www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVIII
Espiritu Santuaren Bazk-ondoko
bederatzgarren igandeko irakurraldia

 

Non relinquent in te lapidera super lapidem, eo qued non cognoveris tempus visitationis tuae. Luc. 9.

 

Gaia: Zenbat balio duen Jangoikoak

gure onerako ematen digun denbora ta hastiak

 

        Nekazari batek galzen baditu bere lur maneanzak, bere ereinzak, bere jor, bere igitanz eta eulziak eta egiteko aldiak, etorriko zaio negu otza, arkituko da jatekorik bage ta geldituko da gosez illa, ta ez dira orrekin bukatuko nekazari alferraren bear eta neke guziak; gero gertatuko zaio urte guzian alfer egondu den lurrari agitu oi zaiona; bitarte orretan bekatuaren belar gaistoz ta zakarrez bete ta gero suz ta garrez erretzea; bada emengo lurra belar gaistotarako bezain toki ena da gizon alferraren anima bekatuaren belar ta zakar gaistorako, ta bekatu beren ta animako zakarren biltegia da suleze infernua ta oriek ara eramaten dituenaren saria ango suz ta garrez erretzen ta erretzen beti egotea.

        Hau agi ez dakiun, egungo bere Epistolan esaten digu S. Pablok: «Begira, nere senide i nak, ez da zer billatu beren bideko basoan israeldar alferrak bezala Jangoikoak debekatzen duen gauz gaistoa ta jostaket eroa; eta iges egin aragiaren zikinker guzitik, gerta ez dakigun oriei agitu-gertatua; bada era horretako gauzak egin ta egun batez ill ziran ogei ta iru mill». «Begira», dio berriz, «ez tentatu orien gisan Kristo Jaun Jangoikoa, Jangoikoak igor-bidal ez ditzan zuetara orietara len izurriz ta oñazez bete ta galdu zituzten sierpeen gisako beste anitz; eta ez da zer gaizki hitz egin Jangoikoaren izeneko Moisesek eta Aronek edo Jangoiko beraren predikar ta konfesor onak esaten dizkitzuten gauzez ta zeruko bideez, bidal ez dezan zuetara orietara bidaldu zuen aingeru illzallea; bada Jangoikoak israeldarrekin len egiña gurekin dagikenaren ainzur-itzala da». Orra Apostol santuak gaur diona. Alferkeri hau utz-erazi ta lan dagozkigunetan erabilli naiez esaten digu Jesusek Ebanjelioz gaur, len Jerusalengo erriari begira zegokala ta negarra zeriola esan zuena.

        Erri artara zijoan batez ta aldetik begira zegokala asi zen Jesus esaten: «A, zere zenzua aldebat utzi dezun erria; baldin bazeneki ta gogora nai bazenu aldi onetan zere onerako prestatzen zaitzun on guzia! Gauz hau gordetzen zaie zure begiei, baña agertuko zaie beten ekus-aldia ta ekusiko dute, ta horduan zu lotatik irazarri ta perillez beterik arkitzen den baten gisan arriturik geldituko zara; bada uste ez dituzun erromatarren soldadu-sall andiak etorzeko daude onara. Etorri ta bazter guzietatik ingurutuko zaituzte. Egun oro estu-prensatuagoa arkituko zara; urratuko dituzte zure murallak; sartuko dira barrena; emendik eraman ta banatuko dituzte beren inperio luze zabalean zure seme-alabak eta oriei onara berriz itzulzeko uste guzia kenbzeko, zure itxeetako arririk arri gañean ez dute utziko; ta hau guzia agituko zaitzu, zeren galzen dezun zere onerako Jangoikoak orain ematen dizun aldia, edo zeren artu nai ez dezun ekustera etorri zaitzun Salbatzallea».

        Hau esan ta sartu zen Jesus errian ta erriko Elizan. Arkitu zituen eliz atarian anitz, otoitz ta animako beste gauzetan ez, baizik saldu-erosian, diru trukean ta beste irabazitan, ta an arkitu zuen soka batekin azote bat egin ta, zeren galzen zuten an bestetarako Jangoikoak eman zien denbora ta zikinzen zuten Jangoiko beraren eliz ataria, batera ta bestera irauli zituen ango maiak, banatu zituen gañeko diruak eta aienatu zituen ango tratalar guziak. Eta guziarekin adirazi zigun gure egitekoa dela alferrik ez egotea, aldian aldiko gauzak egitea ta toki guzietan ta beti Jangoikoa serbitzea ta maitatzea. Saia zaitezen hau egitera, agerzera noa Jangoikoak artako ematen digun denborak balio duena.

 

 

§ I.

 

        Bi hitzez adirazten digu Espiritu Santuak anitz balio duela Jangoikoak gure onerako ematen digun denborak; bada esaten digu: «Kontu, nere semea, ez galdu denborik»: Fili, conserva tempus (Eccl. 4, 23), ta ez luke Jangoikoak era orretako enkargurik egiñen, gauz andi bat ezpaliz denbora; bada emengo gizon andiak eta errege jaunak ere ez dute gauz txiki bat ematen duten aldian gordetzeko enkargurik egiten.

        Espiritu Santuak adirazi digun hau esaten digu klaratuz S. Bernardok: nihil pretiosius tempore; esan nai du: ez da munduan denborak diña balio duen gauzarik. Eratsu berean hitz egin zuen Senekak, ez santua ta ez fededuna izanik ere; bada don munduko gauz guzien artean geien balio duena denbora dela: res omnium pretiosissima, eta orregatik don Espiritu Santuak: «Kontu, nere semea, ez galdu denbora».

        Orra, bada, anitz anitz balio duen gauza da denbora. Baña zergatik ote?, galdetu nai dezu noski. Zeren denboran ongi bizi denak oinpera dituen bere etsaiak, zeren beregandik aienatu dituen kalte arrigarri andiak eta zeren egin dituen irabanz andiak. Zuk ere Jangoikoak lagunzen dizula (ta lagunduko dizu zuk nai dezun guzian), badagizketzu denboran edo zere bizitzan adirazi ditugun iru gauzak.

        Oinpera dezakezu, bada, zere denboran ongi biziz zere erakeri, apainket txar ta aizezko antuste guziarekin mundu arroa, zere ezer-ezari begiratu ta dagokizun soñekoa baizik jaunzten ez dezula, ta ori ere ekusten zaituztenen begiei atsegin egiteko ez, baizik estalirik eta Jangoikoak nai duen gisan ibilzeko. Oinpera dezakezu aragi atsegin-zalea, onen naikunz zikiñak baruz, nekez ta penitenziz garaitzen dituzula; ta oinpera dezakezu sulezeko etsai amurratua ere aren txistu ta hitzket bizi galduei bi belarriak ers-itsiz ta aren tentanzak otoitz beroz ta zeruko lan grazidunez garaitzen dituzula; ta oriek dira zure etsai galgarri irurak.

        Zere irur etsai oriek oinperatze onetan egiten dezu Zesar enperadoreak, errege Alexandrok eta munduko beste gerrari garaitzalle guziak egin dutena baño garaitz agitz andiago bat; bada munduko gizon zenbait garaitzea baño garaitz agitz andiagoa da mundu guzia garaitze hau, ta ekusi ditugun gizon gerrari garaitzalle oriek elkar arturik ere etzituzten beren bizi guzian garaituko munduko gizonen erdiak ere, ta fededun onak nai duen aldi oro garaitzen du mundu guzia ta onekin batean aragi tentaria ta oriek biak baño indar geiago duen sulezeko deabru gaistoa. Ekus zazu, bada, anitz balio duen etsai indarsu izugarri oriek garaitzeko Jangoikoak ematen digun hasti-denborak.

        Etsai oriek garaitzen dituen aldi ta denbor berean aien-urrurreraz ditzake bere kalte izugarri guziak eta besteen artean zerua galk a ta suleze infernuko neke gogorrak; bada ongi bizi denak ez du bekatu andirik egiten, ta egiten ez duenak galzen ez du sekulako atseginza ta zeruko zori ona, ta denbor berean eragozten du aratzen diranak beti erretzen daduzkan suleze-infernua. A, zer irabanzak bata ta bestea! Zein parerik bageak!

        Nabuko Donosor erregeren aldian Jerusalendik erbestaturik eta Babilondarren artean sarturik arkitzen ziran israeldar zenbait eta ezin adirazi zuten nai zuten diña an zuten kaltea ta naigabenza. Nola adiraziko dute, bada, zerutik erbestatuak eta sulezean ta infernuko suan ondaturik arkitzen diranak? Bada mili-milloietan ta agitz eta agitz andiagoak dira israeldarrak Babilonian zituzten kalteak eta naigabenzak baño sulezean denboraren galzalle-gaistoak izanen dituztenak, eta beste alde urte gutikoak izandu ziran israeldarren Babiloniko neke-penak, eta beti beti iraunen dutenak dira denbora beren obenez galdu ta sulezeratzen diranen gogorrak. Jan-edatea, adiskide onak ekustea, batetik bestera ibilzea ta atseden ta lo egitea kenzen etzien kalteak ziran israldarrak Babilonian ta Babilondarren bazterretan zituzten guziak; baña zerua galdu ta sulezera jaisten diranen kalteak dira kalte ta neke kaltearren gain-gogotik bein ere kenzen ez diranak eta puntu ta instant oro lerzen ta urratzen daduzkatenak eta amurranzez betetzen dituztenak.

        Kalte oriek, bada, ta beste guziak beregandik urrunzen ta aienatzen dituzte Jangoikoak ematen dien denboraz baliatu ta bere aldian egin bear dutena egiten dutenak eta bidenabar egiten dituzte irabanz guztiz andiak. Baña zein andiak? Len ere S. Pablok agertu dizkigunak: «begik ekusi ta belarrik aditu dituenak baño agitz eta agitz andiagoak, eta andiz baten ere gogoan oraindik sartu ez diranak»: oculus non vidit, nec auris audivit, nec in cor hominis ascendit, quae praeparavit Deus iis, qui diligunt illum (1 Cor. 2,9).

        Deus etzuen batek irabazten balitu, guk zeruko oriek irabazteko dugun nekea baño neke andiagorik bage, erreinu bateko urre ta ziliar ta ondasun ta honra guziak, zenbat balioko luke orrenzat orien irabaz denborak? Ekusten dezu. Eta al-ere pits bat bezala izanen lirake orren irabanz guziak eta munduko ondasunak fededun onak aldi oro egiten dituenen aldean; bada Jangoikoarekin ongi arkitzen den ta bear den gisan hari denaren gauzarik txikienak ere irabazten du grazia, ta grazia parerik bageko ondasuna da; bada «graziaren edozein zatik munduak, zeruak eta Jangoikoak egin diruen beste gauz guziak baño geiago balio du», dio S. Thomasek: bonum gratiae unius majus est, quam bonum totius universi (1. 2ae q. 125 ar. 9 ad 2m). Bestela ere laster ta fite galduko lituke munduko irabazle orrek bere irabazi ta ondasun guziak; ta «sekulan galzen ez diran ondasun andiak dira denboraren edozein puntutan fededun onak irabazten dituenak», dio S. Jeronimok: exiguum perituri temporis aeternitatis est pretium. Orra, bada, zem-batekoa geren onerako Jangoikoak ematen digun denbora ta lan enen egin aldia.

 

 

§ II.

 

        Baña onenbat balio duen denborari erakarzen diogu dakarken on guzia? Jangoikoak eman digu dugun denbora ta bizia egin ditugun bekatu gaistoen urrikanzarako, bekatu beren barkanza konfesio zuzenez erdisteko, Jangoiko gure bekatuz aserretuaren adiskidanza ta grazia erdisteko ta Jangoiko berari mili esker, honra ta glori emateko. Bai, dio S. Bernardok; baña zer da, dio, denboraz gizonak egin oi dutena? «Nagiro ta alferki dena galzea ta denbora pasa andik onara ibilzea»: donec pertranseat hora; hora, quam tibi ad agendam poenitentiam, ad obtinendam veniam, ad acquirendam gratiam, ad promovendam gloriam miseratio Conditoris indulget (De trip. cust.).

        Nolakotsuak izandu ziran Senekak bere denboran ezagutu zituen langille oriek? Berak dionaz, alfer-gaistagiñak eta bear zen gauzarik egiten etzutenak; bada «begira», dio, «begira bizirik ekusten dituzunei ta ekusiko dezu gaistaginzan daramatela denbor zati bat, alferkerian geiena ta gañerakoa ez dagozten gauzak egiten»: si volueris attendere, magna vitae pars elabitur male agentibus, maxima nihil agentibus, tota aliud agentibus (Ep. 1).

        Esazu ezperen, beren denboran zer egiten dute oraingo mundutar anitz eta anitzek? Bururik Jangoikoagana jaso bage hasti guzia eraman batetik bestera, saldu erosian, itxeak egiten, gauzen karrioan, lurrak maneatzen, gariak, matsak, sagarrak eta gaztañak bilzen edo ikatzkinzan, itzanzan, mandazainzan, arzanzan ta nekanzan edo era bereko beste egitekoren batean. Eta orretan hari ez diran aldian, jaten ta edaten hari dira edo berriketan daude edo lo. Jaia edo igandea datorrenean, enzuten dute meza bat (Jangoikoak daki nola) ta egun orietan ere gañerako hordu guziak daramazte jokoan, jostanzan, danzan, edanean edo hitz-onzikerian. Egiten dute urtean konfesio otz motel bat edo beste, ta orra unte guziko orien ibillera; orra denboraren zein galgarria!

        «Geren egiteko guziak egin bear genituke Jangoikoaren izenean ta animen onerako, bai ta jan-edanak ere», dio S. Pablok: sive manducatis, sive bibitis, sive aliud quid facitis, omnia in gloriam Dei facite (1 Cor. 10,31); ta hau guk egiten bagenu, geren denbora agitz baliatuko litzaikegu ta urtearen buruan, bai ta egun oro ere, irabanz andiekin geldituko giñake; baña egiten ditugun gauzak lurreko sari piskagatik edo zaldi ta idiak baño geiago gogoa Jangoikoagana goratu bagez, jentil eta turko itsuak baño irabanz geiago egiten ez dugu egun, haste ta urte guzian, eta azkenean animaz aberatsak izan lekuan, gelditzen gara gabe ta beartsu, ta gelditzen, S. Basiliok dakarren buru gaistoko gizon bat bezain gaizki ta galduak.

        Urbilzen da buru txar gaistozko gizon bat ur andirik ez dakarren ibai ugalde batera. Ibai edo urpe guzia urre puskaz, zillarrez, perlaz ta diamantez estalia datza ta guziak dira artu nai dituenarenzat. Ur bazterrean bada zerbait are apur ta arri koskor. Ekusten ditu gizatxar onek are ta arri koskor oriek, bai ta urpeko urre, ziliar, perla ta diamante guziak ere ta, oñetakoak kendu ta andik ez ateratzeagatik, uzten ditu guziak beren urpean ta egun guzian hari da arri koskorrak bilzen ta are pillak egiten ta bere lan txar onetan ongi nekatu ta arratsean arkitzen da ogi bokadu bat bage ta zerekin erosi ez duela.

        Era berean galzen ditu ur bazter artan urrengo eguna ta beste anitz ere, bai urteak eta urteak ere. Zer ondasunak gisa txar onek nai izan balu urte orietan egin zitzakenak! Eta zeren egin ez dituen, zein urte galduak! Bai? Bada milletan ta milletan galduagoak dira bekatariarenak; bada bekatariak Jangoikoarekin bakeak egin ta Ave Mari bat esanez edo edozein beste gauz on egiñez (S. Thomasek adirazi digunaz) irabaziko luke langillerik enenak ibai orretatik mili urtez gelditu bage urre, ziliar, perl eta diamante ateratzen ta ateratzen hari dela, irabazi lezakena baño agitz geiago; bada irabaziko luke grazi zati bat bad-ere ta grazi zati batek ondasun oriek eta beste munduko guziak baño geiago balio du. Bada zer irabanzak egin ditzake hordu batez fededun enak? Zer irabanzak egun guzian, haste osoan, ill batean ta urtean? Eta zer irabanzak bizi den urte guzietan? Eta zer kaltea, urte oriek giza txar ekusi dugunak bere egunak bezala bataitu batek galzea? Izan dezaken andiena, dio S. Buenabenturak: nulla iactura gravior est nobis, quam iactura temporis perditi.

        Eta ez ote dio aserreturik Jangoikoak kenduko edo laburtuko fededunari irabazi orren andietarako eman zion denbora edo bizia, ekusten badu ez duela bat ere egiten edo agitz txikiak dirala egiten dituenak? Kendu zion beinzat ondasunketa ta ondasunketa zen Ebanjelioko giza-tzarrari; bada nai bezalako uda bildu ta urrengo urte askotan nola aisa bizi asmatzen hari zen arrats batez, eman zioten ilzeko sentenzia: stulte, hac nocte animam tuam repetent a te (Luc. 12,20). Eta oni baño ere geiago laburtu die Jangoikoak beren bizi gaistoa beste anitzi ta orien artean orain ekusiko dugun gazteari.

        Toledotik ez urruti bizitu zen zenbait denboraz ongi ta Jesusen Amaren debozi andian mutil gazte bat. Gaistatu zen gero ta utzi zituen leneko bere debozi guziak. Jangoikoak laburtu nai zion bertatik kondenatzeko bizia. Jesusen Amak erditsi ziozkan ogei ta amar egun penitenzia egiteko. Adirazi zion guzia Jesusen Konpañiko batez. Onek eraman zion berriarekin ta esan ziozkan gauzekin arritu ta konfesatu zen mutil gaztea. Baña laster itzuli zen bere bekatura; konfesatu zen berriz; bekatura zen berriz ta berriz ere konfesatu zen. Baña etzuen geroz konfesatu nai izandu, ibere bekatura bazen ere, ta ogei ta amargarren arratsean ill zen konfesatu bage ta amurraturik, konfesorea mugaz aren itxera bazen ere.

        Hau baño obeki baliatzen ezpazara Jangoikoak ematen dizun denboraz ta denbor ekusi duguna bezain ondasundunaz, zure bizia ere Jangoiko berak labur diezakezu; ta zori gaistokoa zu hau agi-gertatzen bazaitzu; bada galduko dituzu irabaz zenitzaken ondasun andiak eta sartuko zara sekulako ekusi ditugun neke-tormentu guzien azpian. Jangoikoak dizula ez aratzeko ta ongi bizi zarala zeruko ondasun andiak irabazteko grazia: bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa