www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIV
Aszenzio eguneko irakurraldia

 

Assumptus est ad coelum, et sedet a dextris Dei. Marc. 16

 

Gaia: Errege da Jesus, ta betiko Errege

 

        Egungo mezako Epistolan ta Ebanjeli santuan agerzen dizkigu Elizak Jesusek biztu ezkero berrogei egunez ta zerura igan zen arte guzian esan ta egin zituen zenbait gauz. Berrogei egun orietan agertu zen, dio, anitz aldiz bere Apotol onetara. Lenbiziko bere agerraldian aserretu baten gisan hitz egin zien, zeren gogortu ziren bera bizturik ekusi zutenen esana ez siñisteko. Gerozko bere agerraldietan adirazten zien jakin bear zutena beren egiteko andia ongi egiteko ta munduko guzien animak zerura zuzen-erazteko, ta esan ere zien: «Zuen egiteko andia da mundu gizari Ebanjelioa predikatu ta nere Jainkonza ta gizon egin ninzan denboratik ill ta zerura igan arte guzian egin ta erakutsi nuena adiraztea, bai ta zeru berera igan nai dutenak egin bear dutena ere».

        Aldi berean beren egiteko ta lan andi hau bear zen eran egiteko ta predikatu bear zuten lege berriaren alde milagro bear ziranak eta beste gauzak egiteko zegoten indar ta esku guzia emanik utzi zituen, esaten ziela agerzen zen lege berria arzen zutenetatik anitzek ere egiñen zituztela era bereko gauzak eta milagro andiak eta milagro orietatik zenbait izanen zirala deabru gaiztoak artu zituzten gorputz gaisoetatik aienatzea, sekulan ikasi etzuten hitzkunzez hitz egitea, sierpe izurdunak sartu zuten gaitz eta ill-gai pozoitua bat-batean kenzea, ustekaberen batez edaten zuten izurriari ta pozoi galgarriari gaitz egiteko indarra kenzea ta erien buruak eskuz ukituz sendaturik uztea.

        Jarri zen gero Jesus maian ta jan zuen Apostol berekin an zutena. Esan zien galdegin zioten ta zegoten guzia ta gero etzitezela Jerusalendik atera artu artean Espiritu Santua, Aitak egun gutiren buruan igorriko ziena, zeren hau zen beren lan andirako urez ez, S. Joan Baptistaren eran, baizik bere graziz bataituko zituena, ta zuten beldurra kenduko ziena, bai ta bearko zuten jankinz-birtute, argi indarz, bide ta beste guzia emanen ziena ere.

        Jantoki berean, bada, Olivadiko bidean ta Olivadi bereko mendian hau guzia ta beste zenbait gauz esan ta Apostol berak eta beste anitz an utzi ta igan zen Jesus zerura, ta igan zen berez zezaken Jangoiko-gizona bezala. Zerbait bide agerian egin ta gorde zen odei batean ta sartu zen zeruan ta jarri zen an zegokan toki eder betiko bere Aitaren eskoi-aldean ta gelditu zen ezin geiagoraño atseginzez ta gloriz betea.

        Bere odeian Jesus gorde ta ere, odeiari begira gelditu ziran mendian arkitzen ziran Apostol jaun ta beste guziak, zuriz jaunzirik bi aingeru an agertu ta oriei esan arte guzian: «Zertan zaudezte emen zerura begira, gizon galiletarrak? Orain zerura igan den Jesus Salbatzalle hau era berean ta honra andiarekin etorriko da (bere aldian) zuen ta munduko beste guzien kontu zorrotza arzera». Hau aditu ta itzuli ziren Jesusek esan gisan Jerusalena ta Espiritu Santuaren indar, birtute ta doaiak an artu ta banatu ziran mundu guzian ta predikatu zuten Jesusen lege berria, legearen alde predikari beren eskuz Jangoikoak ezin kont-al-diña milagro egiten zituela, ta bazter guzietan isill-erazi zituzten sulezeko etsai ta deabru hitz-onzi guziak, bai ta arkitzen zituzten judatar gogorrak ere, ta agertu zuten Apostol berak noranokoa den Jesusek emengo bere bizitzarekin ta eriotz nekatuarekin irabazi zuen erregenza. Elizak gaur agerzen digun Jesusen erregenz hau ekustea da aldi onetako gure egiteko guzia.

 

 

§ I.

 

        «Kristo Jaunak armarik bage ta gurutzeko bere eriotzarekin garaitu zuen mundua», dio S. Augustinek: domuit mundum non ferro, sed ligno, ta «bere gurutze beretik asi zen guzien Errege izaten», esaten du Eliz Ama santak: reganvit a ligno Deus, ta gaur igan da bere betiko Ait Jangoikoaren eskoi-aldera ta egin du an aspaldi Aita berak esan ziona, esan zion aldian: «Jar zaitez nere eskoi-aldean ta nik ekarriko ditut zure etsai guziak zure eskura ta oinpera edo zere erresum andira»: sede a dextris meis, donec ponam inimicos tuos scabellum pedum tuorum (Ps. 109), eta an jarriko zeneko ekarri ziozkan berarekin mundutik igan ziran Patriark, Profet eta beste justu guziak, bai ta zeruko serafin, kerubin ta beste aingeru jakinsu ederrak ere, zeren guziak diran Jesusen erreinuko soldadu egoki bortitzak edo Jesusek gurutzeko bere eriotzarekin irabazi zuen graziz jaunziak; leneko on guziak alabaña andik artu dute duten grazi hau ta artuko dute arzen dutena azken juizioko eguneraño izanen ta etorriko diran beste guziak, dio S. Thomasek S. Joanen zenbait hitz klaratzen dituela.

        S. Joanen hitz S. Thomasek klaratzen dituenak dira: «Guziok artu dugu Jesusen ondasundi bete osotik»: de plenitude ejus omnes accepimos: (scilicet omnes Apostoli, Patriarchae, eta Prophatae, et Justi, qui fuerunt, sunt, et erunt: et etiam omnes Angeli); zeren Santu Doktoreak dion bezala, Kristo Jaunaren bukanzik bageko graziditik datorren grazia den adimentudun guziak duten grazi guzia: quia plenitudo gratiae, quae est in Christo, est causa omnium gratiarum, quae sunt in intellectualibus creaturis, ta gizonak bezain adimentudunak diran ta adimentu agitz garbiagokoak aingeru guziak. Kristo Jaunak gizon egin ta irabaziko zuenagatik Jangoikoak emana da, bada, aingeru ta Kristo Jaun bera jaio baño lenagoko on guzien grazia ta soldadanzako soñekoa, ta bide berez ematen die mundura datozen ta etorriko diran beste guziei ere, ta leneko, oraingo ta geroko on guziak izanen dira Jesusen erreinuko soldadu ta gerrari, ta gerrari-soldadu zerura igan arte guzian Jesusen etsai, mundu, deabru ta aragi gaiztoa garaitzen ibilli bearko dutenak, eta zeruan beti Jesus Errege beraren zori oneko soldadu, arazo, neke ta perill bage izan bearrak, zeren betikoa den, bukanzik ez duena ta zori ezin obekoa Jesusen ango erresuma. «Bai», dio Espiritu Santuak, «Jacoben itxean gizanza artuko duen Jangoiko Jesus izanen da betiko manatzalle ta zori oneko Errege»: regnabit in domo Jacob in aeternum, et Regni ejus non erit finis (Luc. 1,32) ta noiznai munduak dirauño, artuko ditu zeruko bere erreinuan beraren emengo erreinuko soldadu ta fededun on bere Aitak prestatzen diozkan guziak.

        Ez, bada, ez da Kristo Jaunaren erresuma lurreko erresum laburren gisakoa; betiko Errege ta betiko erresumaren Jaun ta Jabe da Jesus maitagarria. Urte gutiko errege da emengo errege bakoitza ta zenbait erregeren eskutik besteen eskura igaroagatik, orien erresuma anitz luzatu bage aitzen ta bukatzen dena da. Adi zazu ta ekusiko dezu.

        Munduko erreinu ta inperi andien ta bortitzenetatik bat izandu zen Siritar ta Babilondarrena, ta mill ta sei eun urtez ta elkarren ondotik aren jabe ta errege berrogei gizon izan arte guzian iraun bazuen ere, bukatu zen azkenean ta joan zen Meditar erregeen eskura. Leneko bere erregeen eskuan baño denbor agitz laburragoan egondu zen Meditar erregeen eskuan; orien eskutik joan zen igesi errege Persitarren eskura. Persitarren eskutik iges egin zuen laster Macedoniko errege Alexandro andiaren eskura, ta hau ill ta onen eskutik erori ta ausi zen anitz zatitan ta gelditu zen zati bakoitza Alexandro beraren soldaduren baten eskuan sartua.

        Zati orietatik zenbaitek eta beste anitzek egin zuten gero Erromatarren erreinu ta inperi andia. Hau ere anitz urte baño len egin zen bi zati ta zati bata gelditu zen Italian ta beste zatia Constantinoplan Constantinoplako inperi zatiak izandu zituen bat bestearen ondotik ogei ta amabost nagusi edo enperadore, zenbait beren tronutik bizirik kenduak eta beste zenbait izurriz, ezpatez edo gaizkiago illak, eta orain arkitzen da Turcoaren atzapar gogorrean. Italikoa joan zen bein Africako errege Godoetara, gero Franciko errege baten eskura ta geroz ibilli da Alemandarren eskuan ta gaur arkitzen da Austriko itxean, ta itxe onetako indarrak gatik ezpaliz, izanen lizake inperi azal bat baño anitz geiago ez.

        Munduko erreinu andi oni agitu zaiona agi ta gertatzen zaie beste guziei ere: esku batetik bestera ibilzea ta luzaro zutik ez egotea. Besteen artean egitu zaio hau gure Españari; bada denbora batez izandu da España Africako Kartajindarren erreinua, beste denboraz Suevodarrena, gero Errematarrena, gero Godotarrena, gero Mairuena, gero berriz Godotar berena, gero Austriko odolekoena ta orain azkenik Franzesena da, ta Jangoikoak daki noren eskuan bukatu bearra den edo non gelditu bearra munduko erreinu bakoitza. Bitarte orretan denbora laburrez iduki du enperadore ta errege bakoitzak bere erreinu edo inperioa; bada iduki du bera ill arte edo norbaitek kendu bitartean, eta orien artean izandu dira (ta orren kontatuak ez) ill baño len ere berak utziz erreinu bera galdu dutenak. Kristo Jauna da irabazi ta artu duen Erreinua bere eskuan dadukana ta eternidade guzian ta beti beti iduki bear duena: et Regni ejus non erit finis.

 

 

§ II.

 

        Nondik duela uste dezu Kristo Jaunaren Erreinu onek bein ere ez bukatu bear hau? Etsairik ez izatetik? Ez, bada; bada Kristo Jaunarenak ere baditu bere etsaiak; eta etsai, munduko andienak izandu dituzten guziak baño agitz andiagoak; dira alabaña Kristo Jaun bera ill-erazi zuten judatar gogorrak ta orien ondorengo guzia; eta ondorengo, mundu guzian banaturik arkitzen diranak; dira Turko-tzar eun milloiezka kontatzen diranak, eta dira jentik guziak; eta jentilen apez, errege ta kargudunak. Jentilak berak egungo egunean ere badira berreun milloi beinzat eta denbor luzean izandu dira sei eun milloi ta geiago. Mill urte ta geiago da Turco arroak asi zirala Jesusen Erreinuko etsai izaten, ta asi ta laster sartu ziran nork daki zenbat orien lege-tzar zikiñean; Jangoikoaren milagroz bezala dator orietatik bat gure legera ta beste guziak Kristo Jaunaren erresumako etsaiak dira.

        Orrenbat etsai baditu ere kristo Jaunaren erreinu onek emen agerian ta mundu berean, oriek guziak baño agitz geiago ta gaiztoagoak dira ezkutuan dabilzan sulezeko amurratu deabru gaiztoak. Batak eta besteak, bada, elkar arturik egin diote gerra (ta ger bizia) ill ezkero edo mil ta zazpi eun urtez Kristo Jaunari, ta urte orietan ibilli dira beti Kristo Jaunari bere Erreinu hau kendu naiez, ta egiteko berean ibilliko dira azken juzganzako eguneraño ta mundu hau bukatu arte guzian. Baña alferrik nekatu dira oraindañoko guzian ta hau bera agituko da datozen urte ta denboretan ere ta orien buruan ondatuko dira guziak beren sulezean; aldarterik bagekoa da alabaña ta beti-betikoa Kristo Jaunak zeruan bere aingeru, bere santu ta beste bere doatsu guziekin egiten duen Erreinua, bai ta Kristo Jaun beraren emengo Elizakoa ere; bada hau ere beti zutik geldituko dena da, Kristo Jaun Jangoiko-gizon egitsuak esana daukan bezala: et portae inferi non praevalebunt adversus eam (Matth. 16,18).

        Kristo Jaunak nai balu, bertatik ere galdu ta onda litzake suleze infernuan bere Erreinuko etsai oriek; bada guzia dezaken Jangoiko-gizon Errege da Kristo Jauna; ta Jangoiko-gizon Errege, hitz batekin hau ta geiago dagikena ta bere aingeru bortitzei eragiteko keñu bat egitea aski lukena. Baña ez da hau Kristo Jaunak billatzen duena; billatzen duena da nai duten guziak bein emengo bere Elizako erresum ta gero zerukoan arzea; guziak gatik alabaña isuri zuen bere odola ta utzi zuen gurutze batean bizia ta nai luke balia litezen guziak beraren biziaz, odolaz, ta irabaziz, ta noizbait galzen dituenak galzen ditu beren gaiztakeri guzien neurri ta urteak bete ezkero, ta horduan Jesus Erregek botatzen ditu sulezera, sagar ustelak ganadu belzen orzera bota oi diran bezala.

        Bitarte onetan ez dago geldirik Jesus Errege. Lendabizitik banatu zituen munduan bere amabi Apostol ta orien irurogei ta amabi lagun beinzat eta guzien ezpañez banatu zuen zori oneko bere Erreinu onen berria ta bein ta askotan deitu zituen munduko guziak bere Erreinu berera.

        Siñes zezaten mundutar itsuak Jesusen berrilari onak esaten ziena, egiten zituzten berrilari berak edo Kristo Jaunaren Apostol eta orien lagunak aldiak eskatzen zituen milagro guziak. Ikasi bage hitz egiten zuten edozein baztertako hitzkunzan ta hitz egiten zuten an bertan jaio-aziak eta beti bizitu balira bezain zuzen ta aisa, ta beren hitzket bera bezain ongi aditzen zuten sekulan ikasi edo aditu etzutena.

        Eskol andirik bageko ta guti zekiten gizonak ziran Kristo Jaunak bere egiteko andira igorri zituen Apostol onak eta orien lagunak, eta al-ere sarzen ziran bat ere beldurrik bage munduko jakinsu andien erdian, erri andi, tribunal izugarri ta edozein errege ta enperador andiren jauregian, bai ta fariseoz ta legeko doktorez beteak zeuden Sinagogetan ere, ta bazuten bazter guzietan ta beti zer esan, aditzen zituztenak jakin bear zutena erakusteko, galdegiten zien guziari eranzuteko ta Kristo Jaunaren legea ta erregenza siñetsi nai etzutenak mututurik uzteko.

        Apostol onen hitzak aditzen zituzten guzien artean gogorren ta siñislerik gaiztoenak judatarrak ziran. Bazekiten oriek Eskritura santaz etorriko zela orien onerako Mesias bat; baña uste zuten Mesias hau izanen zela gizon aberats soldaduduna, erromatar ta beren beste etsai guziak andik aienatu ta orien bazter berean erreinu ondasundun bakezko bat ezarri bear zuena; ta Kristo Jauna bazen ere Jangoikoak agindu zien Mesias hau, etzuten beren Jainkotzat eta Erregetako ezagutu, ta zeren Jesusek esaten zien bera zela judatarrak uste zuten Mesias ta zeren bidenabar begitan ematen zien beren gaiztakeriekin, artu zuten begitan ta etziran gelditu gurutze batean ilzez josirik illa ekusi arte guzian.

        Espiritu Santua artu zutenetik asi ziran Apostol jaunak Jerusalen berean ango eskriba, fariseo ta jakinsu guziei begitan ematen beren itsumen galduarekin, ta ezin uka zezaken gisan agerzen zien eskutartean zituzten eskritura santez berak ill-erazi zuten Nazarethko Jesus zela Jangoikoak judatarrenzat eta mundu guziaren onerako agindu ta berezi zuen Mesias. Zein ere gogor-amurratu-galduak zeuden Jesus onagana, siñistu zuten ta fededun egin ziran S. Pedroren lenbiziko sermoia aditu ta irur mill bezala; beste guziak mututurik gelditu ziran ta hitz bat S. Pedrok zionari zer eranzun etzutela; baña azkenean S. Pedro berak, beste Apostol guziak eta S. Estebanek ziona aditu ta ere, orietatik gutik artu nai izandu zuten beren Erregetako ill-erazi zuten Jesus ta etzuten artu nai izandu beren ondasun piskak eta bazterrak galzeko beldurrez; ta zeren artu etzuten, galdu zituzten beren bazter ta ondasun guziak, orregatik galdu bear zituztela lenagotik Eskritura santak Danielen ezpañez adirazi zien gisan, esan zien aldian: «Ill bedi (orien eskuz orien galgarri bat baliz bezala) Kristo ta (beraren ilzalle oriek) ez dira izanen Jesus ill biztuaren erreinukoak (eta beren bazterretatik ere aien-erbestatuak izanen dira)»: occidatur Christus, et non erit ejus populus (Daniel, 9,26); bada andik ez urrun, ta Tito ta Vespasiano Erromako enperadoreen egunetan erio gaiztoz ill ziran Jerusalen berean arkitzen ziranetatik milletan mill beinzat eta beste guziak banatu ziran bein Erromatarren erri ta erresuman ta gero munduko beste anitz bazterretan.

        «Eta banatu ziran», dio S. Augustinek, «nai etzutela Kristo Jaunaren erresuma agitz anditzera; bada berekin Eskritura santak eraman ta dakarten berriarekin lenbizian Apostol jaunak eta gero orien ondorengo maisu-misionista ta predikari onak siñisterazi die eun millka ta mill-milloika munduko jentillei ta beste jendeei Jesus dela dena, Jangoikoaren Seme Jangoiko-gizon egiña ta zeruko ta lurreko betiko Errege»: sparsi sunt iudaei ubique terrarum, portantes codices, quibus Christus praedicatur. Eta dagitela nai dutena judatar itsu gogorrak, munduko hereje gaiztoak eta sulezeko deabru amurratu guziak, andituz joanen da ta fededun berriak artuz ta artuz Kristo Jaunaren Erreinua, berak bere nekez, izerdiz ta gurutzeko eriotzez irabazia, ta bake osoan iraunen du gero eternidade guzian ta betiko glorian: Regni ejus non erit finis.

        Zori ta hordu onean, Jesus maitagarria, egin ziñan gizon gure guzien betiko Errege izateko. Eta zaran ezkero, lagun zakizkigu emen zure soldadu onak izaten ta gugandik nai dezun guzia guri eragiten, igan gaitezen gero gaurko zere iganzarekin egin diguzun bidez zeruko zure Erreinura, or beti zuri begira ta atseginzez ta gloriz beteak bizitzera. Bai arren, Jesus maitagarria, bai.

 

aurrekoa hurrengoa