www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIII
Espiritu Santuaren Bazk-ondoko
amalaugarren igandeko irakurraldia

 

Non potestis Deo servire, et mammonae. Matth. 6.

 

Gaia: Jangoikoaren grazia ez galzeagatik
utzi bear da beste guzia

 

        Bataitua zen Juliano zeritzan gizon gaisto bat. Egin zuten hau bere aldian enperadore ta soldadu guzien nagusi. Kargu onekin ta nai zuena eragiteko eskuarekin bere burua ekusi ta agertu zuen gogoan zekarrena, ta kristau lanak utzi ta asi zen jentilen gisan bizitzen, ta berak hau egiteari guti eritzirik, egin zuen alegiña beste guziei ere hau bera eragiteko. Onetako agindu ta manatu zuen ejerzituko ta inperi guziko kargudunak ar zezatela jentil legea edo utz zuten kargua ta geldi zitezela sekulan izandu ezpalute bezala.

        Bataituetatik anitzek kristaunza ez uzteagatik utzi zituzten Julianoren kargu guziak eta asi ziran len baño ere kontuzago ta obeki bizitzen. Beste zenbaitek utzi zuten gure lege santa ta gelditu ziran zituzten kargu-eskuekin ta Juliano enperadorearen adiskide izateagatik galdu zuten Jangoikoaren grazia ta zerurako deretx-eskua. Arte artan zer egin etzekiela ibilli zen soldadu gazte kargudun bat, zeren zeritzan, gelditzen bazen zuen karguarekin, erditsiko zituela denboraz gerrari batek izan ditzaken andienak ere. Beste alde gogor egiten zitzaion Kristo Jaunaren iegea ta zeruko gloria alde bat uztea.

        Gogoranz illun onekin sartu zen egun batez Elizan ta bere zori enez arkitu zuen an Obispo jaun Teuton; ta arkitu zuen beren siñistanz onean zeudela sendor fededunei esaten. Gazte hau an ekusi bezain laster ezagutu zuen Obispo jaunak gazte ark bere gogoan zerabillena ta artaz urrikaldurik utzi zituen bere fededunak eta bidera atera ta arpegi arin ta begi on bat agerzen ziola, artu zuen eskutik eta geldi-geldi, ta esaten ziola aldi artan zegokan guzia, eraman zuen aldar aldera, ta berak meza emateko eraman zuten misala idiki ta agertu zen lenbiziko Ebanjelioan ezarri zuen bere eskua; an bertan ezar erazi zion gerrari gazteari berea, ta urrikarizko ta ongi naizko begiz begiratzen ziola, esan zion Obispo santuak: «Gazte maitea, Ebanjeli onek diona edo zure enperadoreak esaten dizuna egin bear dezu? Bata ta bestea ezin dagizketzu, bietatik bat badagikezu ta zure eskuan dago egin gogo dezuna arzea ta ar zazu ongi dagokizuna»: aut Evangelio, aut Caesari servire debes: utrumque coniungere non potes, dividere potes.

        Ona aldi artan Obispo jaun ark gazte ari esan ziona. Eta ona guzioi egungo Ebanjelioan Kristo Jaunak esaten diguna; bada esaten digu: «(Elkar arzen ez duten) bi nagusiren mutil ezin izan diteke bat ere, (zeren manatuko dion batak besteak nai ez duena ta denbor berean egiñen duen hau bera besteak ere), ta batari atsegin egiteagatik begitan artuko duen (ori eragotzi nai dion) besteak, eta zeren ongi nai dionaren gauzak egiteagatik, begiratuko ere ez dion besteari. Ez, alferrik da», dio azkenean Jesusek; «ezin bil ditzaketzu Jangoikoaren grazia ta grazi hau galerazten duen (atseginz, arroket) ondasuna»: non potestis Deo servire, et unammonae.

        Aditu zuena aditu ta zer egin zuen gerrari gazteak? Enperadorea utzi ta Jangoikoaren legean bizi ta santu egin; bada hau bera da San Marino. Eta Kristo Jaunak egungo Ebanjelioan diona aditu ta, zer da guk egin bear duguna? Jangoikoaren grazia ta adiskidanza ez galzeko beste guzia uztea. Hau da, gaur ekusiko dugun bezala, buru onak ere eskatzen duen gauza.

 

 

§ I.

 

        Besteren ogian bizi nai duenak, nagusi on bat al badu, txar baten itxean ez du oñik sartuko, ta agitz gutiago sartuko du, ikasten badu nagusi txar hau guti duen giza txar bat dela ta bestea agitz aberatsa ta aberats bezain emallea; bada bururik badu, aisa ezagutuko du nagusi txar gutidun zur onen itxean izan lezaken guzia dela bizi gaistoa ta irabaz txikia; ta bera nor bada, ta ongi badabill beste onaren itxean, aisa biziko dela ta irabanz onak egiten dituela; ta ez da buru oneko gizonik aisa ta irabanz andian bizi ditekela, neketan ta irabanz txarrean bizi nai duenik.

        Mundura gatozen guziok nagusitan bizi bear dugu, emen bizi garan arte guzian; bada bizi bear dugu Jangoikoaren serbitzuan edo deabru gaistoarenean. Jangoikoa nagusi ezin obe, aberats, emalleagoa da. Bai, ezin obea; bada Jangoikoak bere ogikoei beren nekea arinzeko lagunzen die lan andi ta txiki guzietan; ta lagunzen, beso ezin indarsuagoarekin. Animako gose-egarriarekin arkitzen den aldian ematen dio bear duen jan-edana, ta ibil dedin neke andirik bage, leunzen dio legeko uztarria ta karga guzia.

        Nagus ezin obea ez ezik, ezin aberatsagoa da Jangoikoa; Jangoikoarenak dira alabaña zeruko ta lurreko ta itsasoko ta beste bazter guzietako ondasunak, eta nai duen aldi oro egin ditzake et ta gis bereko anitz gauz eta nai diña beste ta beste; bai ta oriek baño mill-milloiez andi, obe, ederragoak ere. Orra zein aberatsa gure nagusi Jangoikoa. Bada on-aberats bezain emallea da ta eskatzen diozkaten guziei emateko ditu Jangoikoak bere ondasunak, Eskritura Santak dion bezala; bada dio: «Aberatsa da Jangoikoa bere eskalle guzienzat»: dives in omnes, qui invocant illum (Rom. 10,12).

        Bere serbitzuko eskalleenzat nagusi ezin emalleagoa den Jangoikoa ezagutzeko, jakin bear dezu ematen diezten gauzen artean ematen diela bere grazia ta graziaren aldean are pikor bat bezala dela munduko urre guzia: omne aurum in comparatione illius arena est exigua (Sap. 7,9). Orra, bada, zein ona, zein aberatsa ta zein emallea bere serbitzalle onarenzat nagusi Jangoikoa.

        Eta zer nagusi da deabru(a) galgarria? Guztiz gaistoa, guztiz bearsua ta malle ezin laburragoa. Bai, nagusi guztiz gaistoa da deabrua; bada bere gaistaginzak gatik erretzen ta erretzen daduka Jangoikoak bere sulezean ta bere gaistaginz berak gatik an iduki bear du darraikon eternidade guzian. Nagusi guztiz bearsua da deabru gaistoa; bada bere bekatuz ta kulpaz galdu zuen, Jangoikoak eman ta zeruan izandu zuen ondasun guzia. Jangoiko berak andik aienatu ta ondatu zuen suleze bizian ta geroz ez du, ta izanen ere ez, pits bat irabazteko aldi-biderik. Deus ez duenak zer eman dezake? Deus bat ere. Al-ere liluratu ta itsu-galduak daduzka arenperatzen diran gaisoak eta azkeneko kenzen die andik edo emendik besteri kendu ta ematen diena; ta ematen dien guzia da egungo bere Epistolan S. Pablok esaten duena: aragiaren naikunz eta ezti pisk zikiña edo sorginket galdu, aserkunz, erriert-kudu, ir, ordikeri, tripanz edo gis bereko beste gauz gaisto edo gaistora daraman bide makurren bat eta bide berean sarzen duen su-gar ta tentanz errea.

        Bekatariari deabruak ematen dion hau ere ez da deabruak ari saritan emana; lapurreria da ta anitz balio duen beste gauza kenzeko emana; bada bekatariari ark hau emate berean kenzen dio zuen grazia ta zerurako deretxa, ta denbor berean bere gañ arrerazten dio eternidade guzian erretzen egon beharra, instant bateko atsedanzik uzten ez diola. Eta bere sari-ainzur hau eman horduko edo edozein bekatu eragiten dion hordutik unten du deabruak bekatar gaistoa kezkape ta naigabenz illun agitz izugarrian. Orra emalle zein txar, gogor, madarikatua ta zakur zein amurratua bere nagusitzat bekatar eroak arzen duen deabru gaistoa!

        Kristo Jaunak bere ogikoari ematen dion graziak eta birtuteak urrunzen ta aienatzen ditu aren aragiaren zikinkeri ta beste bekatu guziak; ematen dio zerurako deretxa ta biotzaren erdiraño sarzen dio, dio S. Pablok egungo Epistol berean, Jangoikoaren amorea ta besteen ongi-naia, bai ta beste gauz on anitzen erdian bake sosegudun ta atseginz andi bat ere (ad Galat. 15).

        Hau guzia onela den ezkero, den bezala, non arkituko dezu buru eneko fededun bat Jangoikoa bezain nagusi on, aberats, emallea utzi ta deabrua bezain nagusi txar, bearsu, emalle gaisto bat artu naiko duenik? Beste gauz-etarako izan dezake buru ena, baña hau egin nai badu, orretan ez du buru andirik agertuko; bada bearren den egiteko andian, ekusi dugunaz, artuko du ar lezaken gal-biderik makur gaistoena.

        Fededun guziak buru enekoak dirudite, bada guziak diote Jangoikoa nai dutela beren nagusitzat, eta zenbaitek geiago, besteak orrenbat ez, guziak egiten dituzte Jangoikoaren serbitzuko gauzak edo konfes-komuni otoitzak eta beste zenbait. Baña deabrua guziak beretu naiez leoi aserrearen gisan orien inguruan dabill, ta besterik ezin badu, dezaken aldian galerazten die egin zituzten gauz onak gatik Jangoikoak eman dien sari-grazi, birtute ta zerurako deretx guzia. Hau ark egin ez dezon Jangoikoaren serbitzuko fededun onak egin bear duena da Jangoikoaren sari on grazi hau ta oni darraizkon birtute ta zerurako deretx osoa al duen bidez gordetzea ta hau ez galzeagatik beste guzia galzeko prest egotea.

 

 

§ II.

 

        Bai, animagatik edo anima zerurako seguratzen duen grazia ez galzeko galdu bear du batek galeraz lezoken beste guzia: cuncta, quae habet homo, dabit pro anima sua (Job 2,4). Hau da beste gauz guzietan buru onezko gizonak egiten dutena: geiena balio duen gauza ez galzeagatik beste guziak uztea; orregatik Inditik aberats datorren batek itsasoko element izugarrian galdu bear badu urrez, perlaz ta diamantez beterik dakarren kutx edo beste guzia, beste guziak balio ezpadu kutxak diña, gelditzen du kutxa ta botatzen du itsasora beste guzia.

        Egin bear badezu neguz bide luze bat, ez dezu arzen biderako soñekorik ederrena ta geien balio duena; gordetzen dezu hau errirako, Elizarako ta urteko egunik andienetarako; ta eurirako, loierako ta beste zere joan-etorrirako arzen dezu zarrena edo beste erdi galdu bat. Ill bati eman bear zaio obirako maindira bat; ematen zaio berri, me, onena ez, baizik erdi zeatu bat. Prestatuz eskatzen badizute zere gauzaren bat, ematen dezu dezun enena? Ez, noski, ta erdikoa ere, baldin badezu besteren bat. Orra zere gauzekin egiten dezuna: onenak ongi ta azkeneraño gordetzea.

        Etxeko gauzak baño gauz oberen bat badezu, gauz hau beste guziak baño obeki gordetzen dezu. Zure bizia zuretzat dituzun gauz guziak baño geiago balio duen gauza da eta hau ez galzeagatik mediku, botik, sendagaietan gastatzen dezu aldiak eskatzen duena. Hau bera egiten dute gizonak beste aldietan ere beren bizia ez galdu naiez.

        Flot aberats bat Inditik zetorren batez atera ziran bidera Afrikako korsari lapurren onzi anitz. Eskatu zien flotakoei zekarten ondasuna ta flotakoak egin zutena zen onzien saietsak orien onzietara jiratu ta kargaturik an zeduzkaten sutunbei edo piez andiei su eman ta bal andizko present bat igorri ta bidaldu. Mairu lapurrak hau ekusi ta pelerako prestatu zituzten beren onziak eta batak eta besteak haritu ziran pelean denbor luzean; mairuak flotako ondasunak gatik eta flotako gizunak ondasun berak gatik eta beren bizi ta eskua ez galdu naizik. Pelea bukatu baño len bukatu ziran flotako gizonen balak eta polbor utsarekin egiten zituzten beren tiroak. Ezagutu zuten hau mairu etsaiak eta urbildu ziran flotako onzietara ezpata eskuan, ara igan ta onziez, onziko guziez ta orien ondasunez jabetzera.

        Flotako batek ekusi zuen an bertan ill bearra zela edo preso ta kautibo Arjela edo beste mairu erriren batera joan bearra, galzen ezpazuen zerbait ziliar ta diru, ta bere burua neke artan ez ekusi naizik, artu zuen zillarrez beterik arkitzen zen zorro bat eta sutunba polboraz kargatu ta sartu don bal ordez eta tiratu mairu horduko aldera ziranzi, ta zorroko ezkutu guziak banatu ta ill zituzten anitz mairu. Flotako gizanak hau ekusi ta atera zituzten beste zorro guziak eta era bereko tiroz mairu anitz ill ta beste guziak beren onziekin aienatu zituzten beren begietatik eta gelditu ziran bizidun ta libre. Beren diru banatze ta lan hau egin ezpalute, galduko zuten diru hau ta zekarten beste ondasun guzia, bai ta beren bizi-buruen jabenza ere, ta sartuko ziran mairupeko irri ta neke guzien erdian.

        Zuk zere biziagatik ez ezik, zere hume edo senarraren onerako bear den aldian gastatzen dezu dezuna; ta gastatzen dezu, zeren dezun ondasun guzia baño geiagokoa den zuretzat zure humea edo senarra. Beste gauz edozeinetan gertatzen dena gertatzen da bizi berean ere ta askotan galzen dute gizenak bizia, ez galzeagatik biziak baño geiago batio duen gauza. Bizia baño geiagoko gauza da honra ta hau ez galzeagatik galzen dute hura. Pele ta batall gogor batetik iges egin ta bizi liteke gerrari soldadua; baña iges egiten balu, bere bizirako geldituko lizake honrarik bage; ongi nai ez dionak noiznai begitan emanen lioke bere igesket alkegarriarekin, ta geroz naigabe gaistoak ekusten lituela ta kezkaz beterik ibilli bearko luke, ta orrenbat lots eta alkekizun ez ekusteagatik ez du bere tokia utzi nai, an ill bearko duela baderitza ere, zeren honrarik bageko bizia baño gauz obea deritzan honrarekin bere lanean illik gelditzea.

        Buru oneko gizenak lurreko beste gauzetan bezala beren gorputzekoetan ere hau bera egiten dute; bada golpe bat burura tiratzen dien aldian, hura arzeko ta burua gorde naiez buru gañera besoa goratzen dute, zeren buruak besoak baño agitz geiago batio duen; bada besorik bage bizi diteke bat eta egin ditzake gauz anitz, bai ta zeruko gloria irabazteko diranak ere; baña bururik bage ezin bizi diteke ta ezin egin dezake munduan den gauzarik txikiena ere.

        Lurreko ta gorputzeko gauzetan hau egiten duten fededunak animako beren gauzetan zer egin bear dute? Bear den gisan oriek ekusteko alik kontuzena begiratu; bada era orretan oriei begiratu ezkero, ekusiko dute gorputzaren bizia ta lurreko gauzak bukatu ta autsetan laster gelditzen dirala ta animakoak sekulan ta beti iraun bear dutela; ekusiko dute gorputzaren lan, bear, neke ta naigabenz guziak gorputzaren eriotzarekin bukatuko dirala; baña Jangoikoaren grazia galdu ta bekatuan ilzen badira, sekulako neke-tormentu guzien artean ta deabru gaistoen atzapar gogorrean bizi bearko dutela.

        Hau ekuste berean ekusiko du fededunak ekusi dugun beste guziak baño geiago batio duela Jangoikoaren graziak eta arzen duen zori eneko animari ematen diola zerurako esku-deretxa, arako sarbidea ta ango errege ta prinzip andien erdian toki berezi guztiz egokia, zeren Jangoikoaren graziak egiten duen Kristo Jaun beraren erako hume, ta hume ara ezkero Kristo Jaun berarekin an beti atsegin-kontentuz, zori onez ta gloriz beterik bizi bearra.

        Jangoikoaren grazidun arkitzen bazara, ez galdu munduko ondasundi, atseginz eta honr guziak gatik ere zere grazia; eta baldin ezpadezu, damuzko ta konfesizko bidez bertatik billatu, ta berriz ez galzeko, beste guzia galduko bada ere, erneki bizi ta gorde; bai arren, bai.

aurrekoa hurrengoa