www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amalaugarren Ikasbidia

 

Oliazinoia, Ordia, Ezkontzia

 

        I: Zer da oliazinoia?

        E: Da Sakramentubat Jesu Kristo geure Jauna (sic) egina, ta itxia gaiso ardurazkuei arimako, ta gorputzeko biar dituben laguntasun guztiak emoteko.

        I: Zelan emon daruake arimako laguntasuna?

        E: Emonaz gaisuai indarra, ta adoria Diabrubaren tentazinoe, ta eriotzako ikariaren kontra.

        2. Kendubaz lenagoko pekatuben azuzki, ondar, ta enparaubak.

        I: Zelan emoten deutsa gorputzeko laguntasuna?

        E: Emonaz pazienzia neke, oñaza ta naigabe gatxak dakartzanak eruateko.

        2. Emonaz gorputzeko osasuna, baldin arimiaren osasunari ondo bajatorko.

        I: Zelan emon daruake Sakramentu onek gaisuei indarra, ta adoria?

        E, Euren Fede, edo sinistamena biztubaz.

        2. Ezarriaz euren biotzetan Jainkua ikusi, ta gozatuteko gurari, gose, ta gogo bizia.

        I: Zegaitik deituten da Sakramentu au Oliazinoia, edo Azken bustzeia?

        E: Zerren au dan Kristinaubak azkenengo artu daruena.

        I: Itxaran biar da azken azkeneraño, Sakramentu au artzeko?

        E: Ez; bada artu biar da, zer artzen daben gaisuak dakiala, ta ez egon konkorturik, illaginik, ta ezaguera baga dagozan artian.

        I: Zer egin biar da ondo arizeko?

        E: Konfesau pekatu mortalian badago.

        I: Eta ezin konfesau bada berbia juan jakolako?

        E: Orduban egin biar ditu Akto kontrizinoeko biziak, eta al badagi, emon kiñu, edo señaleren batzuk bere guria erakusteko.

        I: Zer egin biar dau gaisuak, Sakramentu au artzera doianian?

        E: Biar dau jarri bere pekatu guztien damu andi baten; artu itxarapen, edo konfianza oso bat Jainkuaren errukitasunian, ta bere borondate Santubari guztiz itxatsi, edo etzigi.

        2. Opaegin bere gatxa, oñaza, naigabe, ta miñ guztiak bere pekatuben orderako.

        3. Artu borondatez eriotzia, Jainkuak bialdu gura badeutsa.

        4. Artu emoten deutsezan erremedio, ta osabidiak, gomutaubaz Jesu Kristori ill aurrian emo eutsen edateko samin, ta garratzaz.

        2. Begiak oriotuteko denpora eskatu eurakaz egin izan dituban utsegite guztien parkazinoia: eta bardin beste sentidu guztietako orio bustzeetan.

        I: Zetan utsegin darue gaisorik geienak?

        E: Lau gauzatan: Pazienzia gitxi, ta umore txarra eukiaz.

        2. Sakramentu au artzeko nagitasuna, ta atserapena erakutsiaz.

        3. Osasuna, geiegi gura izanaz.

        4. Bizitza oni, ta ondasunei asko itxatxita egonaz.

        I: Zer da ordia?

        E: Da Sakramentu bat, zeinek Eleisa gizonei emoten deutsen indarra, edo poderiua Eleis gauzetan jarduteko, ta onek ondo, ta biar legez egiteko grazia.

        I: Nundik jatorke indar, edo egial au?

        E: Jesu Kristogandik, zeinek indar ori emon eutsen Apostolubei, ta andik ona batzuk bestiai alkarri.

        I: Beraz beti Mundubak dirauban artian iraungo dau Ordiak?

        E: Bai, ta zelan iraun biar daben azkeneraño Jesu Kristoren gorputzak Sakramentu Santu adoragarrian, alan iraun bere biar dau bera konsagretako indarra.

        I: Beraz Sazerdotiaren Ordia da txito andi ta Onragarria?

        E: Bai, eta alan ekarri biar jake Sazerdotiai lotsa, ta erreberenzia txito andi bat, gaistuak, ta bizitza deungakuak balira bere.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren Jesu Kristok berak bere (sic) bizi izan zan artian antxinako legeko Sazerdotiak honrau eruazan, ta oraingen aldian irudi utsak ziran.

        2. Zerren gaurko egunian bere jasten dan Zerubetatik euren eskubetara diran deungenak izan arren.

        I: Zer konseju emo eruan Jesu Kristok onen gainian?

        E: Ez egiteko eurak egin daruezan gauza deungak; eta jarten baziran Pulpituetan Sermoeginen, egiteko eurak zinuena. Bildots baten narrupian ezkutau leitiala Otso amurraturen bat, ta gordeteko onelakuen atzamarretatik.

        I: Beraz Sazerdotiak bere kondenetan dira?

        E: Bai, ta geiegi; eta alan ez beti euren ispilluban geure burubak ikusi, ezpada Jesu Kristoren Ebanjeliuan, zein dan gure egite guztien zuzenbidia.

        I: Ze poderio emoten dau onez osterunzian Sazerdote Ordiak?

        E: Parketia pekatubak euren oinetara datozan penitente benetakuai, ta parkatutzat emotia Zeruban.

        2. Katigaturik, ta loturik istia ondo prestaurik eztuazanak.

        I: Zegaitik esaten da daukezala Zeruko giltzak?

        E: Zerren edegi daikezan Zeruko atiak askorentzat, ta itxi beste batzubentzat.

        I: Beraz bildur izan biar dau konfesetara doianak ondo prestaurik ezpadua?

        E: Bai, ta errazoe bigaiti: lenengua, zerren Konfesoriak esan arren, Nik absolbietan zaitut zeure pekatubetatik Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian, eranzuten daben Zerutik Jainkuak: Nik kondenau, ta lotuten zaitut zeure pekatu guztiakaz. 2. bigarrena zerren egiten deutsan injuria txito eskergia Jesu Kristoren odolari.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Ekarri erreberenzia andia Sazerdotiai; Aingerubak ekarri daruaken legez.

        2. Ez begiratu eurakan, ezpada Jesu Kristoren irudia.

        I: Zer da Matrimoniua edo Ezkontzia?

        E: Da Sakramentu bat, zeinek santututen dau gizon, ta emaztiaren arteko batasun edo laguntasun zuzena, ta emon daruake grazia euren umiak azteko Jainkuaren bildurrian.

        I: Ze prestaerakaz artu biar da Sakramentu au?

        E: Egon biar da Jaunaren grazian, ta konsejurik onena da, egin daiela ezkondu aurreko egunetan Konfesinoe jeneral egiazko bat. Artu biar da Sakramentu au modestia txito andiaz lotsagabekeria guztiak aldendurik. Eztau ezkonduko danak euki biar eragozbide, edo inpedimenturik.

        I: Zeinbat modutakuak dira inpedimentu, edo eragozbide onek?

        E: Bitakuak: batzuk eragozten dabe ezkontzia: baña ezkondu ezkero, balio dau ezkontziak; alanbere egiten dau pekatu mortal eragozbide onetan ezkonetan danak.

        I: Zeinbat dira eragoz bide onek?

        E: Dira lau: Garbitasuneko, Sazerdote, edo Errelijioso izateko eskinia, edo botua.

        2. Besteren bati emoniko ezkontzako berba desegin bagiak.

        3. Abendu, edo garizumako denporia: baña gaurko egunian onegaz adietan da, eztala ezkontza bullazkorik egin biar denpora Santu onetan, ezta Eleisako bedeinkazinoe, edo fermentazinoerik bere.

        4. Eleisiak eragoztia.

        I: Zer egin biar dau Kastidadeko botua egin dabenak ezkondu gura badau?

        E: Begiratu Jainkuaren aurrian ondo dan edo ez bere promes, edo eskinien nasaibidiak topetia. Eskatu orazinoian, arren erakutsi dagiola, zer egin biar daben. Agertu gero biotza Konfesore jakitun bati, ta ezkontzako errazoe andiak badaukaz, ekarri dispensia Erromatik.

        I: Biri ezkontzako berbia emon deutsanak, egiten dau pekatu?

        E: Bai, ta txito andia: zerren saltzen daben bigarrena; eta alan lenengo berbiari eutsi biar jako, ta bigarrena utsa da. O zeinbat kalte egin daruezan mutil madarikatu askok! Emon daruake berbia askori; darabillez engañauta Neskatilla zoro ez gitxi. Dabiltz irugaz, edo laugaz tratu gaistuan. Guztiai ondo berba egin, ta galdu ariman, ta mundurako. Ni arritu, edo zurtuten nabena da, zelan sinistia emon daruaken arima bagako mutil infame onelakuai. Nundik dakie besteren bat lenago berbaturik daukan edo ez?

        I: Zer jazoten da onelako ezkontzetatik?

        E: Zerren sartu etzirian bide, edo ate onetik, madarikatu daruaz Jainkuak: euren amodio aragizkua laster desegiten da, ta bizi oi dira lera, ta atralaka gogorrian, Infernurako azten ditubela euren umiak.

        I: Zeintzuk dira bigarren moduko eragozbidiak?

        E: Dira amabost: enzunenak, ta jakin biarrenak dira orain erakutsiko diranak; baña eurakaz ezkonduten dana, eztago ondo ezkonduta. Lenengua da Senidetasuna.

        I: Zeinbat senidetasun mueta dira?

        E: Iru guretzat. Bide okerretik, edo ezkontzako berbatik datorrena, ta oni deituten jako Onestidateko eragozbidia.

        I: Zer adietan dozu bide okerretik datorren Senidetasunaz?

        E: Adietan dot, ezkontza uts edo balio ez ebanen batetik datorrena; eta eragozbide au eltzen da laugarren oin, edo graduraño.

        I: Zer adietan dozu ezkontzako berbatik datorren senidetasunaz?

        E: Adietan dot, Mutilen batek emon badeutsa Ezkontzako berbia Neskatillaren bati, ezin a ezkonduko da inoiz onen aistiaz, eta Neskatilla bere Mutillaren anaiaz; bardin adietan da, euren borondatez berbia urratu, edo desegingo balitz.

        I: Bigarren senidetasuna zein da?

        E: Da koñatatzatik datorrena.

        I: Zer da koñatatzako senidetasuna?

        E: Da aragizko batasun, edo egite osotik jaioten dana.

        I: Zeinbat modutara jazoten da aragiaren batasun edo egite oso au?

        E: Bitara; bide deungatik ta bide zuzenetik.

        I: Zer da bide deungako aragiaren batasun au?

        E: Da seigarren Mandamentubaren kontra egin dan pekatu nagusitik datorrena; eta eragozbide au eltzen da bigarren graduraño: alan, ezin ezkondu leitez ez neba arrebaz, ez lenkusu lenkusina lenenguakaz, ez lloba, izeko ta osaba urkuenakaz.

        I: Zer da bide zuzeneko aragiaren batasuna?

        E: Da ezkontza barruban eukiten dan artu emon aragizkua: eta au eltzen da laugarren graduraño; alan ezin ezkondu leite alargun bat bere emazte, edo senar illaren seinide (sic) laugarren graduban sartuta daguanaz.

        I: Zein da irugarren senidetasuna?

        E: Da berez, edo naturalezaz datorrena: nola dan Aita Seme, Ama alaba, Neba Arreba, Lenkusu lenkusina, Lloba Osaba, edo onela Alde berezkuen artekua. Eztago iñor eztakianik senitasun au eltzen dala laugarren grado edo oñeraño.

        I: Zer da indarreko ezkontzia?

        E: Da nai ta ez, edo bildugarri (sic) andiren bategaz egin dan ezkontzia, atarako eskubiderik ez eguala.

        I: Zer da gaistakeriako eragozbidia?

        E: Da iru aldetik datorrena: Eriotzatik, Adulterio, edo Ezkonduben pekatu bide okerrekotik, edo aldabetara (sic) bietatik.

        I: Noz da, edo zer da Eriotzako eragozbidia?

        E: Senar Emazteren bat illten dabenian bik alkarregaz itunduta, ezkontzeko asmuaz.

        I: Ze da Adulterio bakarreko eragozbidia?

        E: Senarra bizi eban artian Emaztiak besteren bategaz egi eban pekatuba, ill onduan ezkonduteko asmo, ta tratubaz. Edo senarra ill baga, ta fede deungiaz egi eben bigarren ezkontzia. Bardin Senarraren egiña.

        I: Zer da eriotza, ta Adulteriotik datorren eragozbidia?

        E: Da ezkonduren bategaz pekatu egin, ta laguna illtia ezkontzeko asmuaz, biak itundu ez arren.

        Eztot gauza onen gainian ezer geiago aitatuko: zerren da gauza milina, edo delikauba. Leiala da konzienzia: agertu au Konfesoriari kezkaren bat daukanak.

        I: Zer egin biar dau deungaro ezkonduta daguanak?

        E: Billatu Konfesore jakituria andiko bat, ta egin onek esango deutsana. Ezpabere beti biziko da pekatu mortalian.

        I: Nun artu biar da Ezkontzako Sakramentuba?

        E: Bakotxak bere erriko Kura Jaunaren aurrian, edo onen baimenaz beste Abaderen baten bitartez; eta biak erri bitakuak badira gura daben Erriko Kuriaz.

        I: Zer egin biar da lenago?

        E: Iru Eleis dei euren errietan, ta bardin nunbait lantza, edo serbiziuan denpora luzeren baten egon badira. Zeinbat denpora biar daben, esango deutsa Kura Jaunak.

        I: Zeintzuk dira Ezkonduben eginbiar, edo obligazinoiak?

        E: Dira bost enzunenak: Senar Emaztiak alkarren artian bake, ta batasun santuban bizi izatia.

        2. Batak bestiaren argaltasun, ta utsegiñak pazienziaz eruatia.

        3. Euren lan, edo biarretan alkarri lagundutia.

        4. Batak bestiari leialtasun andi bat gordetia.

        5. Euren Umiak Jainkuaren bildurrian aztia.

        I: Zelan aziko ditu Jainkuaren bildurrian?

        E: Euren Seiñen biotz bigun, ta samurretan sartubaz Jainkuaren amodiua, pekatubaren gorrotua, ta gauza on guztietarako gurari bizi bat.

        I: Nortzuk egin darue pekatu ezkondutian?

        E: Ezkontzeko egin biarrak jakin baga ezkonetan dirianak, ta ez gitxiago asmo, edo intenzinoe garbia eztaruenak; eta alan egin daruez pekatu asko eldu baño lenago frutu onetatik jan daruenak; edo etorkizunakaz gomutauta pensamentu, ta gozamentu loietan borondatez egoten dirianak.

        I: Pekatu asko egin oi dira ezkontza egun, ta Etxetan?

        E: Bai: berba zantarrak, pensamentu zikinak, danza, ta kiñu txarrak izan oi dira, geien erregiñau daruenak. Eta esan daikegu negarrez San Franzisko Salesek dinuana, gaurko eguneko Eztegu gitxitan aurkituko dala Jesu Kristo. Diabru Asmodeo gaistua izaten da kuren Agintaria. Eta zelan bedeinkatuko ditu Jainkuak onelako Ezkontzak?

        I: Eta pekaturik egin leike Senar Emaztiak alkarregaz?

        E: Bai, ta andiak, geienak uste izan ez arren. Bakotxa orditu leite bere Mastian arturiko ardauaz. Askoz begiratubaguak dira Aberiak Jainkuaren irudira egiñak diran Gizonak baño. Zorionekuak inozenzia, edo jakiñez Santuban bizi dirianak. Zorionekuak donzellatasuna gordetera deitubak diranak. Zeinbat naste, ta kaltetik libretan dira!

 

aurrekoa hurrengoa