www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX
Bazkoen urrengo igandeko irakurraldia

 

Venit Jesus, januis clausis, et stetit in medio eorum, et dixit: pax vobis. Ioan. 20.

 

Gaia: Andia da bizitz onaren
baketik datorren ondasuna

 

        Len ekusi dugu judatarren beldurrez gorde-gilzatuak arkitzen zirala Apostol Galilean bilduak, Jesus biztua orietara zen lenbiziko aldian. Etzen aldi artan Didimo deritzan S. Thomas. Aratze berean, Bake ona zuekin esan ta, ekus zezaten nor zen, agertu ziezten guzien amorez zulaturik egondu ziran bere esku-bularrak. Jesus ekusi ta ezagutu zutenetik poz andi bat artu zuten an arkitzen ziran guziak.

        «Orra», esaten die gero Jesusek, «betiko nere Aitak igorri ta bidaldu ninduen emen lurrera, munduko guzien onerako gizon egin ta egin dudan egiteko nekezkora; ta munduko guziei adirazteko emendik ater dezakeen on andia, igorzen zaituztet orien artera, (bai ta orien beren ta beren bekatuz aserretua dadukaten Jangoikoaren artean bake onak eragitera ere); ta artako ta onetako bear den esku guziarekin joan zaitezten», aize egin zien bere aoz, esaten ziela. «Ar zazue Espiritu Santua ta bekatu egiñak barkatzeko eskua. Jangoikoak barkatuko ditu esku orrekin zuek barkatzen dituzuen guziak eta barkatu bage geldituko dira zuek ala utziak».

        Orien artetik Jesus joan ezkero agertu zen S. Thome. Esan zioten Apostol lagunak biztu zela Jesus ta ekusi zutela. «Ez dut siñistuko», eranzun zuen ark, «beraren eskuetako ilze-zuloak ekusi, ilze-zuloetan nere behatz-heriak sartu ta nere eskuz beraren bular lanzaz urratua ezagu dezadaño»; ta berak esan zuen gisan agi-gertatu zen guzia; bada lenbiziko bere agerzetik zortzigarren egunean agertu zen berriz Galileko itxe berean Apostol leneko guziak eta S. Thome an arkitzen zirala. Aldi onetan ere itsia edo gilzatua arkitzen zen guzien gela ta al-ere sartu zen Jesus zerrallurik ukitu bage ta guzien erdian agertu ta esan zuen leneko gisan: «Bake ona zuekin»: pax vobis.

        Itzulzen da gero S. Thomegana ta esaten dio: «Orra, sar zazu emen nere esku ilzez zulatu onetan zere heri-beatza; ekarzu esku ori ta uki ta ekus zazu nere bular lanzaz zulatu ta urratu hau ere, ta siñes zazu esan dizutena ta izan zaitez siñisle ona». Hitz gutirekin eranzun zion S. Thomasek bere Maisu Jesus maitagarriari; bada esan zion guzia zen: «Nere Jauna ta Jangoikoa». Al-ere orretan esan zion siñisten zuela guzia ta damuturik arkitzen zela lenbizitik hau ez egiñaz. «Bai, baña», esan zion Jesusek, «siñesti dezu ekusi ezkero; zori oneko gizonak ekusterik bage siñesti dutenak» (hau da alabaña Kristau siñistea, Jangoikoak adirazi ta Elizak esaten diguna, ekusi ezagatik, siñesti ta onzat arzea).

        «Beste anitz agerze ta milagro ere egin zituen Jesusek bere eskolar berak begira zegozkala», dio egungo Ebanjeli santuak edo Ebanjelari S. Joanek; «baña emen ezarri ez ditugu», dio, «zeren ezarri-agertu ditugunak aski diran siñisterazteko Jesus maitagarria dela gugatik ill ta biztu zen Jangoiko-gizona ta siñistanz onek eskatzen duen eran bizi garala, zerua guk beraren bidez irabazteko». Orra gaurko Ebanjeli guziak dakarrena.

        Alde batetik emen ekusten ditugu S. Thomasek beste Apostoluekin izandu zituen ezbaidak, eta bestetik ekusten dugu Jesus bakea, bakea esaten duela orien erdian sartua, bai ta baketan oriek uzteko egin zuena ere. Eta aldi onetan esan ta egin zuenarekin erakusten digu guztiz ongi dagokigula baketan bizitzea, baketan bizitze onek lagunzen duenagatik Jangoikoaren ta beste gauz ondasundunak ongi egiten, ta hau da aldi onetan guk ekusi behar dugun gauza.

 

 

§ I.

 

        Bada bakea ta bakea. Bake bata Jangoikoarena da ta bestea etsai galgarriarena. Etsaiaren bake hau bake gezurti galgarria da; ta bake, gurea izaten bada, gu galerazi bearra. Bake on guk billatu bearra da Jangoikoarena edo Jangoikoaren grazitik datorrena. Goazen bata ta bestea kontuz ta erneki ekustera ta ekus dezagun bein etsai galduaren ta bekatari gaisoen bake gaizto galgarria: pax peccatorum pessima.

        Bekatuak ere ekarri oi du bere atseginza ta bakea; baña bake ta atseginz, aserretzetik datorrena ta orregatik bake gezurti galgarria. Bai, aserretzetik datorren bake da bekat-gin gaiztoen bakea; bada bekatuaren atseginz loi-makurra bere buruari emateagatik aserrerazten du bekati-giñak Jangoikoa, ta bake gezurti galgarria da Jangoikoaren adiskidanza galerazten duen bakea; ta bake hau zenbat ere andiagoa, anbat gaizto galgarriagoa da. Bekatuz bekatu ta gaizkitik gaizkira dabilzan zenbait bizi dira soseganz eta bake baizik agurzen ez dutela; baña zori gaiztoko baketiak dira bakedun oriek, S. Bernardok dionaz; bada Jangoikoaren zeanz izugarrietatik bat da, dio Santu onek, «Jangoikoak bekataria bere bekat-arteko bake onetan uztea»: ut, quo quis pejor sit, sit tanto securior.

        Aldi zenbaitez bekatariaren bake galgarri onek badu beste biderik ere. Bide orietatik bat da bekatariaren zenzanz-eza ta bestea beraren biotz agitz galdua. Zenzanz andirik ez duen bekatariak ez du anitz begiratzen bekatuz galdu duen zerura ta damu andirik arzen ez du hura galdu ta; zerura baño geiago begiratzen ez du bere bekatu beraz irabazi duen suleze infernura ta ez dute anitz izutzen ango neke-tormentu gogorrak eta orrekin bizi da zori gaiztoko bake ta soseganz andi galgarrian.

        Eratsu berekoa edo gaiztoagoa da biotz galduzko bekataria. Edanez, juramentuz, maldizioz, aragiaren lizunkeriz edo beste gaiztaginzez betetzen diran bekatari galduen biotzak izaten dira zauriz usteldu den aragiaren gisakoak. Aragi hau gaitzez galdua arkitzen da ta al-ere bere gaitzak ez dio ezpaliz baño min geiago ematen. Hau zer da? Gaitzak senda-biderik ez izatea. Orra biotz galduzko bekatari bakedunaren ainzur-itzal-imajiña. Eta orra zein gaiztoa orren beraren ta len esan dugun zenzu gutikoaren bakea. Oriek arkitu oi dira beren azken gaitz lo zorro, letargo, deritzan ta akordu guzia ta ibilera kenzen dituen eritasun galgarrian. Lo datzala dirudi eri onek eta ilzen dago. Orobat da diogun bekatariaren bakea; sulezeko obira ta osin izugarrira darama bekataria, baña isil isilika ta alakorik ezpaliz bezala: tranquilitas ista tempestas est.

        Adimentu onezko beste bekatariak lenbizian zenbait denboraz bake-iduri bat izanagatik, laster aski edo beinzat azkenean izaten ditu asaldanz eta beldur-ikar andiak. Orrenzat bekatua da osasun ona duten zenbaitendako jatean goxoa dirudien, baña pozoiez, izurriz ta benenoz beterik arkitzen den janaria. Hau jaten hari den aldian arzen du zerbait poz eta atseginz, bai ta geroseago ere; baña jan duen izurri-pozoiak barren-odola artu ezkero, asten da aren miñ-oñaze gogorrak eta eriotz izugarri baten ezin-egon, asaldanz eta amurranz gaiztoa ta onetan bukatzen da eriaren lenbiziko poz-atseginz eta bake guzia.

        Hau da Jangoikoak Antioko gaiztoari agituarekin agerzen digun gauza. Zazpi urtez ibilli zen errege gaizto hau batetik bestera bere gisa ta nai zuen guzia egiten zuela ta poz eta atseginz egiña zirudiela; baña urte orien buruan nastu ziran aren erreinuko gauzak gaizki atera ziran egin ta eragin zituen gerrak, eta oriek zuzendu naiez mendiz mendi ta prisaka zebillela, gurdi kotxetik erori ta ezur ausiekin arkitu zuen lurrean bere burua ta andik laster ekusi zuen bere gorputz bera arrez, materiz ta oñazez batea, ta azkenean ill zen amurratu baten era ta gis izugarrian ta ostatu txar bat ere etzuen eremu urrutikoan: pessime percussus, peregre in montibus miserabili obitu functus est (2 Machab. 9,28).

