www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII
Erregeen urrengo
irugarren igandeko irakurraldia

 

Domine, si vis, potes me mundare. Matth. 8.

 

Gaia: Zertako ta nola artu behar den
azken Komunioa

 

        Lepra zikiñez galdurik arkitzen zen gizon bat da lenbizikorik gaur Ebanjelio Santuan arkitzen dugun gauza. Edozein eri agitz urrikalgarri da, naiz dela gaztea, naiz ondasunduna, baldin lepra izan oi den bezain luzea bada aren eritasuna; bada ez bere gaztetasunak eta ez ondasundi guziak arintzen dio bere gaitzetik datorkion neke gogorra ta naigabenza, ta horduko bere naigabenz eta neke latzak kentzen edo nasten dio loa ta jangura guzia ta uzten dio burua oñazez ta barren guzia aiez, kezkaz, egarriz ta suspirioz betea. Gabeko ta egunaren zati andiak eraman oi ditu aika ta eztulka, ta oatze leun batean ta oial mezkoan egonagatik, ezin egon da geldirik; iraulka ta bein alde batera ta bein bestera dabill, bein ere arkitu bage billatzen duen atsegin-tegi soseguduna. Bitarte guzian sukarrez, beroz edo duen beste gaitzez galzen du bere sasoi ona ta aurpegiko kolore guzia, ta igartuz doa ta urbilduz bein eriotz illun batera ta andik bere obira.

        Urrikalgarria da, bada, era ta gis onetako edozein eri, baña urrikalgarriagoa ezkabi-lepraz beterik arkitzen dena; zeren beste eriarentzat arkitzen diran gogo osoz ekusten dituzten zenbait eta lagunzen dienak, baña ezkabidun lepratsuari ez da gogo onez ta bere barreneko naskunzik bage begira dezokeonik, ezpada gure Jangoiko urrikalti maitagarria. Hau billatu zuen egungo gure lepratsu gaisoak, eta belaunikatu ta esan zion humil-humilki: «Jauna, zuk ni, nai badezu, sendatu ta garbi nazakezu». Argandik hau aditu ta bere lepr zikin gañean ezarzen dio Jesusek eskua ta esaten dio: «Ongi da, nai dut, garbi zaitez, nai dezun bezala». Ta hau Jesusek egin ta esan horduko, gelditu zen sendatua ta garbi-garbia lepratsu gaisoa.

        Urrikarizko bere lan andi ta milagro hau egin ta sarzen da Jesus Cafarnaungo errian ta an sarze berean bere oñetan du beste lenekoaren gisako eskale humill on bat. Hau eun soldaduren nagusia zen. Onek zuen itxean aur edo mutil perlesiz galdu ta oñazez bete bat eta artaz urrikaldurik eskatu zion Jesusi urrikal zekiola ta atera zezala bere gaitz-oñazeen atzapar gogorretik. «Ongi da», eranzun zion Jesus maitagarriak; «joanen naz zure etxera ta sendatuko dut zure aur elbarria». «Ez, Jauna», esaten dio gerrari onak, «ez da zer nere aurragatik orrenbat neke zuk artu; errazkiago ere badagikezu nik zuri eskatzen dizudana; bada zuk, nik nere soldadu bakoitza bezain eskuan daduzkatzu munduko eritasunak eta osasuna. Aski da nik edozein soldaduri nai dudana eragiteko "Oa ara, ator onara, egin hau edo hura" esatea; hau bera badagikezu zuk emen beretik eta askiko da nere aurra sendaturik uzteko; egizu bada; bada ni ez naz nere itxean zu arzeko diña».

        Argandik hau aditu ta itzuli zen Jesus berarekin zetozenetara ta esaten die: «Ekusten dezue? Gizon hau ez da israeldarra, baña israeldarrak baño ekuste ta siñistanz agitz obekoa da. Ekusiko dezue, Israelgo erreinuko seme gaiztoak illunbe ta neke andian geldituko dirala, ta anitz goiztar ta arratstar jentil jarriko dirala Abrahanen, Isaken ta Jakoben bazterrean zeruko nere mai atsegindunean». Jiratzen ditu gero begiak gerrari eskatzalle onagana ta esaten dio: «Zoaz bada ta agi-gerta dakizula uste dezuna», ta sendatu zen aur eria.

        Orra leneko lepradunak eta oraingo gerrari nagusiak erakusten diguten gauza: geren eritasun andietan, gerez al badugu, komunio santan ta gerez ezin dugun aldian bestez Jesus billatzea, Jesusek digun, dagokigun aldian, gorputzeko osasuna, ekusi dugun gerrariaren aurrari bezala; ta hau ezpada, aldi artan dagokigun ta lepratsuaren sendanzak adirazten duen grazia ta sekulako bizitza. Hau da noiz ere baño kontuzago eritasun ta komunio santa azkenekoan guk egin bearra. Zertako ta nola egin behar den Jesus azken komunio santan billatze hau, orain ekusiko dugu Jangoiko maitagarriak lagunzen digula.

 

 

§ I.

 

        Beti behar dugu geren alde ta billatu behar dugu geren egiteko ta neke guzietan Jesus maitagarria, billaldian digun orien aringarri aldi artan dagokiguna. Baña beste egiteko ta nekeetan baño kontuzago billatu behar dugu erinzako komunio santan, aldi artan digun dagokiguna, naiz dela gorputzeko osasuna, naiz eriotza, ta bidenabar animako grazia ta indarza.

        Nekeen aringarria da nekatu guziak nai duten ta geienak billatu oi duten gauza. Orregatik ongi arzen du eriak hitz onak dituen adiskid-ekuslea, ta agitz obeki ekustera datorren aldian ekarzen badio aren gaitzari dagokan lurreko sendagai, edari, auts edo belar onen bat; eta ongi siñisturik aren gain esaten diona pozik eta sendatzeko uste andian arzen du luzanzik bage ta bere aldian. Ez ala, guziak beinzat, animakoa ta adiskiderik andienak ekarzen diona edo Jesus berak komunio santan eman nai diona.

        Atozea; badu eriak Jesus maitagarria baño adiskide andi oberik? Eriari hitz on aringarri geiago esan dezokenik? Badu gorputzaren sendanz andien berak ere nai obean ta merkeago eman ditzakenik? eta animaren sendagai oberik eman duenik? Ez da Jesus, Jangoiko gure amorez gizon egiña? Ez da hau bere hitz leun ederrekin aurdanik ere bere aora begira guziak zeduzkana ta edozein neke ta naigabenz arinzeko behar diran gauzen bideak bere Ebanjelio Santuan utzi zituena? Ez da Jesus hitz birekin, ta bat esan bage ere, nai zituen eriak sendatzen, illak bizten zituena, bere milagroz mundu guzia betetzen zuena ta nai duen aldi oro bete dezakena? Ez da Jesus eriak eta osasundunak behar dituzten indar, lagunz eta grazi guziak bere Pasione santan irabazirik daduzkana ta eskatzen dituen edozeñi, bere eskuz edo sakramentuz, kupide bage ematen diozkana? Ez da oriei berei ta orrelako zerbait behar dutenei eman naiez ots egiten diena: «Atozte nigana, behartsu-naigabetu, nekatu edo eritasun-pe gogorrean arkitzen zarazten guziok; nik emanen dizuet behar dezuten janaria, indarra ta barreneko arinza»: et ego reficiam vos? (Matth. 11,28).

        Baña siñisten dute hau eri bataitu fededunetatik erdiak ere? Orietatik geienak ez dute uste beren erinzan Jesus agerzea ta Elizako gauzak arzea dela eriotzaren atzapar gogorrean sarzea ta ilzeko bide labur bat arzea? Artan ezpaleude, illundu ta tristatuko lirake, tristatu ta illundu oi diran eran, oriek berak edo oriei dagozten etxeko beste zenbait, Elizako gauzak artu behar dituztela aditzen duten aldian? Luzatuko lukee, luzatu oi duten diña, komunio santa erakarzea ta arzea? Zenbat arkitzen dira beren luzanz beldurti onegatik Eliz gauzak eta sakramentu andi hau artu baño len burua galzen dutenak eta konfesatu ta komulgatu bagez betiko galzen diranak? Zenbat, horduko komunio santa artuagatik, arzen dutenak, arzen ezpalute bezain uts eta behartsu gelditzeko, zeren arzen duten erdi illak daudela eta zer egiten duten ez dakitela? Eta zenbat eta zenbat ilzen dira, garai onean Elizako gauzak artu bagez, artu balituzte sendatuko ziranak?

        Bai, sendatuko ziran, bada Elizako gauzak dira eriari, dagokan aldian, osasuna emateko. Jesusen Konpañiko Santu gazte Estanislao Koska, lenago bere estudi denboran bizitu zen Alemaniko korte Vienan ta hereje baten etxean. Eritu zen bein an agitz gaizki. Elizako gauzak artu nai ta etzekien nola, zeren itxeko hereje nagusiak naiko etzuen ark oriek aren itxean arzea. S. Barbarari zion anitz debozio ta arteko arturik zedukan oriek artu bage ez ilzeko, zeren aditu zuen ez dela Elizako gauzak artu bage illen Santa onekiko debozio duenik. Eskatu zion, bada, Santari erdis zezola Jangoiko maitagarriagandik bere zori on hau ta erditsi ere zion; bada Santak eskatuz Jangoikoak igorri ziozkan herejearen itxera zenbait aingeru komunio santarekin. Komulgatu zen Santua, bere ustez, ilzeko; baña Jangoikoa etorri zitzaion sendatu ta osasuna ematera. Sendatu ta laster joan zen Erromara, Erroman egin zen Jesusen Konpañiko ta Santu ta igan zen zerura, bai ta Elizako aldarera ere.

        Ni nere estudiotan nebillela, Medina Campoko deritzan erri batean izandu zen eritasun aldi epidemizko bat. Anitz eta anitz ziran artatik ilzen ziranak eta noizbait biziaz etsirik eritzen ziranak asi ziran eritu ta laster Elizako gauzak eskatzen, ta hau egin zutenetatik etzen kasi bat ere ill. Ohartu ziran beste guziak artara ta geroz eritu ziranak egin zuten hau bera ta sendatu ziran ta denbor gutiren buruan bukatu ziran ango eritasunak eta epidemi guziak.

        Orra zein eroa eri anitzek Elizako azken gauzak arzeko duten beldurra, komunio santan Jesus bizia kenzera baletor bezala. Egon zaitez, bada, zere aldirako ongi siñisturik, aldi artako Jesusen etorza Erregerik andienaren onginaizko etorza dela ta bere etorz orretan egiñen dizkitzula eskatzen diozkatzun ta zuri dagozkitzun on guziak; eta on, Marco Antonio ta Trajano zeritzan Enperadore andiak beren soldadu zenbaiti egin zieztenak baño agitz eta agitz andiagoak.

        Enperadore oriek joan ziran zenbait aldiz beren soldadu eriak ekustera, soldadu beren atseginz eta poz-kontentu andiarekin; ta oriek aldi orietan soldadu eriei egiten zien on guzia zen, batak bere eskuz orien esku muturreko zain saltaria uki-ekustera, barrengo odola ta pulsua nola zebillen ekusteko, ta besteak, zerien odola gelditzeko, zekarren kapa urratu ta puskaka ematea; baña beren soldadu erietatik bati ere kendu bage zuen oñazea, buruko miña edo sukarra; zeren oriek Enperadore ta gizon andiak izanagatik, etzuten artako behar den indarrik eta eskurik.

        Jesus maitagarria da eriari darion odola lokarririk bage geldirazi dezakena ta edozein sukar ta kalentur, edozein min ta gaitz, sendagaiez edo sendagairik bage ken dezakena ta askotan ta askotan kendu ere duena. Jesus maitagarria da beren eritasunetan komulgatzen diranei ongi dagoten aldian gorputzeko osasuna ta bestela beren naigabeen arinza ta atsedanz ona ematen diena, orain adituko dezun berriak adiraziko dizun bezala.

        Santa Liduvinak izandu zituen bere bizian, donzellek izandu dituen gorputzeko ta barrengo neke ta naigaberik andienak eta nioiz ere baño andiagoak azkeneko bere eritasunean. Oriek ari nolerebait arindu naiez, bere konfesoreak esaten zion zerbait gauz on ta zenbait aldiz agerzen Jesus gurutzatua. Aditzen ta ekusten zuenarekin arinzen ziran zerbait aren neke ta naigabe andiak; baña berritzen ziran bereala ta anditzen puntu oro. Hau ekusi ta esan zion bein: «Kanpotik eta ainzuraz hitz egin dizu Jesusek orain arte guzian; hitz egin dezala barrendik ere ta berak berez; ta artako ar zazu bera ta komulga zaitez». Komulgatu zen Santa ta Jesusek berez egin ta adirazi zionarekin aienatu ziran aren kezk eta oñaze ta naigabenz guziak eta gelditu zen atseginzez ta kontentuz betea, ta atseginz geiago artu naizik, neke ta tormentu berrien naikunz andiarekin (Lyteus de imit. Chris. p. 64 et 402).

        Jangoiko maitagarriarekin bat diranak izan dezaten azken artan hordu artako komunioz Jesusek onei eman oi dien atseginz hau, milagroz igorri die zenbaiti, ekusi dugun S. Estanislaori bezala, komulgatzalleren bat; bada igorri-bidaldu zion Ridolfo apeza S. Deodatori, ta S. Honorato, S. Ambrosio ark uste baño gaizkiago arkitzen zenari, artako hau lotatik aingeruz iratzarririk. Eta Jangoiko berak biztu zuen S. Eloi, komulga zezan ilzeko beldurrez horduraño komulgatu etzen eri gaiso bat. Egin ditu Jangoikoak milagrozko gauza oriek, munduko guziei adirazteko zenbat balio duen azken komunio ongi egiñak etsaia garaitzeko ta zeruko grazian animak sendorturik uzteko; bai ta, S. Pascasiok dionaz, ongi bizitu denari zerura behar duelako señale ta prend eder bat emateko ere: immortalitatis praebet alimoniam, ut mortem non timeamus (Apud Recap. Tra. 3 in dust. 3).

        Eroak dira, bada, ta askotan eroak, gaizki dauden aldian orrenbat atseginz eta ondasun artu nai ez dutenak, lenbaitlen edo garai onean ez arzeagatik horduko komunio santa; Jangoikoa orretara ez, baizik bizia kenzera baletor bezala.

 

 

§ II.

 

        Baña Jesusen eskutik horduan guk orrenbat ondasun arzeko artu beharko dugu horduko komunio santa ongi prestaturik eta Jangoiko-gizon Jesus maitagarriari dagokan eran. Orretako beharren den prestanza da anima Jangoikoaren graziz jaunzirik eta bekaturik bage idukitzea: bada bekaturik ez duen ta Jangoikoaren grazian arkitzen den anima Jangoiko beraren adiskidanzan arkitzen den anima da ta beraren adiskide den animagana pozik dator komuni santaz Jesus maitagarria ta bere eskuak ongi zabaldurik egiten diozka dagozkan on ta ongi guziak eta ematen diozka adirazi ditugun hordu artako ondasunak eta atseginzak.

        Zer gerta ere, komunio santa arzeko zauden aldian, ar zazu zere bekatu guzien onezko damua edo zere bekatuz Jangoiko ezin obe-maitagarriagoa aserretu dezulako damu andi bat; bada er eta gisa orretako damuarekin komuniatzen bazara, len barkatu ezpaziran ere, barkatuko dira zure bekatu berak eta zu geldituko zara Jangoikoarekin bat egiña; geldituko zara Jangoiko beraren grazi zori onekoan ta geldituko zara hordu artan Jangoiko berak egin oi dituen ondasunak eta atseginzak arzeko bidetan sartua.

        Oriek zuk hordu artan arzeko anitz lagunduko dizu era urrikalgarri humil batean zere Jaun andia zuk arzeak. Santu zenbaitek artu dute beren azken komunio hau Eliz berean, ta hura artu ta sartu dira beren obian, ta, lotara baloaz bezala, etzin dira an ilzera, ta an bertan lotan daudenen gisan illak gelditu dira.

        Ilzeko zeuden beste zenbait bestek lagunduz atera dira beren oatzetik eta joan dira komunio santa zekarrenaren bidera. Aren eskuan Jesus sakramentatua ekusi horduko, belaunikatu dira, esan diozkate Jesus maitagarriari al zituzten gauz egoki guziak. Eskatu diote guztiz humilki beren oben ta kulp guzien barkanza, eman diozkate bere etor-er onagatik milla ta mill esker, eskatu diote, artara datorren ezkero, sar dedilla hordu onean orien bularreko gelan, ta sar dedilla zeruko anitz ondasun ta grazi an uztera, presta dezaten nola-ere-bait beren anima Jesus berarekin beraren zeuran sarzeko ta aingeru ta zeruko beste guzien lagun on an izateko; ta debozki an komulgatu ta itzuli dira beren oatzera, esker humillak an Jesusi ematera, zeruko biderako behar duten guzia eskatzera ta eriotz on baterako neurri zuzenak arzera.

        Orrenbat bide egiteko etzeuden zenbait, penitenteen soñekoz jaunzirik belaunikatu dira oatz aitziñean. Ala komulgatu diranetatik izandu zen Elizako Doktor andi S. Geronimo. Oatzea uzteko indarrik ez dutenak goititzen edo erdi-goratzen dira beren oatze berean, ta beren Jaun andia artu baño len eskatzen die itxeko guziei ta beste an arkitzen diranei eman diezten naigabenzen ta eskukai txarren barkanza, bai ta beren otoitzen lagunza ere.

        Orrelakorik egiten ez dutenak artu behar dute Jesus beren azken komuni santan alik humilkiena ta deboziorik geienarekin, ta begi-bihotzak bildurik egin behar diote ongi-etorri eskerdun bat eta eskatu, bere Pasio santan izandu zituen neke ta tormentu guzien izenean, horduko neke-egarri ta naigabe guziak me-meeki ta beraren neke andien izenean arzeko grazia. Egiten badezu, ekusiko dezu etorze ta ekuste zein ona egiten dizun Jesus maitagarriak.

        A, nere Jesus maitagarria!; ta ekusiko ere ote zaitut nik nere ezken tranze izugarri artan? Ez dagote orrenbat zure ontarte, oraindañoko nere ibiller ta bekatu galgarri gaiztoei! Baña ekusten nazu orain oriez ongi damutua, ta badut uste nitaz ta nere leneko erakeri guziez urrikaldurik barkatuko dituzula garu beretik eta emanen didazula bekatu berririk ez egiteko, nere eritasun azkenekoan komunio on batean zu arzeko ta beti ta beti zeruan zu ekusteko grazia. Eskatzen dizut bihotz osoz ta ez niri zuk hau ukatu: ez arren, ez.

 

aurrekoa hurrengoa