www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII
Septuagesima deritzan
igandeko irakurraldia

 

Quid hic statis tota die otiosi? Matth. 20.

 

Gaia: onzeko luza-bideak galzen du bekataria

 

        Egin behar diran bidez ta denboran gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna ta orien egin denbora Lege berak berezten duena edo Elizak Jangoikoaren izenean Doktorez, Predikariz ta libruz adirazten diguna. Gauz oriek guk era ta denbor orretan egiteko egin behar duguna da egin aldia datorren horduan geren buruak ongi prestatzea ta aldia datorren aldian artan gu astea ta lana bukatu arte guzian kontuz ta biziro haritzea. Hau zen, dio S. Pablok egungo bere Epistolan, lasterkako ta ezpatazko beren jokoan irabazi nai zutenak egiten zutena: beren aldian arinki ibilzea ta batetik bestera beren gorputzak eta besoak erabilzea ta hau galerazten zuten jan-edanak utzi ta me-meeki janez ta olioz zañak biguinduz beren buruak beren egitekorako ongi maneatzea. S. Pablok ere, berak dionez, berea behar zen gisan egin naiez egiten zuena zen gorputzaren baruz ta nekez bere barrena ta barreneko pasione guziak eskur-ekarzea, oriek hura bere azpira ta gal etzetzaten beren aldiren bat arra-[...]

 

[Irakurraldi honen zatirik handienaz gain,
XVII.a ere falta da euskizkribuan]

 

aurrekoa hurrengoa