www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

LII
Espiritu Santuaren Bazk-ondoko
amairugarren igandeko irakurraldia

 

Ostendite vos sacerdotibus. Luc. 17.

 

Gaia: Nola ta zertako billatu bear duen
bekatariak konfesorea

 

        Guk bearren dugun gauza anima da; bada betiko zori onerako egin ginduen Jangoikoak eta zori onekoak ezin izan gaitezke geren anima galdu ezkero ta hau galdu ezkero galduko gara sekula guzirako. Animaren onenbat zori onerako gal-bideak non-nai arkitzen dira ta aisa galduko du, bide oriek utzi ta beste onak artu ta erne ta kontuz ez dabillenak. Eremutarrak mendi-basoko beren bizitegian eta fraide onak beren konbentu baztertuan badituzte beren gal-bide makurrak eta izandu dira an beren animak galdu dituztenak. Jesusen eskolan arkitzen ziran Apostol berak etziran arkitzen beren galbiderik bage, ta denbor laburrerako bazen ere, galdu zen S. Pedro ta an bertan galdu zen betiko judas. Lurreko paradisua zen zerukoaren ainzur eder bat. Paradisu onetan sartu zituen Jangoikoak Adan ta Eba bekaturik eta bekaturako griñik bage, ta al-ere batak eta besteak an bertan izandu zuten beren animen gal-bidea; beren bekatuz galdu ziran an bata ta bestea ta biak galdu zuten betiko lurreko beren paradisua.

        Adanek an bekatu egin ta griñ gaistoz beteak etorri gara mundura etorri garanok; eta etorri gara mundu, deabruaren lakioz ta animen gal-bidez beterik arkitzen denera; bada munduko edozein menditan, edozein basotan, edozein aran ta toki zabaletan, edozein bidetan, edozein erritan, edozein kaletan, edozein itxetan ta Eliz beretan ere ezarri oi ditu deabru gaistoak bere lazo-lakio galgarri galstoak eta animen gal-bideak. Gaitzerako geren grin gaistoak bulzatzen gaitu gal-bide orietarunz eta Jangoikoari lagunza eskatuz gelditzen ezpagara, an bekatuz galduko gara. Eta billatzen ezpadugu erakusle onen bat edo animen gal-bide ta zeruko zuzenak agerzen dakiena, azkenean bekatuzko leze izugarrian ta suzko infernuan galduko gara. Hau adirazten digu Jesusek egungo Ebanjelioko amar ezkabidun lepratsuri eragin zien gauzarekin.

        Igaten zen Jesus noiz-ean bein Jerusalena ta zenbait aldiz igaten zen anitz lego bide egiten zituela. Igan-aldi luze orietatik bat izandu zen egungo Ebanjeliokoa; bada igan zen Samarian ta Galilean barrena ta bazter oriek Jerusalendik urrutisko arkitzen ziran bazterrak ziran. Bere igan-aldietan egin oi zituen bidenabar bezala zenbait milagro ta igan oi zen Jerusalena, ango Elizan bere Aita ta gure Jangoikoa ekus ta adoratzera ta hau bera egiten guri erakustera.

        Aldi onetako bere igan-aldian egin zuen amar bearsuren onerako milagr orietatik bat. Bideko erri txiki batera Jesus sarzean, agertu ziran amar ezkabidun lepratsu ta urrutitik asi ziran oiuka esaten: «Gutaz urrikal zaitez, Jesus maisua». Orien otsera goratu zituen Jesusek begiak, ekusi zuen zuten gaitza ta esaten die: «Zoazte zeren buruak apaizei erakustera». Esan nai ziena zen: «Zoazte, egin da zuek nai dezutena ta sendatu zarate»; ta ibilzen asi horduko, ekusi zuten leprarik bage beren burua ta al-ere bidaldu zituen Jesusek Eliz-apaizetara, zeren lepratik sendatzen ziranak apezak billatu, beren buruak agertu ta sendatu zirala apaizak esan ta baizik, ezin sar zitezken besterik arkitzen zen tokian.

        Egin zuen, bada, Jesusek hau amar ezkabidun lapratsu oriekin, bekatuaren lepra duten guziak ere hau bera egin bear dutela guri adirazteko ta oiei ere esaten die: «Zoazte apaiz konfesoretara zeren buruak oriei ongi agerzera»: ostendite vos sacerdotibus. Badakizu zein diran hau ongi egiten dutenak? Aldi onetan ekusiko dugu.

 

 

§ I.

 

        Konfesorearen oñetara ongi dijoazen ta beren lan hau bear den gisan egiteko egiten duten lenbiziko gauza da egungo amar lepratsu gaisoak Jesus sendalleagana bezala joatea ta beren bekatuaren ezkabi ta lepra guzia humilki agertu ta animako osasuna billatzea; hau da alabaña lepradun amarrak Jesusekin egin zutena; bada zeraman jende guziaren erdira ots egin ta beren ezkabi edo lepra itsusia agertu ta eskatu zioten urrikal zekiela ta senda zitzala.

        Ez dizu Jangoikoak eskatzen bekatuaren animako zere ezkabia kenzeko ager dezazula ojuka ta konfesariaren aldean arkitzen diranak aditzen dutela; eskatzen dizuna da konfesariari zere bekatu guziak humilki zuk adiraztea. Hau da Madalenak bekatuduna zen aldian egin zuena; bada bere bekatu gaistoarekin ezin burutuz, billatu zuen Jesus farise baten itxean ta mdian, ta lotsaz ta alkez gibel aldetik Jesusen oñak billatu ta garbitu ziozkan bere begietako negarrarekin ta txukatu buruko illearekin. Orra zein humil joan zen Madalena bere bekatu guziak Jesusen oñetan konfesatzera. Orra, ongi joanen bazara, nola joan bear dezun Jesus beraren ordezko konfesoreagana: humilki jaunzia, arrotasunik bage ta lotsaz ta alkez betea. Eta hau egiten ez duenari dagoka Jesusen gure Konpañiko konfesor batek dama arro bati egin zion ongitorria.

        Konfesor hau karidadez ta humiltanzez jaunzirik zebillen gizona zen. Elizako bazter batean konfesatzen zituen arganatzen ziran errumes, bearsu, nekazari ta era bereko beste guziak. Eliz berean konfesatzen zen dam andi bat eta ekusten zuen gizon hau bere konfestegian jendez ingurutua, ta buta ez bezalakoak baziran ere an bilzen ziranak, izandu zuen bein arekin konfesatu naia. Goiz batez joan zen Elizara bere pajez ta itxeko eskutariz ingurutua ta konfestegiaren alde batetik zegon jende guzia bazterrerazi ta urbildu zen ango leiotxo saredun txikira, bere ustez konfesatzen zegonaren ondotik konfesatzera; bafla ez horduan ta ez gero konfesatu zen an egun artan.

        An hari zen konfesor humillak ez-ekusi egin zion dam andiari ta oñetan zedukanaren konfesioa bukatu ta an bertan gelditu zen beste ta besteak konfesatzen, burua itzuli-jiratu bage dam hura arkitzen zen aldera. Jaiki zen noizbait dama ta eskatu zion konfesa zezala hura ere. Txutitu zen horduan konfesaria ta esan zion damari: «Ma-dama, ni naz emen ekusten dituzunak bezalako bekatari gaisoak konfesatzeko bear diña dakidan gizon bat eta zu bezalako andiak konfesatzeko ez naz gauz». «Bekatuket andirik ez dakart nik, Jangoikoari eskerrak», esan zion damak, «eta konfesa nazake beldurrik bage».

        «Ori ala izanen da, dama, baña nik ez dakit ekusten ditudan zure apainket-lagunak eskatzen duten diña; bada ori, nik deritzadanez, mundutarrak komedira edo danzara bezala konfesatzera zu etorzea da. Barkatu, bada, dama, nere ezer-eza ta guzien diña dakien bat billa zazu konfesio on bat egiteko». Esan zion hau guzia konfesariak damari lurretik begiak jaso bage, hitz mee humillarekin ta miñik ezin egin zezoken eran, ta agur andi bat damari egin ta asi zen berriz beste aldetik konfesatzen.

        Hau ekusi-aditu ta beititu zuen damak bere burua ta barreneko mindurarik bage utzi zuen egun artako konfesioa ta joan zen bere itxera. Egun guzian etzuen gogotik utzi bearsu gaisoen ta nekazar ezer-ezen konfesor onak esan ziona ta prestatu zen urrengo egunean konfesor berarekin konfesatzeko ta joan zen jaunzia danzarako bezala ez, baizik konfesi humill bati zegokan gisan ta Italiko Korzegan beinzat dam birtut-dunak joan oi diran eran. (Joan oi dira lepoan lotzen den ta soñeko gañetik gorputz geiena arzen duen tafetan belzezko kapotilla batekin, fraideen kapill moduko estalki batean burua sarzen dutela ta penitente trajean). Ala hura ekusi ta artu zuen bearsu gaisoen konfesariak, eman ziozkan zegozkan konseju onak eta arrerazi zion len ez bezalako bizi modu bat. Orra konfesariagana agerzen zaran aldian egin bear dezun lenbiziko gauza: arrotasunik bage jaunzi ta humillki hura billatzea.

        Era orretan konfesorea billatu zuen dama etzen joan mututurik an egotera; joan zen zuen konfeskizun guzia konfesoreari, beren lepra amar lepratsu gaisoak Kristo Jaunari bezala, humilki an agerzera ta bestela etzen sendatuko; bada konfesorea medikua da ta medikuak sendatzen ez du bere gaitza gordetzen dion eria.

        Dam onek etzuen aldi artan billatu konfesor hau leneko bere konfesoreari ez esan naizik jakin bear zuen gauza, orrelako aldian beste zenbaitek egiten duten bezala. Nork, uste dezu? Adi zazu. Badira munduan (ta guti ez) dabilzanak bekatutik konfesiora ta konfesiotik bekatura; ta gis orretan dabilz, zeren bekaturako bideak uzteko ta ondurik gelditzeko bear den asmorik arzen ez duten; ez eta artu nai ere; ta dabilzan bidez ibilli naiez, orien ibilleren berna duen konfesaria utzi ta billatzen dute arrotz bat, agerzen diozkate azken konfesioko beren bekatuak, gordetzen diote orien sustraia ta beren bekaturako bidea, ta absolbanza artuagatik, gelditzen dira beren bekatu guzien pean.

        Ongi prestaturik konfesaria billatzen duenak agerzen dio bere barren guzia ta ez dio gordetzen beraren gobernurako jakin bear duer, gauz andi txikirik, eta guzia aditu ta agin-manatzen ezpadio ere esan-manatu bear ziona, konfesatzen den bekatariak egin bear du esan ta manatu balio bezala; bada berez egin bearra da, konfesoreak jakin balu edo oartu baliz agin-manatu bear ziona; ta hau ez egitea ta ez egiteagatik konfesor arrotzak billatzea gaizki billatzea da ta konfesio gaisto bat egitea.

 

 

§ II.

 

        Ongi konfesatu nai duenak egin bear du geiago ere; bada billatu bear du konfesorea, aren aotik aditzeko jakin bear duena. Jangoikoak esaten du lege zarrean gauz bat eta diogun hau da arekin adirazten diguna. Jangoikoak esaten digun gauza da: «Eulzian ta gari-trillan dabillen idiari ez da muturra zer lotu edo zare-zakuan zer sartu»: non alligabis os bobis triturantis fruges tuas in area (Deut. 25,4), ta gauz onekin adirazi nai diguna da, Tertulianok, Theodoretok eta beste zenbaitek esaten dutenaz, gure anima maneatu ta zaitu bear duen konfesoreari mihi-mingaña ez dela zer lotu (Apud Delrio prov. 131). Pulpitutik hitz egiten dute predikari jaunak eta esaten dituzte anitz gauz on; baña erdietan ere ez dute guziekin hitz egiten, zeren zenbaitei dagozten gauzen bearrik ez duten besteak; batzuek alabaña onak dira ta besteak gaistoak, eta gaistoekin predikariak hitz egiten duen aldian, onak alde bat gelditzen dira. Eta gaisto beren artean ere zenbait maldizgilleak dira; baña ez dira edale galdu, jokale galgarri ta gaistaginz makur gaistoko gizonak. Zenbait, beste alde, gaistoak dira edo aragizko zikinkeriz beteak, baña beste gaizkirik egiten ez dutenak, eta beste zenbait gis eta er bereko gaistaginzik ez dutenak; baña bai beren ebasket eta murmuranzak. Predikariak ebasketen ta murmuranzen gain diarduen aldian, geldirik uzten ditu maldizari, jokale ta gañerako bekatari guziak eta hau bera agi-gertatzen zaio edozein beste bekatar modurekin hitz egiten duen aldian.

        Etzaio orrelakorik gertatzen konfesoreari oñetan duen konfes-gilleari hitz egiten dion aldian; bada ongi egiten badu ark bere konfesioa, agerzen diozka animako bere zauri guziak eta bekatu moduak eta hitz egiten dio gero konfesor onak dagokan gauzan ta ematen diozka bear dituen enplast eta sendagai artakoak; eta zeren ematen diozkan me-meki hitz egiten diola ta dagokan aldian, egiten diote beste batez egiñen etzioten ona; bada Senekak dion bezala, meki ta bere denboran esaten diran gauzak obeki sarzen ta gelditzen dira aditzen dituenaren gogoan: submissiora verba facilius intrant, et haerent. Ep. 30.

        Bekatariekin egin oi du deabruak sorginekin egiten duena. Lenbizian agerzen zai(e) sorgiñei deabru belz itsusia aingeru eder bat dirudiela; baña gero aren hitzera oitzen diranean, uzten du ez dagokan itxura ta agerzen zaie bein aunz edo aker dirudiela ta berriz ta beste aldietan katuaren edo ganadu izugarriren baten itxuran; ta al-ere ez dira sorgiñak izutzen ta badardukate deabru gaistoarekin beren ezagunarekin bezala. Gazteari edo beste galdu nai duen edozeni bekatuaren asierak eta bideak agerzen diezte deabru gaistoak gaitzik ez duten ta jostaketako ta denbor pasa egin ditezken gauzen itxuran, ta orietara oitu ondoan, oitzen ditu bekatu ezagunetara ta erabilli oi ditu orien erdian lagun on atsegiñen artean bezala.

        Baña ez dira mundutarrak bat-batean orretaratzen; lendabizitik badoaz konfesor jakinsu birtutedun bat gana ta humilki aditzen dute esaten diena. Zori onekoak egiten badute esaten diena; bada esaten ta manatzen die bekaturako bideak uztea, ta esaten die bide orien bazterretatik ere urrunzea, bide beretara etsai gaistoak eraman ez ditzan len edo gero; ta manatzen die bata ta esaten bestea, Jangoikoak artako ematen dion argiarekin, gauzak bear den eran ekusten dituenak bezala; bada gañetik ekusten ditu konfesoreak konfesatzen denaren gauzak, eta ekusten ditu konfesatzen denak ez bezala; zeren konfesorea den zeruko izarrak ekusten dituen begia bezala, ta konfesatzen dena, bere betazala ezin ekusi duen begiaren gisakoa; ta ekusten dezu mili ta milloi legua urrun egonagatik zeruko izarrak ekusten dituela zure begiak, eta zure begi berak ezin ekusi duela gañeko betazal hau, begi bera ukiteen duela egonagatik: oculus in coelo, ubi utique non est, videt stellam: palpebram, sub qua latet, non videt (Ricard. a S. Vict. lib. de Trinit.).

        Gizon jakinsu ta santu andia zen Pabiko Obispo S. Enodio; bazekien guk diogun hau, ta zekienak bezala, esaten ta gaztigatzen zien bere ezagunei: «Kontuz begiratu bear diezue nere hitzei ta beste gauz guziei ta agertu bear didazue makur dabillen guzia; ta ni Obispo izanagatik eta zuek ez, hau egiteko ez da zer beldurtu»: nemo Ecclesiae Principem admonere timeat, si probet errantem (S. Enod. op. 3). Hau bera gaztigatzen zien Eliz guziko Aita Santu, Kristo Jaunaren Bikario ta Doktore andi S. Gregoriok ere bere ezagunei ta kontuzko gizonei, ta batei ta bestei gaztigatzen zien hau, zeren zekien gañetik daudenak bezain ongi ezagutzen ez dituela batek bere utsak.

        Konfesariari bezain ongi ez dagoka bati ere egiteko hau; hau alabaña konfesariari berez dagokan egitekoa da, ta besteei besteen faltan urrikariz ta ongi naiez bezala. Zure konfesorea da gau illunaz argia daramana ta animaren oña non ezarri erakusten duena. Hau adirazten digu salmari onak esaten duen aldian: «Jaun, zure hitza da nere oñak zuzenzen dituen ta bideak agerzen dizkidan argia»: lucerna pedibus meis verbum tuum, et lumen semitis meis (Ps. 118, 105), ta Jangoikoaren hitza agerzen duen argigillea konfesatzen denarenzat konfesorea da: lucerna ardens, et lucen (Joan. 5,35).

        Eta orra ongi konfesatuko denak nola billatu bear duen konfesorea: humil humilki, dena den bezala ta bere barren guzia ari agerzeko, esaten dion guzia onzat arzeko ta bear den aldian zuzenki egiteko. Eta esan dezon esan aldian esan bear diona, billatu bear du konfesor jakinsu birtuteduna, meki ta ongi adi dezan bere konfesioan esan nai diona ta aren aotik aldian aditzeko jakin bear duena. Jangoikoak dizula orrelako bat arkitzeko ta esaten dizun guzia ongi egiteko grazia: bai arren, bai.

aurrekoa hurrengoa