        Zori gaiztoko bakedun guziak ez dute izaten munduaren begietan Antioko onek bezain bukanz izugarria; baña baketan dabilzan denbor berean ere izaten dituzte beren ai-kak, beren kezkak eta beren naigabenz andiak, eta azkenean betiko galzen diralako barruntanzak eta beldur-izunzak, eta ilzen dira barruntanz, ikar ta naigabenz beren atzapar izugarrian, ta orregatik da ezin gaiztoagoa bekatari galduen bake ta etseginza: pax peccatorum pessima.

        Ezin ekusi zuen David erregek bekatari galduen zori gaiztoko bake hau ta galerazi naiez bakerik ematen etzien gaiztoei: zelavi super iniquos, pacem peccatorum videns (Ps. 72,3). Eta Kristo Jaunak esaten zien bein bere eskolakoei: «Ez naz ni (bekatari gaiztoen) bakea ekarzera mundura etorri; bake galgarri hau ilzeko den ezpata ekarzera etorria naz ni»: non veni pacem mittere, sed gladium (Matth. 10,34). Zori onekoa Jesusen ezpat zorrotz hau artu ta bere bake galgarria ilzen edo galerazten duena!; bada geroz izanen da Jesus beraren zori oneko bakeduna. Goazen orain Jesusen bake hau zer bake den ekustera.

 

 

§ II.

 

        «Nere bakea ematen dizutet nik», dio Jesus maitagarriak, «baña ez munduak ematen duen gisan ta eran, zeren ez den munduak ematen duenaren gisakoa nere bakea»: pacem meam do vobis: non quomodo mundus dat, ego do vobis (Joan. 14,27); bada munduko bakea denbor laburreko bakea da ta bake kezkaduna, ekusi dugun bezala, ta Jesusen bakea bake oso-garbia ta berez ta Jangoikoaren aldetik betiko bakea.

        Badakizu zergatik? Zeren Jangoikoaren grazitik eta adiskidanz onetik datorren bakea den Jesusen bakea, ta nola berez ta Jangoikoaren aldetik betikoa den Jangoikoaren grazia ta adiskidanza, betikoa da berez oni darraikion Jesusen bakea. Fededunaren aldetik Jangoikoaren grazi ta adiskidanz hau betitzeko bidea da Jangoiko beraren legeak diona garbiro, beti ta osoki egitea, ta era onetan hau egiten duenak izaten du bake luze, oso, garbi, andi: pax multa diligentibus legem tuam (Ps. 118,165).

        Bake zori oneko hau fededun batek izatea ez da fededuna eztitan sartu baten gisan ta naigabenzik eta kezkarik bage beti bizitzea. Bizitz hau zeruko doatsu onen bizitza da. Emen ez da, Adanek bekatu egin ta galdu ginduen ezkero, nekerik bageko bizitzik. Jangoikoaren legeak diona egiten dutenendako da, ekusi dugun bezala, emengo bake on hau ta Jangoikoaren legeak diona egite bera nekea ta neke ona da; ta neke, gure grin ta pasione asaldatu guziak eskuratzen dituena; bada oriek eskuratzen dirala baizik ezin egin ditezke Jangoikoaren honrak gugandik eskatzen dituen gauzak, ez eta gure onari ta besteei dagokan guzia ere. Jangoikoaren honrak alabaña eskatzen ditu gure agur humillak, gure mez-enzute garbiak, gure konfesi ta komunio onak, gure otoitzak, gure maitanzak, naigaberako biderik Jangoikoari bein ere ematen ez diogula; ta nekea, ta neke ez txikia, dakarren lana da hau guzia.

        Jangoikoaren lege berak dakar gure onerako ta Jangoikoaren grazian guk irauteko egin behar duguna, ta hau guk egiteko egon behar dugu gau ta egun kontuan ta erne bear ez den gauzarik ez egiteko ta egin bear diran guziak ongi ta bere horduz egiteko. Zenbat neke dakarten lan batak eta beste guziak badaki dakienak zein andia den gaitzerako gure griña ta zein nagi-astuna gauz onerako gure gogoa. Gaitzkirako gure grin galgarri hau garaituz, bada, ta geren gogo nagiari akuluka bezala emanez utzi bear ditugu egin nai genitukeen gauzak eta egin bear egin nai ez genitukeenak, eta nekatu bage, ta ongi nekatu bage, ezin dagikegu bata ta bestea.

        Jangoikoaren izenean ta gure onerako arzen diranak baño gogorragoak dira besteen onagatik arzen diran nekanzak, eta oriek ere bere gain artu bear ditu Jangoikoaren legeak diona osoki ta bear den eran egiteko naikunza arzen duenak. Besteren onagatik arzen diran nekanzak dira orien txarkeriei ta bidebageei txarkeriz ta bidebagez ez, baizik begitart onez ta ongiz eranzutea, orien premi ta bear andietan al dena oriei berei ematea ta orien mukerkeri ta aldart gaiztoak me-meki arzea ta era bereko beste gauzak orien onagatik eta zeren Jangoikoak ala nai duen egitea; ta gauz o(r)iek neke andizko gauzak dirala ageri den gauza da.

        Nola, bada, esanen dezu, izan dezake bake on soseguzkoa orrenbat lan ta neke bere gain dituen fededunak? Nik esain dizut: Jangoikoaren maitanzak eta ortik datorkion irabaziak bere lan ta neke guziak arinzen diozkala. Rakel beretzat izan naiez ta zeren hura maite zuen, Jangoikoak daki zenbat neke ta tunda eman ziozkan zazpi urtez ta geiagoz Jacob Patriarkak bere buruari, ta artako guti zen arenzat hau guzia; anbat arinzen ta leunzen ditu nekerik gogorrenak ere amore onak, maitanz garbiak eta gerorako on usteak. Eta non arkituko dezu maitanz eta amore Jangoikoarena bezain garbi-ustedunik? Bada bere neke-lanen alde uste du Jangoiko berak diña balio duen gauza ta sekulako atseginza dakarren zeruko gloria; ta glori ta atseginz, zenbat ere emen lan-neke andiagoak dituen anbat gero zeruan andiagoa. Ara baño len ta emen bertan ere baditu Jangoikoaren grazian ta adiskidanzan bizi denak bere lan ta neke onen alde Jangoiko berak ematen dion graziaren ta lagunzen inz goxo, leun ta atsegin andia, bai ta bere Jangoiko maiteak nai duena egin duelako poza ta bakea ere; ta bake ta poz, zeruko garbia ta parerik bagekoa. Orregatik da egia Jangoikoaren legea maite ta legeak diona egiten dutenak dutela anitz bake ta poz.

        Baña Jangoikoaren poz eta bake hau osoki izan nai duenak ez du gogoa sartu bear emengo gauz txar zirzilletan, zeren orietan gogoa sartu ezkero, sarzen den anima Jangoikoaren grazia ta grazi onekin dabillen poz ona ta bakea galzeko bideetan. «Bai», dio Apostol S. Pablok, «gaiztakeri guzien bidea ta gaizki guzien askunza ta sustraia da lurreko gauzen naikunz makurra»: radix omnium malorum est cupiditas (1 Tim. 6,10); bada naikunz onetatik datoz barreneko ezin egonak, kezkaz beterikako gabak, egun nekagarri luzeak, bestek geiago irabazten duelako ta obeki arkitzen delako naigabenzak, irabazbide anitz kenzen diolako aserkunz bekaitzak eta era bereko beste nekagai andiak.

        Zori oneko bake bat guziok nai dugu, dio S. Agustinek, eta guziak jakin nai dute non arkitzen den hau. Arkitzen ote da, dio Santuak, ondasun andien artean? Ez, ez, eranzuten du berak; bada ondasun andiak dituenak andiagoak nai ditu ta oriek bildu ondoan berrien ta berrien naikunz andiagoa du ta ez da ondasunez asetzen aren naikunz galgarri hau; ondasunak alabaña ondasun zaleentzat ur gazia egardunarenzat dena dira ta egarduna ur gazitik edanago ta egartiago arkitzen da. «Gure gogoa asetzen duen ondasuna Jangoiko bera da, zeren Jangoikoa duenak duen bear duen guzia»: nihil habens, omnia habet, qui Christum habet; Jangoikoak alabaña bere eskuan ditu diran ta izan ditezken ondasun guziak eta bakoitzari bear dituenak emateko onen eskatzaren begira dago.

        «Billa zazu, bada, Jangoikoa», dio Kristo Jaun berak, «egizu Jangoikoak bere legean adirazten dizuna ta emanen dizu emen bertan emengo bizitz laburrerako bear dezuna (bai ta animako poz eta bake zori onekoa ere)»: quaerite primum Regnum Dei, et justitiam ejus, et haec omnia adjicientur vobis (Matth. 6,33), eta gero eternidade guziko atseginza ta gloria. Orra zer ondasuna bizitz onaren baketik datorrena. Jangoiko maiteak digula bata ta bestea, bai ta hau irabazteko egin bear den guzirako bere lagunza ta grazia ere: bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa