www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLI
Espiritu Santuaren Bazko-ondoko
bigarren igandeko irakurraldia

 

Homo quidam fecit coenam magnam, et vocavit multos. Luc. 14

 

Gaia: Nola ta zertara joan bear dugun
bere Sakramentuan Jesus ekustera

 

        Salomon errege izandu da munduan izandu den erregerik aberatsena, bai ta jakinsuena ere, ta hau bera izandu da bere jakinzaz ta ondasunez ongienik baliatu dena; bada guziaz baliatu zen izandu diran ekuskaririk ederrenak egiteko; egin zuen alabaña parerik bageko eliz bat, eta eliz, zedroz, urrez ta arkitzen ziran gairik ederrenez moldatu ta apaindua ta munduko maisurik jakinsuenak zezaken ederkien moldatu-apaindua. Egin zituen ekusi diran jauregi ta itxerik egokienak eta egin zituen zalditegiak ere, ta zalditegi anitz erregek egin dituzten gauzarik ekustekoenak baño ekustekoagoak, guziaren berria zuten interprete andiak adirazi dutenaz.

        Egin zuen beste gauz andien artean itxe txiki eder beraren eramari liter-modu bat. Egin zuen hau ere urrez, zillarez, zedroz ta granaz; ta egin zuen ezin politagoa ta bazter guzietatik idikia. Zertako ote? Artan sarturik kalez-kale zebillen aldian ekus zezaten nai bezain ongi Jerusalengo alabak: propter filias Jerusalem (Cant. 10, cap. 3, v. 10). Jategiren ta plater izena ere bazuen Salomonen eramantegi onek: ferculum fecit sibi Rex Salomon (v. 9). Liter-eramantegi-plater onetako janaria zen Salomon bera, baña begien ta biotzen janaria, ta artan agertu zen aldian, ots egin zieten Jerusalendar guziei ager zitezela begi-biotzez jatera ta Salomonek buruan zeraman koro ederrari begiratzera: egredimini, et videte... Regem Salomonem in diademate, quo coronavit illum mater sua (v. 11).

        Salomon baño geiagoko Errege da Jesus: ecce plusquam Salomon hic (Matth. 12, v. 42). Jesus ere janari egiñik agerzen zaiku oraingo egunetan, bai ta egungo Ebanjelio santuan ere, ta agerzen geienenzat beinzat ez orzen, begi-biotzen janari eginik. «Gizon andi errege batek prestatu zuen afari andi bat, ara nai zuten guziei jatera emateko», dio gaurko Ebanjeli santuak. «Gauzak prestatu ta bidaldu zuen bere mutilla etorri nai zutenen billa. Egin zuen mutillak bere egiteko ta mandatua; baña deitu zituen guzien artean etzuen arkitu bat joan nai izandu zuenik; guziak ez joateko aitzakiz beteak arkitu zituen. Lenbiziko deituak eranzun zion: Urrutiko bazter bat erosi dut, joan bear dut hura ekustera; ezin noake zure nagusiaren jate andira ta esan bear diozu barka diezadala. Urrengoak gaztigatu zion: Bost idi-uztarri erosi ditut; nola datozen ekustera noa; zuen maira ezin noake ta nagusiari, barka diezadala. Irugarrenak eranzun zion otz-otzean: «Ezin noake, zeren ezkon-berria arkitzen nazan».

        Orien laburkeriak begitan eman zion nagusiari ta aserreturik esan zion bere mutillari: «Zoaz erriko karrik eta zoko guzietara ta ekazkitzu arkitzen dituzun erdi-eri ta elbarri guziak». Egin zuen mutillak nagusiaren esana ta esan zion nagusiari: «Jauna, maian oraindik bada toki ta toki». «Zoaz, bada», esaten dio nagusiak, «errira datozen bidezko ta langille guziei deitzera ta ekarri ta sarreraz zatzu jartegi guziak artu alak». Sarzen da gero ara ziranak ekustera ta esaten die: «Siñis nazazue, nik deitu ta etorri bage gelditu denik ez da sartuko nere afarira».

        Jaun hau Jesus Sakramentatua da, ta Jaun, oraingo aldian Sakramentuko bere literan egun oro agerzen zaikuna. Deitzen digu gatozkiola ekustera ta gogozko jan onak eta naiezko komunio santak egitera, bai ta zor diogun amorearen alde eskerrak eta eskerrak ematera ere. Eta ez-etorri egiten badiogu, joaten ezpagara noizean bein bad-ere hura an begiz ta biotzez jate edo ekustera, sekulan hura ez ekusteko perill andian gelditzen gara. Geldi ez gaitezen, egin bear diozkagu geren ekust oriek. Nola? Orain ekusiko dugun gisan ta eran.

 

 

§ I.

 

        Jerusalengo bakoitzak uste izan balu Salomon bere literan ekusaldian argandik erditsiko zuela guk Jesus Sakramentatuagandik bere Sakramentuan ekusaldi oro erdits dezakeguna, ekusten zuten aldietan baño agitz geiagotan aterako zen hura ekustera, eta gu ere oraingo egun andietan ta urte guzian joaten garan baño agitz eta agitz geiagotan joanen giñake bere Sakramentu andian Jesus ekustera, gogo rateen bagenu joanaldi bakoitzean erdits ta irabaz dezakeguna.

        Gal ez ditzatzun, bada, leneko gisan irabaz-aldi datozkigunak, agertu nai ditut orietako ondasun andiak. Errege jaunak agerzen dira zenbait aldiz eskatzen diezten ta ditzakeen zenbait gauz ematera ta beste zenbaitez beren buruak ager-erakustera. Beren buruak erakustera ateratzen diran aldian ez dute deus uste orien ekusle oriek. Zergatik, uste dezu? Zeren errege jaunak diran berak baño geiagoko gizonak ta zeren orregatik zor zaien honra-modu, begirun ta errespetu hau.

        Lurreko errege andienari baño mil-miltan begirun-errespetu ta honra geiago zor zaio Erregeen Errege Jangoiko-gizon Jesus Sakramentatuari eta aski bear luke izan Aldareko bere Sakramentuan agertu dela ikaste bera, joan ditezkeen fededun guziak hura adoratzera, ari agur humillak egitera, esker biotz osoko zenbait ematera ta al ditezkeen honrraldi guziak egitera ara joateko; bada ez da Jangoikoa Españiko errege Felipe bigarrena ta munduko beste andienen gisakoa. Felipe erregeri esan zion bein batek zergatik etzion eskale bakoitzari ematen eskatzen zion guzia. «Zer eman ez dudala gelditu ez naiez», eranzun zion errege aberats andi Felipek. Eta hau bera esan dezakee munduko beste errege geien dutenak ere; bada orietatik geiena duenari ere emanez laster ta fite bukatuko litzaioke duen guzia. Jangoikoa da bakar-bakarrik nai duten eskalle guziei nai dutena emanagatik, bat ere eman ezpalu bezain aberats-ondasundun ta gauzen ta gauzen emalle gelditzen dena; orregatik da eskalle guzienzat guztiz aberatsa: dives in omnes, qui invocant illum (Rom. 10,12).

        Eta aberats bezain emalle ere da Jesus sakramentatua, ta emalle, eman naiez ojuka dagona: «Neketan arkitzen zarazten guziok, atozte nigana ta nik arinduko ditut zuen neke bearzak. Ez dezute oraindik nere izenean deus eskatu; eska zazue ta emann zaitzue eskatzen dezutena»: petite, et accipietis. Joan bear dugu, bada, noizean hein bad-ere Jesus sakramentatua ekustera, ta joan bear, aldi oro agur humillak eta adoranz andiak egitera, zor diogun guziaren alde esker onak ematera ta amoriozko ekuste ederrak egitera ta denbor berean joan bear dugu bera serbitu ta zerua irabaziko badugu bearko ditugun indarz, lagunz, grazi ta ondasun guzien eske. Hau guk ongi egiteko ikas dezagun nola aldian argana joan, ta ikas dezakegu beren joan-aldiak nola egiten dituzten emen errege andiekin diardukatenak ekusi ta.

 

 

§ II.

 

        Lurreko ekusleen lenbiziko joan-aldia izaten da ekusi naizik zer traz, tresn, soñeko ta jaunzte duten errege jaunak, nolakoa den orien jauregia ta jauregiko apainza; nolakoa orien soldadesk oñez ta zaldiz dabillena; nolakoa orien sartu-aterea, ibilkunz eta beste guzia; jakinsua den errege bera edo bestez gobernatzen dena ta gis bereko beste gauzak. Aldi artan ekusten ta aditzen dutenaz arkitzen dure uste zutena baño agitz geiagoko gizona dela, edo ez, orien errege berna ta ikasten duten berriarekin itzulzen dira beren itxera, errege Salomon ekusi ta erregin Saba bere korte ta jauregi andi egokira bezala.

        Zoaz, bada, zu ere Salomon errege baño agitz eta agitz geiagoko Errege Jesus bere Sakramentu andiko literan ekustera. Begir egiezu Jesus berari ta Jesusek berekin dituen guardi indartsu ederrei; begir egiezu bere soñean ta eskuan dakarzen gauzei ta ekusiko dezu zein txarmagarri egoki enak diran guziak; bada zuk aldi orretan Jesusi fedeko begiz ongi begiratu ezkero, ekusiko dezu Jesus dela Jangoiko beraren Seme Jangoikoa; Jesus dela Jangoikoaren jakinza, ta jakinz, izandu diran, arkitzen diran, etorzeko dauden ta letozkeen gauz guzien berri osoa duena; ekusiko dezu Jesus dela gureen gisako gorputz-animak jaunzi dituen Jangoikoa ta bere jauntzte onetan Jangoiko-gizon egiñik gelditu dena; baña gizon, zeruko santu ta aingeru guziak baño santanz, grazi birtute ta edertasun geiago ta geiago duena.

        Ekusiko dezu Aldareko Sakramentuan Jesusek dituen guardi-zaileak dirala aingeru eder bortitzak; millka ta millka dituela aingeru oriek eta orietatik edozein aski lizakela mundu guzia auts egiteko ta deabru guziak lotuak uzteko; bai ta zeruko izar ta planet guziak gainbera erabilzeko ta era bereko beste gauzetarako ere. Ekusiko dezu berekin dakarzela bere biziz ta eriotz nekez betearekin egin zituen irabanz guziak eta eman nai litukeen ondasunez bete-beteak daduzkala bere eskuak; eta ekusiko dezu begi ezin obeekin arzen dituela hura ekustera aratzen den bearsu errumesena ere. Oar zaitez, bada, ta fedezko begiz ekusiko dezu an hau guzia; bada hau guzia ta agitz geiago du Jesusek Aldareko bere Sakramentuan ta hau guzia zuk an ekusi ezkero, geldituko zara urrengo ekusi-aldiak ere Jesusi an egiteko ongi zaletua.

 

 

§ III.

 

        Emengo ekusleak erregeri egiten dien bigarren ekus-aldia izaten da beren bizitzarako bear duten zerbait erdits naiez; eta bagoazke gu ere nai dugun guzian Jesus Sakramentatua ekustera ta Jesusi eskatzera animaren bizirako bear dugun jan-edana. Animaren bizia Jangoikoaren amorea da; bada, S. Joan Ebanjelariak dionaz, «illa datza Jangoikoa maite ez duen anima»: qui non diligit, manet in morte (Ep. 1, c. 3).

        Jangoikoaren amor-maitanzak eskatzen duen bazka ta jan-edana da zeruko argia ta Jangoikoaren grazia, ta hau ematen dio Jesusek Jesus Sakramentatu bera ekusi ta eskatzen dion edozeni. Jesusek an ematen duen animako jan-edan hau ez da begiz ekusten, baña bere ekusle on eskaleari ematen diola adirazi du Jesusek zenbait aldiz bein alde batera ta bein bestera. Aldi batez ara nola.

        Jesusen Konpañiko Aita Luis de la Puente deritzan bat birtute andiko gizona izandu zen, Aita Santu Erromakoak azkenik klaratu duenaz. Jesus Sakramentatuagana izandu zuen onek onginai guztiz andi bat. Izandu zituen egunak eun aldiz bere Sakramentuan Jesus ekustera joan izandu zenak eta zenbait aldiz Jesus Sakramentatuaren oñetatik jaiki ta bere gelarako bidea artu horduko, itzulzen zen berriz an Jesus ekustera, ezin egonez bezala ezpazen Jesusen aldean. Ara ta bere belaunak lurrera bezain laster gelditzen zen arritu baten eran; alakoa zen Jesusek ematen zion Sakramentu onen ezagunza ta bere amorea; ta amore ta ezagunz hau guri adirazteko agertu zituen Jesusek zenbait aldiz Sakramentutik argana zijoazen argi-list eder, odei artetik noizbait eguzki zerukoak igorzen dituenen gisakoak.

        Euskaldun gureen artean ere badira Jesus Sakramentatuarekin arkiteen diran aldian baizik onik ez dutela diruditenak eta Jesusen amorez zoratu ta hordu osoak an daramaztenak eta egun guzia pozik eramain lukeenak. Eta izaten da hau Jesusek an aldi orretan ematen dien bere ezagunz garbi ta zeruko eztinz goisoagatik, edo zeren Jesus Sakramentatuak bere Biotzeko amor ederraren su goisoarekin urzen diezten beren biotzak. Aldi orietan esaten diote oriek eta orrelako beste guziak Jesus Sakramentatu emalle maiteari, len S. Agustinek esan oi ziona, edo «Maite zaitut, bai, nere Jangoikoa; maite, maite zaitut eta berriz ta berriz ere maitatu nai zaitut nik emen zu. Maitatuko zaitut, bai, orain ta beti, nere Jangoiko ezin eder maitagarriagoa ta maitatuko zaitut biotz osoz, anima guziz ta nere alegin guzian. Begir egiozu, nere anima, beti begira dagokizun zere Jangoikoari; billa zazu egiten dituzun gauz guzietan, non nai ta beti billatzen zaituen Jangoikoa, ta malta zazu beti-beti maitatzen zaituen Jesus maitagarria, etc.».

        Aldareko Sakramentuko bere ekus-aldietan era orretan Jesusi hitz egiten dionak artuko du, bai, Jesusen eskutik bere animaren jan-edana eta bere gauzak ongi egiteko bearko duen lagunza ta indarra te maitatuko du guztiz zinki Jangoiko Sakramentatua, ta Jangoikoa maite duenak egiten du Jangoikoaren legeak dion guzia: qui diligit, legem implevit.

        Bagoazke, bada, Jesus Sakramentatuari hitzket oriek eta geren eskanzak egitera, emengo erregeetara dijoazenei zenbait aldiz agitu oi zaiena agi ta gerta dakigun beldurrik bage. Emengo erregeetara eskean joaten diranak egon oi dira hordu ta hordu ta askotan haste osoz ere, errege ezin ekusiz hitz bi esateko edo eskatzen dutena dion paper bat eskuan emateko, ta gizon andiskoteak ezpadira ta ongi jaunzirik dabilzanak, ez diete erregegana urbilzen ere utziko. Baña ez da oriek bezalakoa gure Errege andi Jesus maitagarri Sakramentatua. Hau zuk ekusteko, izanagatik zu munduan den errumes ezer-ezena, ez dezu arteko bearrik; bazoazke edozein horduz, zerori bakarrik hura ekustera ta ari hitz egitera, ta egun guzian egonagatik Jesusi an hitz egiten ta hitz egiten, etzaitzu aserretuko ta luzaro an zu egonaz ta askotan maiz-ardura argana joatez atsegin geiago egiñen diozu.

        Emengo erreg-andiak banaka arzen dituzte orietaratzen diranak, zeren batetan ezin aditu duten batek esaten diena baizik; baña millka ta millka Jesus Sakramentatuagana joanagatik hitz egin nai dioten guziak eta guziak batetan eskatuagatik batak bata ta besteak bestea ta batek ere ez, bestek eskatzen diona, aditzen du bakoitzak esaten dion guzia ark berak baizik hitz egiten ezpalio bezala, ta oni ta beste guziei ematen die ongi eskatzen dioten ta dagoten gauza ta oriei hau ematez arzen du Jesus emalleak, arzalle berak hura arzez diña poz eta atseginz, bai ta agitz eta agitz andiagoa ere.

        Emengo erreg-aberatsenak ere gauz anitz eskatzen diozkanari eman oi dio bat edo beste edo bat ere ez; baña Jesus Sakramentatuak ematen diozka bere ekusle-eskaleari bear dituen guziak, bat ere ark ez eskatu ta ere. Bazoazke, bada, agerzen den oraingo egunetan edo gorderik dagoen beste edozeinetan; bada naiz aldare ganetik, naiz bere sagrario gilzatutik adituko du esaten diozun guzia ta emanen dizu kupide bage eskatzen diozun ta bear izaten dezuna, ta bein ta berriz ta nai dezun guzian eskatzera joanagatik, beti-beti ongi artuko zaitu Jesus maite Sakramentatuak.

        Zoazkio, bada, ta eska zagozu bein ken dezala zure bekatu guzien ezkabi ta lepra zikiña; urrengo aldian barka ditzala zure bekatu beren zerrak; urrengoan aiena dezala zugandik sulezeko etsaia, munduko arrokeria ta aragi sutuaren tentanza; ta urrengoan argi egin diezazula munduko ta zeruko gauzak diran gisan ezagutzeko ta bear diranak artu ta beste guziak uzteko bear den grazia.

        Lurreko erregeetara zenbait aldiz joaten dira emengo gizonak orien eskutik zerbait artu dutenean artu dutenaren eskerrak ematera; ta orretara ere joan bear du fededun Jesus Sakramentatuaren maitale enak, eta joan bear du lurrekoa bere erregegana baño naikunz eta gogo geiagorekin; bada erregegandik emengo gelenak arzen dutenak baño mil-milletan geiago balio du fededunak Jangoikoaren eskutik aldi bakoitzez arzen duenak eta artu den ondasunari dagozkanak izan bear dute ondasungilleari ematen zaizkan eskerrak. Eta orra zenbait egongai on Jesus Sakramentatuagana joaten zaran aldietakoa.

        Kondesa de Feria zeritzan Españiko dama andi bat gelditu zen alargun ogei ta laur urteko. Ostiko hau eman don munduari beste bat berak eman ta sartu zen serore edo monja Santa Klararen konbentu batean ta egin zuen an santa baten bizitza. Egiten zituen beste gauz onen artean bat zen egunean anitz horduz Jesus sakramentatuarekin egotea. Beraren adiskide andi dama batek galdetu zion egun batez zet egiten zuen. anbat horduz an. «Zet egiten dudan an anbat horduz?», eranzun don ark; «ez dakizu an arkitzen dela, Sakramentu andi artan, Jangoikoaren edertasun bazter bagekoa, ta edertasun, ekusten duena zori oneko eginik uzten duena? Pozik egonen ninzake an nere bizi guzian nere Jesus Sakramentatuarekin hura laudatzen, hura maitatzen, bera serbitzeko ta ni ena izateko bear dudan guzia eskatzen; nigatik egin ta eraman duenaren ta niri egin dizkidan ontart eta ongi guzien eskerrak ematen ta adirazi nai dizkidan gauzak aditzen». (P. Mart. Roa in ejus vita). Eta orra Jesus ekustera zoazen aldietan, ta nai badezu aldi oro ere, dagikezuna. Jangoiko berak dizula egiteko gogoa ta lagunza: bai arren, bai.

aurrekoa hurrengoa