www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV
Erregeen urrengo
bostgarren igandeko irakurraldia

 

Alligate ea in fasciculos ad comburendum; triticum autem congregate in horreum meum. Matth. 13

 

Gaia: Gari-trillaren gisakoa da animarekin
Jangoikoak bere Tribunalean egiten duena

 

        Gerta ziteken gauza gertatutzat artu ta agerzen zuen zenbait aldiz Jesus maitagarriak jakin behar genuen egiaren berria ta hau da egungo Ebanjelio Santuan egiñik ekusten duguna. «Orra, bada», esaten die aldi batez Jesusek aditzen zutenei; «orra, gizon batek bere alor-lurra maneatu ta egin zuen bein ereinz on bat eta uztan uste zuen bilze obea. Baña hura ta aren langille guziak loak artu ta sartu zen aren alor ereinian gizon etsaia ta gari erein tartean ereñi zuen belar gaiztoa ta zakar galgarria ta gorde zen ber-bereala.

        Garia jaio ta azitzen asi zeneko, jaio ta azi zen belar gaiztoa ere ta agertu zen gari guzia zakarrez betea ta agitz galdua. Hau ekusi ta arritu ziran itxeko mutillak eta esan zioten beren nagusiari: "Jauna, etzenuen zuk gari bihi ona ereini alor onetan? Nondik da, bada, garitartean ageri den belar gaizto ta zakar hau? Obe izanen da bertatik hau guk kenzea, ta, nai badezu, kenduko dugu". "Ez ori", eranzuten die nagusi buru onekoak, "galduko zenukee gari guzia. Utzazue geldirik garia aletu ta zoritu arte guzian. Igitan asten zarazten aldian bereziko dezue garitik zakarra; zakarra sutarako ta garia nere ganbaran ta alondegi artakoan sarzeko"». Eta orra gertakizun Jesusek aldi onetan artua.

        Zertako ote? Egun batez agituko den egia ta gauza guri agerzeko. Zer gauz, egi da egi ta gauz hau? Hau da garia larrañean belar gaiztotik berezten den gisako bere azken juzganzan onak Jangoikoak gaiztoetatik bereztea: onak zerurako ta gaiztoak beren sulezerako.

        Belar gaiztoak errazkiago erretzeko igitari-mutillak egiten dituzte beren zamak edo sortak, eta Jangoikoak egun artan eragiñen ditu infernurako gaiztozko bereak, eta zam bakoitzean loturaziko ditu, dio S. Agustiñek, elkarren erako mutik lapurrak, ezkondu zikiñak eta dirutsu itsuak: rapaces cum rapacibus, adulteros cum adulteris, acaros cum avaris.

        «Zama orietatik bat izanen da (ta zam betiko surako gai agitz igartua) andreki galgarriz egiña», dio S. Vicente Ferrerek; «edo andreki, beren gorputzak bekatuz ez zikindu arren, beren apainket eta erakeri arroz, eragiten dituzten bekatuz besteen animak eta berenak zikinzen dituztenez egiña»: decimus fasciculus de mulieribus vanis, et pomposis, quae, licet fuerint castae, et honestae, ex illis tamen picturis, et vanis ornamentis damnabuntur (Dom. 4 post Epiph.).

        Ez da bat ere obea neskatx arin apainduz, orien lagun konsejariz, amatzar apai-zariz, mutill ekusle zikiñez, mehatxuz oriek zenzarazi etzituzten aitez ta aidez, kastiguz eragotzi etzituzten alkatez ta o(r)iei lagundu etzien predikariz Jangoikoak eragiñen duen zam andia: filia superbe ornata, et mulier, quae ornavit, et iuvenis, qui adamavit, et ancilla, quae suasit, et pater, qui non correxit, et concionator, qui non redarguit: omnes isti in fasciculum (Matth. Fabr. hic.).

        Zori gaiztoko zam oriek, bada, ta gañerako gaiztoz Jangoikoak egun artan eragiñen dituenak erreko dira sekulan ta beti sulezean, ta gari onak edo anima garbiak gordeko ditu zeruko bere ganbar ederrean, eta orien berezte andi hau utziko du azken juzganzako egunerako. Baña banakako beste berezte bat egin behar du Jangoiko berak, onak eta gaiztoak illez doazen horduz ta aldirik galdu bage. Berezte bakarkako onetan ekusiko ditu Jesus juezak ongi bizitu diranak egin dituzten gauz onak eta gaiztoen gaiztoak, bakoitzari bertatik emateko dagokan bide-saria ta hau da aldi onetan guk ekusi behar duguna, Jangoiko berak lagunzen digula.

 

 

§ I.

 

        Garidunak igit-denboran kendu behar ditu gariko belar gaiztoak zam egin ta sutan erretzeko, ta hau ark egin ondoan, baditu beste zenbait lan garian, ganbar-alondegira eraman baño len, egiten diranak; bada ganbar-alondegira ta aleen tokira ale ta grano uts garbia eramaten da, ta igit-denboran baditu aleak bere azalak, bere bizarrak eta bere lastoa ere, ta oriek kendu behar zaizka alondegira eraman baño len.

        Kenzen zaizka bazter batzuetan iraburrez edo esku-trilluz ta golpez, ta besteetan larrañetako lanez. Era bateko edo besteko trilla bukatu ondoan, bilzen da pilla batean, larrañekoa bada trilla, agotz eta ale ta gari zakar guzia, ta esku-trillan lasto luzea ez, beste guzia. Aize bizi bat datorren aldian arzen dute trillariak beren pala, ta palaka aizea datorren aldera botatzen dute pill guzia, ta alea baño ariñagoak diran lasto zati zakar ariñak badaramatzi aizeak aratago ta bertan erorzen da alea bere lur pusk eta zakar astunarekin. Arzen dute gero aleen diñako zuloak dituen galbai bat; arzen duten aldian, galbaiak artu-al ale gelditu den gari pillatik eta aldakako toki garbian eskuz batetik bestera ta inguruan galbaia erabilliz, botatzen dute aren zuloetatik lurrera ale guzia ta gelditzen dira galbai berean arri koskorrak eta beste zakarrak. Oriek beste aldera bota ta galbaidunak arzen du berriz gari zikin pillatik beste aldi bat eta egiten du aldi onekin ta urrengo guziekin lenbiziko aldian egiña, ta lenbiziko pill-nasi andiarekin egiten ditu irur: gari garbizkoa bata, lasto-agotzezkoa bestea ta irugarrena zakarrezkoa. Uzten du datzan toki berean zakarra; sarzen du alondegiko ganbaran garia ta agoztegian agotza edo pillan lastoa.

        Mundura datozenak ereintzen ditu Jangoikoak bakoitza bere itxean ta jaiotzen den bazterrean. Zenbait jaiotzen dira itxe ondasundunean; anitz doi-doia irauten duen etxean; baste asko erdiko etxean edo itxe, ondasun andirik ez izanagatik, behar andirik ekusten ez duenean, ta geienak edo beinzat asko jaiotzen dira maister ta itxe prestatuan; ta guziak jaiotzen dira larru gorrian, bai ta Job bera bezain itxe onekoak ere, ta guziak esan dezakee gero Jobek esaten zuena: «Uts utsa ta larru gorrian nere amaren sabeletik atera ninzan ni»: nudus egressus sum de utero matris meae (1,21).

        Jaiotzen diran gisan ibilli oi dira mundura datozenak; bada ondasun gutirekin edo gabe arkitzen dira beren bizitzan geien jaioak. Ondasun andien erdian bizi oi dira ta egiten dute aisa lo, aberats jaio ziranak. Oriek bezain ondasundun ez, baña ongi ta behar den guziarekin edo beinzat neke andirik bage arkitzen dira beste zenbait, eta beste anitz neketan arkitzen dira beti ta, lana lanaren gain egiten badute ere ta egun guzian jan-edan laburrarekin ta izerditan ibilliagatik, zorpe behartsutik beren buruak ezin atera dituztela. Ala ere egun batez berdinzen dira guziak ta gelditzen. batal bezain guti besteak duela; bada guziak gelditzen dira jaio ziran aldiko gisan ta bat ere bage. «Bai», dio Job berak, eta dio bere ta beste guzien izenean; «bai, munduko gauzarik bage mundura ninzan ni ta izandu ditudan gauz guzietatik bat ere bage joan beharra naz nere obira ta beste mundura»: et nudus revertar illuc (ibid.). Bai ta beste aberats ondasundun batek bezain ongi bere gilzak gordeagatik ere.

        Egiteko ta arazo andian, ibillera luze nekagarri ta aldarte ta tunda txar askorekin bildu zituen batek diru-sall ta ondasun andiak; baña etzuen arkitu Jangoikoak nai duena baño geiago bere bizia luzatzeko biderik. Etorri zen guzioi etorriko zaikun azken hordua ta aitzinetik etorri oi den eritasuna. Hau bizitzen ekusi ta ezagutu zuen urbil zuela ta agitz aldean bere eriotza, ta zituen diru-ondasunak ez galdu naiez, artu zituen bere gilzak eta gorde oatzeko bere kuisiñaren pean ta, norbaitek artu ta eraman zitzan beldurrez, sarzen zuen noizean bein eskua an ote zeuden ekusteko, ta ekustera zetozkionak urbilzen baziran, ernatzen zen guzia ta etzituen begitik uzten andik joan arte guzian; guzia zen gilzak eta gilzapeko bere gauzak, ondasunak eta diru zituenak galzeko beldurrez. Baña azkenean ari gertatua? Galzen diran guziei agi-gertatzen zaiena: eriotzaren segak aren egunak ebakitzea, hura ill-otza gelditzea ta beren toki berean bere gilz, ondasun ta diru guziak uztea, ta bera, sekulan alakorik izandu ezpalu bezain uts eta gabe. Hau da arenzat eta aren erako beste guzienzat Espiritu Santuak esanik dadukana; bada guzienzat esana daduka: «Egin zuten beren loa ta ill dira aberatsak hordua etorri horduko, ta arkitu dira esku utsean ta deus ere bage»: Dormierunt somnum suum, et nihil invenerunt viri divitiarum in manibus suis (Ps. 75,6).

        Munduko begiz emengo gauzei begiratzen dienak zori onekoa dela uste dute ondasunez ta diruz ongi arkitzen dena: beatum dixerunt populum, cui haec sunt (Ps. 143,15); baña lastoak, agotzak edo zakarrak dira oriek guziak, eta zakar, agotz eta lasto eriotzeko segak eta palak alde bat utzi beharrak. Bai, dio Job santuak, «bakoitza bere erioak segatuko du ta gaiztoa sega gaiztok, eta ibilliko dira ori ta orren gauzak aizetan trillariak darabillen lasto zatikatu agotza bezala»: lucerna impiorum extinguetur, et erunt sicut palea ante faciem venti (Job, 21,17).

        Ilzen den zaldun aberatsak ill-hordu azkenekoan izanagatik milka ta milka diru-ondasunak, etxe andi jauregi egokiak eta orien ta bere buruaren apaingarri ederrak, bere eriotzeko segan ta trillan gelditzen da bat ere bage. Errege berei, Erregeren urrengo gizon Biso-Rei, Kargudun ta etxe andiko seme guziei eriotzeko segak eta palak kenzen diezte zituzten titulo, esku ta gauz guziak eta utzi ditu alakori bage bizitu diranak bezain uts eta gabe.

        Il dira orrazketaz, apainzez, zintaz eta edergarriz betea bizi zen Dama ta neskatx arroa, ta eriotzaren segak eta palak utzi ditu alakorik ekusi ezpalute bezain apainzik bage, kolorez galduak eta usteltasunaren atzaparretan sartuak. Orra munduko gauzen ta gorputzari dagozkanen geldiera: aizetan, bizitzaren aldakan ta bazterrean gelditzea, alearen bazterrean agotza ta gari zakarra bezala. Eta alearena edo animarena? Hau da orain guk ekusi beharra.

 

 

§ II.

 

        Gari ale onak sarzen dira alondegi ganbaran edo artako den kutx andian, ta anim ona zeruko Paraisuan. Ale galduak dijoaz ganadu belzen ortzetara ta anima gaiztoak infernuko basurde gogorretara.

        Urik bagez edo laño gaiztoz galdu oi dira zenbait aldiz azitzen hari diran gariko zenbait ale ta gelditzen dira azal utsean ta mamirik bage edo mami usteldu galduarekin; ta anim anitz bekatuz galduak gelditzen dira ez artu naiez Jangoikoak eman nai zien graziaren inza ta ura, edo zeren azpiratzen dituen buruko arrotasunaren, aregiaren atseginz zikinen edo ondasun-nai gaiztoaren aizeak eta lañoak. Zein diran gari-ale uts galduak, ekusten du jabeak aizez ta galbaiez bere zakarretik berezten dituen aldian, ta ekusten da zein diran anim bekatuz galduak emengo gauzen agotz-lastoa ta gorputzaren bizia kendu ta Jangoiko argiaren tribunalean agerzen diran ez-bai puntu berean.

        Gari-buruan ta last artean arki diteke ale ona edo ale galdua, ta soñeko ederrez jaunzia ta ondasunez betea izan diteke anima ona, bai ta galdua ere; ta ona baño errazkiago ta agitz sarri-usuago arkitzen da galdua, zeren galduak izan oi duten emen bertan beren atseginza ta saria: habetis hic consolationem vestram (Luc. 6,24); ta zerurako arzekorik bage ta infernurako zor andiarekin emendik atera oi diran emen galduak. Hau adirazten digu orain zuk adituko dezun berri onak.

        Gazterik alargundu zen beste zenbaiten gisan munduko Dama bat. Munduaren ostiko ta errebes oni begiratu zion begi onez ta ezagutu zuen nai etzuela Jangoikoak ekusi ezkonzan sartua, ta ezkonz-usi ta asmo guziak utzi ta asi zen alargun gelan sartu baten bizitz on bakar berezi bat egiten; ta egin ere zuen bein ere utzi bage bere azken horduraño ta egin zuenaz damutu bage ta bere bihotzeko atsedenz eta atseginz andiarekin. Azkeneko bere eritasunean ta ill-hordu berearen begira zegoela, ekusi zuen ezkondu zen aldiko bere ainzur-pintura; ta pintur, horduko aren apainket eta arrotasun guziak agerzen zituena; ta hura ekusi ta asi zen negar ta negar ta esan zion bere aldakan zuen konfesoreari: «Ai, aita: ill baninz ni garai artan ta pintur ark adirazten duen gisan bizi ninzala, zenbat lasto ta egur neraman gaur beste munduko sura!»; eta Santo Kristo bat eskuan artu ta asi zen esaten: «Eskerrak zuri, nere Jesus maitagarria, zeren garai onez atera ninduzun munduko kateen ta naspill galgarri eroen artetik eta zeren eman didazun horduko nere bekatu guziez damuturik ongi bizitzeko grazia». Hau esan ondoan eraman zituen bere ezpañak Jesusen bular idikira ta ala zegola gelditu zen soseganz andian illa ta igorri zuen anima beraren alargun denborako bizitz onari zegokan zeruko sari on betiko bat arzera. Eta berak zionaz, etzuen hau artuko, ill baliz bere arro denboran ta ondasun-arte eroan.

        Bai, bizitz ona da zerurako den alea ta ale zori onekoa, ta bizitz hau da egungo Mezako Epistolan S. Pabloren ezpañez Elizak agerzen diguna: «Ea», esaten digu egungo bere Epistolan Apostol S. Pablok, «Jesusek beretzat berezi ta maite zaituen anima: bete zazu bihotza urrikaltzez, jaunz zaitez humiltasunez, begitart onez ta pazienziz. Ar zazue ongi batak bestea, batak besteari barkatuz egin dion bidebagea edo eman dion naigabenza; bada hau da Jangoikoak zurekin egin duena ta zuk eta guziok elkarrekin egin beharra. Bizi zaitez Kristo Jaunaren humeari ta Elizako guziei dagoten bake atseginz-dunean ta eskerdun ona bezala. Ez da zer utzi Kristo Jaunak agertu digun Lege berri garbia; hau da guziei arrerazi behar diezun bidea, bai ta zeruko kantaz, laudanzez ta poz-atseginzez beterik eskerrak eta honrak Jangoiko maitagarriari ematea ere, ta hitzez ta lanez egiten dezun guzia, egizu Kristo Jaunaren izenean ta Jangoikoaren amoreak eskatzen duen gis-eran» (Coloss. 3).

        Orra Elizak gaur S. Pabloz agerzen diguna ta orra animako gari zeruko alondegirako guztiz egokia. Hau egiten dutenak, izanagatik bekatu larri len barkatuaren ta beste txiki zenbaiten zor zakar ta agotz, utziko ditu erreak purgatorioko su andian ta artuko du zeruko bidea, ta zerurako da laster aski ango atseginz garbi andian beti beti bizitzeko, ta ilzeko dagon horduan egin dezake Jesusen Konpañiko batek egin zuenaren erako gauzaren bat.

        Azkeneko bere eritasunean artu zituen onek Santo Kristo bat, Konpañiko bere erreglak eta bere odolez egiña zedukan fedeko misteri andien siñistanza; ta misteri oriei zegoten eran, beraren erreglak eskatzen zuten gisan ta Kristo Jaunak nai bezala bizitu zelako siñutan ta señalez, sartu zituen burupeko kuisinaren azpian; ta egin zituen gauz onak gatik zerurako zelako uste osoarekin, ezarri zuen guzien gañean bere burua ta, oñazeak eta miñak estutzen zuen aldian, sarzen zuen an eskua ta eskuan oriek artu ta berritzen zuen bere uste ta esperanz lenekoa ta garaitzen zuen bere gaitz guzia; ta bere uste berean ta bake onean bukatu zituen bere egunak (Annal. Soc.).

        A, nere Jesus maitagarria! Lagun zakizkit gizon on oni bezain sendorki bizitz on bat egiten, nere atsegin andiarekin nik ere nere ill-hordu azkenekoan eskuan arzeko Santo Kristo bat eta oni begira nagokala eriotz on bat egiteko. Bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa