deabruaren eskutik gauz oriek beretu ezkero: beatum dixerunt populum, cui haec sunt (Ps. 143,7), eta orien billan pozik sarzen dira artako dela uste duten edozein malkor, danz, artu-eman, joko edo beste bide makur galgarritan. Baña uste ustel gezurtia da orien uste txar hau; ta uste, oriek uste ez duten naigabez ta kezkaz ta ai-ez betea. Adi zazu egi onen testigu on batek bein esana.

        Izandu zen Sizilian Dionisio zeritzan errege tirano gaisto bat. Aldetik ekusten zutenak uste zuten hura zela munduko gizon zori obekoena, zeren ekusten zuten ematen ziozkala bere buruari nai zituen atseginz eta kontentu guziak, onak izan oriek edo gaistoak. Demodes zeritzan ta errege beraren aldean ibilli oi zen gizon jakinsu batek, ari atsegin egin naizik eta lausengaz esan zion aldi batez: «Jauna, baderitzat munduko atseginz eta naikunz on guziak bildu dituzula zere biotzean ta ez dela zu bezain zori oneko gizonik jaio; Jangoikoari eskerrak guziagatik».

        «Eskerrik asko, Demokles», eranzun zion errege Dionisiok, «agerzen didazun naikunz onagatik eta izan dezazun zati bat nere atseginz-etan, geldi zaitez gaur ta afalduko dezu nere maian». Ezin obea zen erregeri ta erregeren maiko lagunei prestatu zioten afaria ta afal horduan jarri ziran guziak maian, bakoitzari erregek berezi zion tokian; ta jarri zen Demokles magi bageko ezpat zorrotz bat gañeko aldetik dindilirik zedukan kataderan; baña jarri zen an non jarzen zen etzekiela, ta jarri zen, atseginz eta poz laster aski ito zitzaionarekin; bada lenbiziko edanaldian burua zerbait goratu ta ekusi zuen bere gañean zedukan ta erorzen bazen an bertan josiko zuen ezpat zorrotza; ta hura ekusi ta Jangoikoak daki nola gelditu zen eskuan zedukan urrezko taza; ain otz-arritua gelditu zen bere burua tranze artan ekusi ta.

        Taza utzi ta aldatzera zijoan andik bere katadera(ra); baña «Ez, Demokles», esan zion erregek erdi aserreturik, «zaude zauden toki berean; ez da zer ortik igitu, nai ezpadezu ekusi dezun ezpatarekin josi zaitzan nere soldadu batek edo bestek». Artu zuen horduan izerdi otz batek Demokles burutik oñeraño eta egondu zen an arri egiña bezala, afaria bukatu ta erregek bere aldera deitu zuen arte guzian; eta egondu zen, bokadurik arzeko gogorik bage ta arzeko ere esku muturretan indarrik etzuela ta noiz ezpatak josi ta illa utzi bear zuen etzekiela.

        Maiko aldia egin ta jaikitzeko baimena izandu zuen; ezpaidan kendu zen Demokles bere ezpat-petik eta egin zuen ai bat erioaren atzaparretatik atera baliz bezala; galdetu zion Dionisio erregek: «Demokles, zure gogarakoak izandu dira eman dizudan afaria ta aditu dezun musika?». Burua bildu ta solbardak goititze batekin eranzun zion Demoklesek zegokan guzia. Erregek hau ekusi ta esan zion adiskidanzan Demoklesi: «Nik ongi seguratua nedukan zure gañeko ezpata ta al-ere orrenbat izutu ta naigabetu zaitu, Denbkles. Baditut nik nere biotz gañean mili ezpat eta al-ere zori oneko gizona nazala uste dezu? Baldin bazeneki zenbat beldur, zenbat naigabenz eta zenbat egiteko nekagarri sangaka dauden nere barren onetan, besterik esanen zenuke. Gaur nai dudanak asperzen nau bigarko ta badut beti bein ere asetzen ez den naikunzen bat edo beste ta besterik badirudit ere, zori gaistoko gizon urrikalgarria naz ni».

        Hau da errege gaisto Dionisiok ziona ta hau bera da gaizki bizi den edozein bekatarik esan dezakena; bada lagun arte berean ta bere jostaketan besterik badirudi ere, bere bakartasunean ta etorkizun izugarriez oroitzen den guzian kezkaz ta ar gaistoz betetzen zaio bere barrena ta Jangoikoak daki orien ozkak zenbat naigabe ta ezin-egon sarzen dioten bere biotzean. «Ez, alferrik ibilliko zara batetik bestera», dio Espiritu Santuak: «ez da bakerik gaizki dabillenaren barrenan»: non est pax impiis, dicit Dominus.

 

 

§ II.

 

        Non, bada, non arkituko dugu atseginz eta bake osoa? Jangoikoa maite duenaren barrenean, len ere salmariaren hitzez adirazi dugun bezala: pax multa diligentibus legem tuam (Ps. 118, 165). Jangoikoak nai duena nai izatea da Jangoikoa maitatzea eta hau nai duenak du barreneko atseginza ta bakea. Egi hau adi zazu bearsu gaiso baten ezpañez Jangoiko berak adirazia.

        Gizon estudio andizko batek jakin nai zuken non ta nola arkitzen zen zori oneko atseginz eta bake on bat. Hau gogoan zuela atera zen bein Eliz batetik eta ekusi zuen Eliz atariko eskaleretan eskeko elbarri zauridun bat. Aren parera zenean, esan zion urrikaldurik: «Egun on, nere bearsu gaisoa». «Eskerrik asko, jauna», eranzun zion eskale zauridunak eta esan zion oni zitxekola: «Ez dakit izandu dudan nere bizian egun gaistorik». «A, gaisoa, gaitzez ta lazeriz betea ekusten zaitut burutik oñeraño ta egun gaistorik ez ekusi zuk bein ere?». «Ez, jauna», eranzun zion bearsu zauridun elbarriak; «bada goseak estutzen naben aldian eskerrak ematen diozkat Jangoikoari ta Jangoiko berak nai duena egiten dudalako atseginzarekin banago alakorik ezpaliz bezala. Hau bera egiten dut egarriak estutzen naben aldian. Eguzkiaren berotzerik andienak, neguko elementak eta eraunsi guziak, gorputzeko eritasunak eta sukarrak, lorik ezin egiñak eta oñaze ta gañerako neke guziak ez dute laburzen barreneko nere atseginza ta bakea, ta agerzen diran gaitz guziei irri egin ta gelditzen naz ni, ekusi ezpanitu bezain soseganz andiarekin».

        «Eta soseganz eta bake orrekin geldituko ziñake», esan zion gizon jakin-naiak, «Jangoikoak bidalzen bazindu sulezera ta infernu bizira?». «Uri», eranzun zion bearsu bakedunak; «baditut nik bi beso, Jangoikoari eskerrak: Jangoiko beraren amorea ta humiltasuna. Nere bi beso oien artean artua dadukat ta idukiko dut beti nere Redentore Jesus maitagarria, ta izaten banu sulezerako ordena, edo Jangoiko berak geldituko ninduke edo nerekin ara jaitsiko litzake ta naiago nuke zeruan Jangoikoaik bage baño Jangoiko berarekin sulezeko neke-tormentu guzien erdian egon»: optatius mihi foret in in f erno cum Deo esse, quam vel in coelis sine illo.

        «Non dezu zuk zere Jangoikoa?», galdetu zion gizon jakinsuak. «Nere biotzean», eranzun zion bearsu bakedunak. «Eta zer izan uste dezu?», galdetu zion berriz jakinsu berak. «Errege andi, nazan bezala», eranzun zion eskaleak; «bada beti egiten dut nai dudana, zeren nai ez dudan Jangoikoak nai duena baizik». Hau guzia esan don bearsu zauridunak gizon jakinsuari, Jangoikoz ta Jangoikoaren amorez beterik arkitzen zenak bezala, ta esan zion hitz oso humiliez, arrotasunik bage ta biotzak dadukana baizik esaten ez dakienaren eran. Arriturik gelditu zen alakorik argandik uste etzuen jakinsua ta esan zuen lotsarik bage bere bizian aditu etzuela aldi artan bearsu argandik aditu zuena bezain erakuste zuzenik eta (ikasi) zuen atseginz eta bake onerako bidea dela Espiritu Santua edo Jangoikoaren grazia ta maitanza berekin izatea. (Taulerus, Dialog. inter Theolog. et pauper.).

        Hau ala dela guri siñisterazteko aski da jakitea emengo atseginz eta bake ona dela zerukoaren ainzura ta iduria, ta gauza jakiña da zeruko bakea ta atseginza dela Jangoikoa bere zeruan ederki ekustea ta al den indar guziarekin an bera maitatzea. Zenbat atseginz eta sosegu dakarren Jangoikoaren ango ekuste ta maitanz onek ezin adirazi dezakee ango gauzetatik zerbait izandu dutenak baizik. Zeruko zerbait ekusten edo probatzen bazenu, esanen zenuke abade Silbanok ziona, ta onek ziona zen zeruko edozein arpegiren aldean emengo ederrena arpegi itsusi ustelduena baño agitz izugarriago iduritzen zitzaiola. Eta ango bokadu bat bein artu zuen abade Silbi(ano)k esan zuena da ango bokadu hura aoan sartu zuen ezkero, eztirik goisoena iduritzen zitzaiola izurririk latz miñena baño agitz latzagoa ta miñagoa. Zer atseginzak, bada, zeruko ekuste garbiak eta ango janari goisoak ematen dutena? Eta zer atseginzak Jangoiko berak berez zerutar guziei an ematen diezten andiak? Bada oriek besteak baño mili milletan andiagoak dira ta zenbat ere zerutarren beraganako maitanz-amorea andiagoa den, anbat andiagoak dira beragandik oriek dituzten atseginzak.

        Jangoiko beragandik da beraren emengo maitatzalleen atseginza ta bakea, ta zenbat andiagoa orien beraganako maitanza, anbat andiagoa oriek eman izan oi duten atseginza ta bakea. Andiak izandu ziran Apostol S. Pablok Jangoikoaren izenean itsasoz, idorrez ta beste anitz aldetara izandu zituen neke-tormentuak, baña guziak itotzen ziozkan Jangoikoak zion amorearen alde ematen zion atseginzak: superabundo gaudio in omni tribulatione (2 Cor. 7,8). S. Efren-ek bere nekeen ta relijioko penitenzien artean esaten zion Jangoikoari: «Jauna, ez niri onenbat atseginz, bada txikiegia da nere barren hau guzia arzeko»: recede, Domine, parumper: vasis hujus infirmitas ferre non potest (Apud Le Blanc, tom. 1, v. laetit.), eta S. Franzisko Xabierrek: «Jauna, ez geiago, ez geiago»: satis est, Domine, satis est.

        Gaizki bizi diranak dira naigabe bat duteneko, kalte bat ekusi horduko edo eritzen diran aldian atseginzik bage ta naigabez ta illuntasunez betetzen diranak eta beren itxeko guziak mindurik uzten dituztenak. Onetan gelditzen dira leneko orien atseginz zikiñak; bai, dio Espiritu Santuak, atseginz gaistoari darraikon ondokoa da kezka, negarra ta naigabea»: extrema gaudii luctus occupat (Prov. 14,13).

        Gaistoak len ta gero dituzten kezk, negar ta naigabe guziak alde bat utzi ta izan ditzazun emengo ta sekulako atseginz garbi bakedunak, emen bizi zaraño egizu zuzenki Jangoikoaren legeak diona ta maita zazu ongi ta ziñez Jangoiko bera: bai arren, bai.

aurrekoa hurrengoa