www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXI
Bazkotik irugarren igandeko irakurraldia

 

Sed tristitia vestra vertetur in gaudium... et gaudium vestrum nemo tollet a vobis. Joan. 16.

 

Gaia: Gure on andirako da
Jesusek bere legez arrerazten digun nekea

 

        Ill artetik biztu ta berrogei egunez ibilli zen Jesus bein gorde, bein agertu Apostol berekin, ta era orretan ta orren luzaro ibilli zen Apostol berak oit-erazten emengo beren hura bageko bizira. Hau da lenago berak adirazi zien gauza, esaten ziela: «Anitz luzatu bage bukatuko dira nere zuekiko egonzak eta gordeko naz zuen begietatik; baña aldi luzeko ez, eta aldi onen buruan agertuko naz berriz ere, ta orain (edo hau egin ta) nere Aitagana noa».

        Hau aditu ta, begiratu zion Apostol batak besteari ta galdetu zion: «Hau zer da? Emendik laster ez nazue ekusiko zuek, andik laster ekusiko nazue ta nere Aitagana noa. Nik beinzat ez dut aditzen». Ekusi zuen Jesusek elkarrekin zerausten guzia ta beragandik ikasi nai zukeela zer ote zen esan nai ziena ta esaten die: «Aditzen ez dezue esan nai dudana? Orie bada: tristatuko zarazte zuek eta egiñen dezue negar ta bitarte orretan mundua irriz ta farraz ibilliko da ta bere atseginz eroetan sartua; baña bukatuko da zuen tristanza ta orren ordez sartuko da zuen biotzeraño zeruko atseginz garbia ta agituko zaitzue semez erditzen den andreari gertatzen zaiona. Oñaze arrigarri andiak dira erdi arte guzian andre onek dituenak; baña jaio den semeak ematen diozkan poz-atseginzak azt-erazten diote leneko bere miñ-oñaze guzia. Tristatu zarazte zuek aditu dezutenarekin; baña kenduko dira zuen tristanzak berriz ni ekusten nazuten horduan ta galduko ez den atseginza izanen da hordu artako ta betiko zuen poz-atseginza». Orra Jesusek aldi onetan esana. Ta esan nai zuena? Interprete zenbaitek uste dutenaz, judatar gogorren eskuz gurutze batean utzi behar zuela bere bizia. Obian etzan bear zuela aren gorputz illak eta denbor orretan ez zutela ekusiko aiek hura; baña biztuko zela andik laster ta berei agertu ta ekusiko zutela berriz ere.

        Baña beste zenbaitek uste dutenaz (ta orietatik dira S. Augustin, Beda ta Maldonado) etzen orren laburra Jesusek aldi onetan bere Apostol onei agertu zien gordanza ta agertu bage egon beharra, ta esan zienarekin esan nai ziena zen: «Ill ta biztu ta igan bear dut nere Aitagana. An egon bear dut urrengo nere etor-aldiraño. Etorriko naz azken juzganzako egunean; bitarte hau denbora laburra da»: modicum est hoc totum spatium, quod praesens praetervolat saecelum; «aldi artan ekusiko nazue berriz zeren atseginz andiarekin ta bukatuko ez dena izanen da gerozko zuen atseginza ta poza»: et gaudium vestrum nemo tollet a vobis. Jesusen azkeneko hitz oriek adirazten dutenaz, hau da aldi artan Jesusek adirazia; bada etzen betiko atseginza Jesus bizturik ekusi ta zenbait egunez izandu zutena.

        Jesusek adirazi ziena, bada, interprete oiek adirazten dutenaz, da denbor laburra dela emengo gure bizitzakoa ta artu bear ditugula Jangoikoaren izenean ta me-meki geren emengo lanak eta egiteko guziak, gero Jesus ekusten dugula atseginz andian beti bizitzeko. Gure lan ta egiteko hau da S. Pedrok egungo Epistolan diona, aragiaren naikunz guziak itotzea; geren bizitz onarekin gaizki nai diguten mihiak isileraztea; Jangoikoaren beldurti humillak izatea; beren eskupean gaituztenen esanak egitea, naiz onak izan ta naiz ez gure manatzalle guziak; bearrean ta gabe arkitzen diranei geretik al duguna ematea; begitart ona guziei egitea; geren onez ta naiez gaiztoak alegin guzian onzea ta Jangoikoari al dugun honra egitea (1 Petr. 2). Hau guzia guri eragiteko diran zenbait gauz agerzea da aldi onetako gure lan guzia.

 

 

§ I.

 

        S. Pedrok agerzen duen ta orain guk ekusiko dugun egitekoa, saririk uste ezpagenu ere egin bear genuen gauza da; bada egiteko hau jangoikoak guri eman digun egitekoa da ta Jangoiko berak egiñak bezala bearturik arkitzen gara gu ark nai duen guzia egitera ta berez ta onez zerbait ematen ezpadigu, doarik eta saririk bage egitera. Baña Jangoikoak ez du gure gauzen bearrik eta egiten dugun on guzia eragiten digu geren onerako ta egiten dugunaren sari on bat guri eman naiez.

        Eman nai digun sariaren zatia da leneko gure bekatu guziak eta bekatu beren zorrak barkaturik uztea. Bekatu gureak barkatze berean egiten du Jangoikoak guk adiraz al baño on ta ontart agitz andiagoa; bada ori egitea Jangoikoak morrolluz istea da (ara ez gaitezen) suleze infernuko ate ta ataria. Badakizu zenbat on egiten digun Jangoikoak bere ateak iste-erste onetan? Nik adiraziko dizudan guzia. Geren bekatu gaiztoak gatik egon bear genuen guk sulezean oin ta esku lotuak eta ezin igi gindezken eran. An egon bear genuen suz beteak eta erretzen ta irakiten arkitzen diran sutegi ta putzu izugarri ondatuan. An egon bear genuen burutik oñeraño ta gain ta barren su ta gar egiñak eta olako ago ta mehe urtua bezain urtuak eta sua ta garra baizik jaten ta edaten ta ekusten ez genuela.

        An egon bear genuen suzko lanzez ta burrunziz agitz josi-igoratuak, deabru sutu erre amurratu gaiztoen orzez ta atzapar zorrotzez gainbera urratu-galduak, oñazez ta amurranzez erdi bi edo mill zati egiñak, eta an egon bear genuen gau ta egun, haste ta ill, urte ta urte ta Jangoikoa Jangoiko den arte guzian, eternidade guziko sekulan ta beti ta beti ta bukanzik bage. Zer ontartea, bada, ta zenbat onezko ontarte ta ongia, arako bidea Jangoikoak guri galeraztea; ta galeraztea, ekusi ditugun gisako zenbait gauz erraz, bestela ere egin bear genituenak egin ta besterik bage.

        Eritzen denak ez du orrenbat uste, uste duen aldian sendagaiak artuz leneko bere osasuna; ta uste duen bere osasunagatik arzen ditu guk ez sulezeratzeko egin bear ditugunak baño sendagai ta nekagiro agitz andiagoak; bada aldiak ala dakarren aldian arzen ditu edari belz, latz, miñak; eta edari, barren guzia nasten diotenak eta gibela ta barea este guziekin boterazi bear diotela diruditenak; aldiak ala eskatzen duen aldian uzten du eriak zañetako odolaren erdia ta geiago, ta uzten dio barbearari urdai azpia baliz bezala bere gorputzaren zati biziak kenzen, bai ta besoko, zangoko edo edozein beste aldetako ezurrak austen ta erdi bi egiten ere; hau guzia ta bear den aldian geiago ta geiago ere egiten du eriak eritasunaren nekepetik bere burua atera naiez.

        Eta noiz artekoa da eritasunpetik bere burua eriak ateratze hau? Beste eritasun bizia kenduko dion bat etorri artekoa; ta etorri artekoa, anitz luzatuko ez duen beste aritasuna. Eta noiz arteko kenzen dio Jangoikoak bekatariari beraren begira zegon sulezeko ta infernuko neke guzia? Bekataria berriz bekaturatzen ezpada (ta nai ezpadu, ez da berriz bekaturako) beti-betiko ta sekulako. Bada eritasuna bezain neke txar bat gañetik kendu naiez eta ekusi dugun bezain denbor laburrerako kenzeagatik egiten badu eriak ekusi dugun guzia, zer neke da eternidade guziko suleze ta infernu bat beregandik betiko kendu naizik adirazi dugun bezain guti guk egitea?

        Baña adirazi ditugun gauzak edo konfesio on bat egin ta Jangoikoak gañetik kenzen badigu ere betiko sulezea, ez dizkigu kenzen bekatuari dagozkan zor ta neke guziak eta guero ere zordun gelditzen gara; ta urrengo ta urrengo geren konfesi ta beste gauz on nekariz emen ateratzen ezpaditugu, purgategiko suan zor orien alde agitz gogorki nekatu bearko dugu. Zor oriek, bada, ta purgategiko su ta neke guziak ere kenduko dizkigu Jangoikoak, asi genituen gauz onak bukatu ezkero.

        Orra neke zein arin-txikia Jangoikoak emen guri geren bekatu ta neke-tormentu guziak barkatzeko eskatzen duena, Jangoiko berak gañetik kenzen dizkigun sulezeko ta purgategiko neke ta erretze arrigarrien aldean. Nork ez du, bada, pozik artuko beste izugarri orien pean bere burua ez ekusi naiez? Baña besterik ere bada gauz on orien neke piskan; bada neke pisk onen zati bakoitzarekin bidenabar irabazten da zeruko gloriaren zati berri agitz andia.

 

 

§ II.

 

        Eta nork ez du artuko ekusi duguna bezain neke txikia zeruko glori betikoa seguratu ta ango atsegin-gai berri andiak irabazteko ta Jangoikoari alderagotik begiratu ta poz-atseginz agitz andiagoak zerutar guzien erdian arzeko? Videbitis me... et gaudium vestrum nemo tollet a vobis; bada emen ongi bizi den aldian dagiken guzia egin ta ere, egin dezakena deus guti balio duen ta neke txar laburreko gauza da Jangoikoa beti zeruan, ekusi dugun eran, ekustearen aldean; bai ta lege zarreko Patriarkak, profetak, errege santu ta horduko beste on guziak eta geroztik lege berriko Apostol jaunak, Obispo birtutetsu, Doktore jakinsu, konfesor, predikari, Kristo Jaunaren martir ta beste santu ta santa guziak egin dituzten gauz onen ta orienak baño mill milletan andiagoak diran ta egin litezkenen aldean ere; zeren, S. Pablok dionaz, «zeruko gloriak gañez egiten dion emengo gure neke, alegin ta irabanz guziari»: non sunt condignae passiones hujus temporis ad futuram gloriam, quae revelabitur in (nobis) coelis (Rom. 8.18); ta zeren gure neke-lan guziak orretarako dutena Jangoiko berak ematen digun grazitik datorren ona den.

        Jangoikoak eman nai digun zeruko gloriaren aldean, bada, gauz guztiz txikia da emen guk beraren serbitzu zuzenean ta honran dagikeguna; ta al-ere, egin nai ezpadugu, esan dagikegu Naman gerrari andiari bere itxeko batek bein esana. Naman hau Siriko erregeren soldadu nagusia zen. Arkitzen zen zen guzia eskabiz ta lepraz betea. Aditu zuen bai zela israeldarren artean Eliseo zeritzan profet andi milagrari sendatzalle bat eta bere erregeren kartak arenzat artu ta joan zen aren billan. Profetaren itxe aldera zenean, agertu zuen hura ekusi ta zertara zijoan adirazi naia. Etzen agertu profeta, baña gaztigatu zion, sendatu nai bazuen, garbi zedilla zazpi aldiz Jordan zeritzan bazter artako ibaian.

        Sutu zen Naman profetaren ez-agertu naia ta mandatua ekusi ta, zeren uste zuen aren gisako gizonaren izena aditu horduko jaitsi bear zuela profetak ongi-etorri egitera ta eskuak bere gañera eman ta Jangoikoari otoitz egin ta bertan sendaturik uztera. «Eta zer?», esan zuen; «ez da Sirian zazpitan ta nai badut milletan ere garbitzeko Jordango ura bezain ur egoki bat?». Eta hau esan ta arzera zijoan bere etxerako bidea, an zituen itxekoetatik batek esan ezpalio: «Jauna, zere osasunagatik egin bear zenuen gauz andi bat ere, ori profetak esan balizu; zergatik, bada, egiten ez dezu esan dizuna, izanik urez garbitzea bezain erreza?». Onekin gelditu zen Naman. Egin zuen profetaren esana ta hau ark egin horduko, gelditu zen sendatua. Jentil bizi zen len ta Jangoikoaren ezagunzik bage. Berak argi egiten ziola ezagutu zuen Jangoikoa ta artu zuen Jangoikoaren lege garbi zuzena.

        Orra, bada, Jangoikoak zeruko bere gloriaren alde eskatzen balizu ere zere ezur-buruak urratu arte guzian aren serbitzuko lanak egitea, egin bear zenituke poz eta nai andiarekin; bada gauz erraz-txikia lizake ori guzia zeruko atseginzak bezain gauz andi bat irabazteko; eta zer aitzaki ager dezakezu eskatzen dizkitzun bezain gauz errazak ez egiteko?

        Zuri Jangoikoak eskatzen dizuna baño geiago eskatzen ezpalio gerrari bati, egin lezakenak, Españiko errege edo Alemaniko enperadore izateko, bertatik eta poz andiarekin asiko lizake guzia egiten, ta egiñen luke zati bakar txikien bat ere utzi bage. Hau bera egiñen luke merkatari diru zaleak, orrekin besterik bage diruz betea galdituko dela esaten baliote. Berebat egiñen luke honrazaleak, baldin baleki besterik bage erditsiko luela billatzen duen honra-bidea ta gaia. Non du, bada, burua orren guti ez egin naiez, zeruko erreinu guzia ta ango atseginz, honra ta ondasun andi-betikoa galdu nai dituenak?

 

 

§ III.

 

        Hau guzia ez galzeko Jangoikoak eskatzen dizkigun gauzak errazak ez ezik, guztiz laburrak ere dira; bada luzeenaz ere iraunen dute gure biziak diña ta gure bizia dakizun bezain laburra da. Zein labur ote? Aldian puntu edo instant batekoa; bada aldian instant batez baizik ez gara bizi ta urrengoan bizitzeko galdu bear dugu oraingo instant-aldia ta aldiko bizia, ta geroz guretzat bizi hau deus-ez bat da. «Orren ondoren datorren instant-aldia itzala da», dio Buenaventurak, «eta urrengoa aizetan gelditzen den kea, ta orregatik da gure bizi guzia bizi engañari txar laburra»: O vita praesens! quam multos decipis: quae, dum fugis, nihil est; dum videris, umbra es; dum exaltaris, fumus es!.

        «Lena, dena ta beste gure bizia goizean agerzen den ta eguzk-argiz urratzen den lañoa bezala da», dio Santiagok: vapor est ad modicum parens; edo jakinsuak dion bezala, «urak arri bat jota egiten duen pits-afarra; ta afar, ilzen asi horduko, ur biurtzen dena bezalakoa»: tanquam spuma gracilis; ain laburra da eternidadeko biziaren aldean gure bizia; bada gure bizia geienaz ere irurogei ta amar edo larogei urtekoa da, ta «milka ta milloika urteak gure urte oriei iratsi ta ere, eternidadearen aldean asi horduko gelditzen den goizeko aizea bezala da», dio S. Augustinek: adde quantos libet annos; duc longissimam senectutem; quid est? Nonne aura est matutina?.

        «Emen bizi garan arte onetan badirudi zerbait gure bizi txar onek», dio Doktore santu berak, «zeren bitart onetan gure bizi hau zutik arkitzen den; baña aitzen edo bukatzen den ez baian ta geroko bizian sartu ta ekusiko dugu zein labur ezer-eza zen»: hoc modicum longum nobis videtur, quoniam adhuc agitur; cum finitum fuerit, sentiemus, quam modicum fuerit. Emen bertan ere zein laburrak iduritzen zaizkigu geren aurtasuneko ta geroz joan diran urteak! Bada gu ill ondoan amar mill ta eun mill-milloi urte joan ezkero, zer iduriko zaizkigu joan diran gure urte piskak eta laster joanen diran beste zenbait? Begiak iste-idikitze bat baño agitz laburragoak. Eta zein arritu-galduak arkitzen dira orrenbat urteren buruan ez ezik, ill-hordu berean ere, agitz luze nekagarria izanen zelakoan emengo orien bizitz birtuteduna, hau utzi ta aragiaren gogarako bat artu ta gaizki bizitu ta galzen diranak? Eta zer neke ta naigabenza, geroz beti oriek izan bear dutena! Bukanzik izanen ez duena, eternidade guzikoa ta guztiz gogor-amurragarria.

        Fraide sarzeko zegon mutik gazte bat eta fraidanzan diran barurak, otoitzak eta zerbait neke dakarten beste gauzak izutzen zutela, ta denbor luzekoak izan bearko zutelako beldurrez utzi zuen bere bide on hau ta artu zuen ezkontzakoa. Baña zenbat denborako? Urte erdi baterako; bada ezkondu ta urte erdirako illa zetzan ta obian orzia. Orra, urte erdi batera bildu zen luze izugarria izanen zela ark uste zuen beraren bizi guzia. Eta egin nai izandu zuen gauz ona egin bagez gaur non arkitzen ote da? Laburragoa izandu zen artu nai zuen konbentu bateko seroranza utzi ta ezkondu zen neskatx edo dama gazte batena; bada bere itxean ezkondu ta senarraren itxean sarzeko kotxetik jaistean, zapata trabatu ta erori ta ill zen anitz luzatu bage.

        Orra, bada, bukatzen ez den eternidade biziaren aldean ez ezik, berez ere zein laburra emengo gure bizia! Ta orra agitz laburragoa luzaro bizi bear zuela uste zuenarena! Eta zer? Bizitz orren laburreko zenbait neke-pisk zere gain ez artu naiez, galdu naiko dezu eternidade guziko atseginza ta Jesusen arpegi ederra? Eta galdu naiko, sulezeko neke-tormentu gogorrean beti bizitzeko?

        Ez arren, Jesus beraren Biotzeko amoreagatik. Eta, ori, zere lan orretan etzara zu bakarrik hariko; hariko da zurekin batean, S. Pablok dion gisan, Jangoikoaren grazi indarsua: gratia Dei mecum (1 Cor. 15,10); ta hariko dira orrekin batean beren konseju ta ibiller onarekin predikaria, konfesaria eta ongi bizi diran beste guziak. Orra zenbat eskurekin lagunzen dizun Jangoikoak zere gauz oriek egiten ta zerura igaten, esaten dizu S. Augustiñek: Vide, quot manus extenderit Deus, ut te conducat ad vitam. Zori onekoa zu, guziez baliatzen zarala aratzen bazara. hau gerta dedilla; bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa