www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa  

[Azkenengo Ikasbidia

 

Konfesinoe Jeneralen gaiñian

 

        I: Zer da Konfesinoe jenerala?

        E: Da Konfesinoe guztien, edo batzuben barriste bat, konfesetan diriala bizitza guztiko, edo urteen batzubetako pekatu guztiak.

        I: Ona da konfesinoe modu au?

        E: Bai; berez ona da: Baña banaka batzubentzat izan leite kaltetsuba.

        I: Nortzuk dira onek?

        E: Egiazko Eskrupulosuak, zeintzuk len konfesinoe jenerala bein, edo geiagotan zuzen, ta ondo eginda, alegiñaz ezer itxi baga, ta damu egiazkuaz beti dabiltz ikara, bildur ta duda askoren artian.

        I: Zer egin biar dabe onelango arima gaisuak?

        E: Egin itxu-itxuban Konfesoriak aginduten deutsena.

        I: Zeintzubentzat da ona Konfesinoe jenerala?

        E: Iños lenago egin eztabenentzat, uste izan arren konfesinoe len egiñak onak izan diriala.

        I: Zegaiti ori?

        E: Zerren umetan egin dirian Konfesinoiak ardura gitxigaz egin oi dirian. Zer examina egiten da lenengo urtetan? Ze damugaz eldu oi da konfesetara? Zelan enzuten dira Mezaak? Bada ziur, eta zuzen ibilli gura dabenak Zerurako bidian, txito ondo egingo dau Konfesinoe jenerala egiten badau. Bildurtuko nintzate askoren Salbazinoiaz, enzungo baneu Konfesinoe jeneralik iños egin baga agertu dala beste Munduban.

        I: Nortzubentzat da premiazkua, ta biarra Konfesinoe jenerala?

        E: Lenagoko Konfesinoiak dongaro egin dituben guztientzat.

        I: Eta zetan igarriko deutsagu lenagoko Konfesinoiak dongaro egin ditugun?

        E: Igarriko deutsagu, baldin egin bazirian examiña baga damu, ta propositu sendo, ta egiazko baga, edo geure erruz, ta lotsaz pekatu mortalen bat konfesau baga itxi bazan. Eta zeinbat onango dago Munduban?

        I: Beraz, Jauna, txikarretako pekatu loi, ta txikiñak zikiñak goguan daukezala konfesau ezinda egon dirianak egin biarko dabe konfesinoe jenerala?

        E: Bai, salbau gura badabe, ta esan biar ditube guztiak begitandu arren lotsagarriak diriala, ta agertu Konfesoriari Seniden artekuak bazirian: edo mutiltxubak mutiltxubakaz, neskatillak neskatillakaz edo animaliaren bategaz egin bazituban: baña eztago zer esan zer animalia modu zan, ta obra osozko pekatuba ezpazan asko da esatia zirimoniak txarrak egin zitubala, onenbeste edo ainbeste bider, goguan badauka. Geiago biar bada konfesoriak itanduko deutsa.

        I: Eta asko da mandamentuben kontra egin dituban pekatubak esatia?

        E: Ez; esan bere biar dau, zelan lenago lotsaz itxi zituban, ta zeinbat denpora, ta urtian.

        Baña, pekaturen batzuk esan, ta beste batzuk esanga edo gitxitubaz, ta edertubaz konfesetan zitubenak eztauke esan baño azkenian: Jauna, akusetan naz zelan batzuk lotsaz isten nituban, beste batzuk gitxituten nituban, ta beste batzuk apaindu, ta edertuten nituban, ta onenbestegaz aituko dau Konfesoriak biar bestian.

        I: Zeintzuk uts egin darue onetan?

        E: Gazte zoratu edo alegre askok zeintzuk artuarren makiña bat atsegin txar euren artian, ta ibilli arren pozik tiraka, botaka, ta eskuka zikinetan, eztaruen konfesau laugarren parterik, edo bakarrik esanaz, etzitubela konsentidu euren guraz.

        I: Zeintzuk geiago?

        E: Pekatu andi edo obrazkoren bat egiteko asmorik artu ezpadabe, konfesau eztaruezanak bestelango pensamentu euren borondatez euki zitubenak.

        I: Zeintzuk geiago?

        E: Euren burubaz eskuka zikiñak aragiaren gustuak artutiarren eginda, esan daruenak bakarrik, pensamentu txar batzuk euki zitubela. Oneen konfesinoiak donga, ta okerrak dira ta dauke ainbat lasterren Konfesinoe jenerala egiteko obligazinoia, ta zelan zan guztia esateko.

        I: Beraz esango dau batek, ezin salbauko naz Konfesinoe jenerala eginbaga, zerren txikorra nintzanian egin nituban zirimonia zikiñak neure ida ta lagunakaz, ta ez naz aritu konfesetara, ta ez konfesetiarren pensetan neban batzubeten eztiriala pekatu mortalak izango; baña beti geratuten nintzan duda, ta eztabaidan, ta ezin gendu izan dot kezko ta arantzia biotz barruti?

        E: Modu onetan Konfesinoiak egin ditubanak barristau biar ditu guztiak; zerren dudazko pekatu mortalak konfesau baga lotsaz istia dan sakrilejio jakiña, ta umetan bere egon oi da ezaguera, ta malizia moduren bat, ta ez daruez egin loikeriak gurasuen aurrian, ezpada ezkutuban, ta ainbat bakarren. Beintzat beti dago duda errazoezkua pekatu mortalak ete zirian.

        I: Zeintzuk geiago egin biar klabe Konfesinoe jenerala?

        E: Lotsaz konfesau baga euki ditubanak jakinezaz, pekatu mortaltzat artu zitubenak benialak zirianak. Batzuk egoten dira konfesau ezinda euren borondatiaren kontra euki dituben aragiaren berotasunak, Santu edo Jainkuaren kontrako pensamentu txarrak.

        Esan daruen legez, begitandu eraginik Diabrubak, Herejetzat eukiko ditubala Konfesoriak. Beste batzuk uste dabe pekatu mortala dala komulgau ezkero baruba ausi baño lenago txistuba botatia, ta egon oi dira konfesau ezinda lotsaz, ta bildurrez. Borondatiaren kontrako gauzatan eztago pekaturik, ezta txistuba botatian bere bein igaro ezkero eztarrira ostia Santuba, ta pekatu eztana eztago konfesetako obligazinoerik. Bana zerren artu zituben pekatu mortaltzat, ta egon zirian lotsaz konfesaubaga egin zituben Konfesinoe, ta Komuninoe beste sakrilejio, ta salbau ezin leitez Konfesinoe jeneral baga, esaten jakola Konfesoriari zer jazo jakon.

        I: Zeintzuk geiago dauke Konfesinoe jenerala egiteko premina?

        E: Damu, ta propositu sendo baga konfesau dirianak: onek dira, loikeriako pekatu moduren baten oituraz sartuta egon dirianak, edo euren burubakaz, edo adiskidetasun txarrian, edo urtiak igaro ditubenak berba zikiñak esaten, ta oratute tentagarriak egiten, edo onetarako leku emoten. O ta zeinbat gazte daukazan lotuta Diabrubak alde onetati!

        I: Zer erantzun darue onelanguak?

        E: Konfesauta daukezala; ezer itxi eztabela.

        I: Eta balioko dau Jainkuaren aurrian atxakia onek?

        E: Ez; zerren emoten zituben berbak Konfesoren oinetan zirian otzak, ta guzurrezkuak ta damu benetako bagiak euren Konfesinoiak. Uste txar onek daruaz Infernura ainbeste arima. Begitanduten jake konfesau ezkero guztia daguala eginik. Bizitza barria da konbersinoe egiazkuaren igargarri, edo señalia.

        Dauke Konfesinoe jenerala egiteko premiña pekatuko okasinoe urrekuan bizi izan dirianak, batez bere etxian pekatuko laguna euki dabenak: zerren bitartian egiten zirian konfesinoiak zirian donga, ta sakrilejiokuak (inolanbere alegiala etxeko okasinoeti urten ez beban) damu egiazkorik eztagualako borondatezko okasinoe urrekuan bizi dirian artian.

        I: Bada zelan absolbietan ninduben Konfesoriak?

        E: Zerren ezkutau, edo edertuten zenduzan pekatubak; edo zeure pekatuben kastiguban topau zendubalako bere obligazinoiak ez ekiazan Konfesore zure, ta bere arimiaren kaltegarri bat. Dauke konfesinoe jeneralaren premiña ordituteko usadiua denpora luzian euki dabeenak; zerren eztirian geienak zuzen konfesau oi ta damurik eruan eztaruelako.

        Baita benetako gorroto, ta ikusi ezin luzian bizi izan dirianak bere; gorrotua kendu baga eginiko konfesinoiak dongak dirialako. Dauke konfesinoe jeneraleren premiña gauzaren bat ostu, edo edo (sic) bide dongati izanda al daiela biurtu baga luzaro egon dirianak, zerren bitarteko konfesinoiak zirian dongaro egiñak. Bardin esan biar da beste edozein mandamenturen kontra oiturazko edo usadiozko pekatubetan sarturik egon dirianen gañian zerren bitartian ez daruen egiazko damu ta propositurik eruan.

        I: Eta konfesinoe jenerala egiten dabeen guztiak egin darue ondo?

        E: Ez; zerren konfesinoe jeneral batzuk egin oi dira tranpiaz absolbizinoia aterateko asmuaz, bitartian benetako damurik eztaruela. Tranposo asko dago Munduban; ta alan biotza aldatuta ezpadago, eztago egiazko konfesinoerik.

        Beste batzuk dagoz konfesinoe jeneralian bere pekatu mortalen bat isildu daruenak; gauza negargarria da batzui jazoten jakena. Enzuten daben Sermoeren bat, edo beste gauzaren bategaiti artuten ditube onak izateko gura, ta desiuak. Egiten dabe Konfesinoe jenerala, ta gordeten dabe pekaturen bat lotsaz. Jarraituten deutse sarri konfesetiari; asten dira penitenziak egiten, ta munduko iritxian bizitza santu bat eruaten. Geruago ta gogorrago egiten dira euren bizimodu azaleti onian: ta asko agertuko dira kondenauta juizioko egunian; lotsa ondagarria bota balebe santu batzuk izango zirianak.

        I: Zer egin biar klabe onelanguak?

        E: Egin ostera konfesinoe jenerala osoz, ta damubaz, zerren lenguak ez eutsen balio.

        I: Eta gauza gatxa ete da konfesinoe jenerala egitia?

        E: Ez; askori Diabrubak alan begitandu eragin arren. Ezta iñor galdu ta kondenetan, buru txarra, edo adimentu laburra daukalako; baña bai asko borondate txarra dala bitarte. Jainkuak ezteusku eskatuten galdu daigula osasuna pekatuben examiña edo azterria egiten.

        I: Baña zelan konfesinoe baten esan leiz amar edo, edo ogei urteko pekatubak?

        E: Txito erraz berrogeta amar urtekuak balira bere, batez bere Konfesoria Jakintsuba ta birtutetsu bada.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren asko dan esatia usadio txarra, bestelan esan ezin dabenak. Eta alan birao gaizto, edo lagunaren kontrakuak esateko oituria zortzi, amar, edo urte geiaguan euki dabeenak asko da esatia oitura txar au bataz beste urtian birritan, edo iru bider izango zala, edo geiago, edo gitxiago gomuta al badau, ta nosbait egunen batzuk igaroten ziriala esan edo egin baga.

        I: Eta besterik ezin dabenak zer egin lei?

        E: Esan; nosbait, banaka batzubetan, sarri, edo txito sarri ziriala, ta berba oneekaz aituko dau konfesoriak biar beste. Baña sarri egin dabenak, esaten badau dakiala nosbait, edo banaka batzubetan baño egi ez ebala, ezta ondo konfesetan. Bardin aituten da beste edozein pekatuban.

        I: Zelan egingo da onduen, ta errazago konfesinoe jenerala?

        E: Bizitzia erabagiaz; eta alan ogei, edo ogeta lau urte daukazan neskatillia bada, atera kontu, ze bizi modu eruaeban gitxigorabera, esan daruen legez, mundura agertu, edo Plazara urten arteraño, au da amabi, edo amalau urte eukazanian. Begiratu egin zituban, edo ez txikarretan loikeria, ta zirimonia txarren batzuk, senide, edo lagunen batzukaz: au da labanarri edo estropezurik andiena; ta baldin malizia sartun jaken denporan artu oi zituben atsegin loiak ardura baga, edo zerbait enzunaz, ikusiaz, edo senditubaz, edo beste ibilmodu dongakaz. Gero esan leitez aurrerunzian egin zituban pekatubak. Ezkonduba bada onduen izango da ezkondu ezkeroko pekatubak aparte esatia.

        I: Eta zelan konfesau leiz gazte denporan eginiko pekatubak, buruko uliak baño geiago bazirian?

        E: Esanaz, Jauna, akusetan naz, amalau urteti aurrera, (edo bakotxari jazo jakon moduban) bizi izan nintzala Jainkuaren bildur baga; pensamentu txar askotan atsegin artuten nebala, berbak loiak esan, ta pozik enzuten nitubala, ta bardin ipuin, ta kanta zikiñak; arkitu izan naz fiesta, ta bigira askotan; ta bide, juaetorri, ta egote oneetan egin, ta konsentiduten genduzan tiraka, botaka, laztanga, ta onelango eskuka asko. Ta obrazko, edo pekatu nagusietan jausi dana esan biar dau artez zeinbat bider gitxi gorabera gogora ekarri al baditu, baita ze persona mueta, edo kastagaz (izentau baga) libria, ezkonduba, senidia, edo konsagrauba bazan. Berba baten, Munduban dirian gaistakeriarik andienak badira bere esan Konfesoriari goguan daukanik ezer itxi baga. Bada bitik bat, edo konfesau, edo kondenau.

        I: Ze onera, edo frutu atera lei Konfesinoe jeneraletik?

        E: Txito asko, ta Konfesinoe jenerala ondo egin daben asko dagoz Zerubetan, bestela dudabaga Infernura biar ebenak. Onez gañeti geituten da pekatuben damuba, ta humildadia, ikusirik beregan ainbeste ofensa Jangoiko onaren kontra. Ifinten dau ariman bere bildur Santuba, ikaratuten ditu Infernuko gaiskiñak, kenduten ditu biotz barruban egozan kezka, ta aranza guztiak, ta arimia geratuten da pozarren ozta zer igaroten jakon eztakiala, sartu dalako Jainkuaren grazia, ta uste dau bota, ta kendu dabela beregandik pisutzar astun bat, ta gelditu dala espiritu arintasun, ta gozotasun Munduko guztiak baño geiago balio daben bategaz.]

 

aurrekoa