www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lenengo ikasbidia

 

Jainkuaren lenengo Mandamentuba

 

        I: Zein da Jainkuaren lenengo Mandamentuba?

        E: Jainkua Maite izatia gauza guztien gainian.

        I: Zer aginduten jaku Mandamentu onetan?

        E: Bera bakarrik adorau daigula, ta erakutsi daiogula beste gauza guztiei baño amodio, edo maitetasun geiago.

        I: Zer da Jangoikua adoretia?

        E: Da berari Jaun bakarrari legez zor deutsagun onra, ta menpetasuna ekartia, ta biurtutia.

        I: Zelan adorau biar dogu Jangoikua?

        E: Barrutik, ta agiritik, edo gorputzaz, ta arimiaz.

        I: Zelan adorau daikegu barrutik, edo arimiaz?

        E: Biotz onetik bere buruba Jainkuari opetsiaz, edo sakrifikaubaz.

        I: Zelan adoretan da Jangoikua agiritik, edo gorputzaz?

        E: Bere gorputza umiltasun andi bategaz ezarriaz, nola dan lurrian auspaztubaz, belauniko jarriaz, ta buruba beruntz makurtubaz.

        I: Baukagu Jangoikua adoretako obligazinoerik?

        E: Bai; bada berak agindurik itxi dau sarri, ta leku askotan, zerren dan gauza guztien Jaun ta Nagusi bakarra, ta gañekua.

        I: Noz geien adorau biar dogu Jangoikua?

        E: Txito sarri; baña batez bere goisian jagitian, oera guazanian, Eleisan sartzeian, ta Jaiegunetan.

        I: Egizu adorazinoeko akto bat.

        E: Neure Jangoiko ona; nik adoretan zaitut biotz guztiaz, ta zazaudaz neure Egille, ta Jaun bakartzat.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetati?

        E: Gomutau egiazko adoratzalliak, adoretan dabela Jangoikua biotzaz, ta barrutik; ta gorputzeko umildanzia, ta adorazinoiak utsak, edo alperrak diriala arima deunga bateti urteten bada-be.

        2. Jangoikua adoretiak esan gura dabela, zelan beti prest egon biar dogun, gauza guztiak sakrifikau, ta istera Jangoikuaren gloria, ta borondatia bitartian jarri ezkero.

 

 

Agindu onen gainian ostera

 

        I: Lenengo Mandamentu onetan eragozten ete jaku, Aingerubak, ta Santubak onretia?

        E: Ez; zerren onei ekarten deutsagun onriak, ezteutsa kalterik, edo bidebagarik egiten, ta ez gitxitu bere Jainkuari zor deutsaguna.

        I: Zelan onretan dira Santubak?

        E: Jainkuaren serbitzari, ta adiskidiak legez.

        I: Adorau biar da Ama Birjinia, (Jangoikua legez)?

        E: Ez; zerren bakarrik Jangoikua dan adoragarria (bere moduban)

        I: Zelan ori?

        E: Zerren (onelango) adorazinoia dan beste bati emoten jakon ezagutza bat, Jaun, ta Nagusi bakarrari legez, ta Ama Birjinia, ta Santubak eztira gure Nagusi ta Egilliak, ezpada gu legezko Jainkuaren kriatura ta Serbitzariak.

        I: Eta onrau biar dogu, adorau ez arren, Ama Birjina guztiz Santia beste Zeruko Santu ta Aingerubak baño geiago?

        E: Bai; zerren dan Jesu Kristoren Ama, ta beste Santu guztiak alkartuta baño bere, gloria, ta birtute geiago dabena.

        I: Eta Ama Birjiniaz osteranzian, zer santuri euki biar deutsagu debozinoerik geien?

        E: Geure Aingeru Jaola, edo Guardakuari, Eleisetako Patroe, edo Bitartekuai, ta geure izenekuai.

        I: Ondo da Santubai eskabidiak egitia?

        E: Bai, ta baliotasun andikua; zerren bitarteko jarririk Jainkuaren adiskide andiak legez, jaretsi, edo alkanzau leike mesede, ta ondasun asko.

        I: Zetan agertu biar dogu geien Ama Birjina, ta beste Santubei ekarribiar deutsegun onria?

        E: Euren oñatseti ibiltian, ta geure biar ordu, ta eukiezetan laguntasuna eskatutian.

        I: Zelan onrau biar dira Santuben azuzkiak, edo erlikiak?

        E: Santubak eurak legez; zerren dirian Espiritu Santubaren tenplo, edo egotegiak izan zirian gorputzen ondar beneragarriak.

        I: Eta onrau daikeguz santuben irudin, itxura, edo imajiñak?

        E: Bai; zerren dirian Jainkuaren adiskide batzuben irudinak.

        I: Zelan onrauko ditugu idolatriako pekatu baga?

        E: Bakarrik onraubaz imajina aetan irudinduta dagozan Santubak, ta ez imajinak eurak: bada eztira zur zati, ta gizonen eskubetako eginak baño.

        I: Eskatu, edo orazinoe egin biar jake imajinai?

        E: Ez eurai; baña bai euren bitartez euretan irudinduta dagozan Santu ta Santei.

        I: Zelan bada jarten gara belauniko irudin, edo imajina onen aurrian?

        E: Zerren euren bitartez onretan ditugun gogora erakarten deuskubezan Santubak, ta euren birtutiak. Lurreko Errege baten irudiñari askotan kendu jaruako txapela, ez zur, eun, edo papel zati bat dalako, ezpada zerren irudintuten daben Errege bera.

        I: Zelan utsegiten da Jangoikua bakarrik ez adoraubaz?

        E: Iru aldetara: au da, idolatriaz, lotsia gordezaz, ta superstizinoez.

        I: Zelan utsegiten da idolatriako pekatu ikaragarriaz?

        E: Jainkuari berari baño zor ez jakon adorazinoia norbaiti emonaz. Onetara utsegin darue Jentil itxubak eguzkia, irargia, ta beste gauzaren batzuk Jangoikotzat arturik, emoten deutsezanian adorazinoe bidebagakuak.

        I: Zelan egiten da pekatu errespetua gordezaz?

        E: Jainkuari opetsi, edo konsagrauta daguana ondo ez dirudien gauzetan erabilliaz, nola izango litzatian kaliza konsagraubaz lurrero (sic) edarien batzuk artutia Baltasar Babiloniako erregiak legez.

        I: Zelan egiten da pekatu superstizinoez?

        E: Eleisiak ontzat emonda eztaukazan berbaren batzubetan, edo begirakune utsetan, ta amesetan itxarapen, edo uste osua ifiniaz.

        I: Beraz pekatu andia egingo dabe euren moduko berba, edo itaune batzukaz uste dabenak gaisuak osatuko ditubela; baita pañuelo, edo zapiren bat bialduta aginetako minak, ta beste gatxak kendu gurarik dabiltzazanak?

        E: Bai, eta txito andia; zerren berba modu, ta egite orrelakuak eztauken eurenez indarrik gatxak osatuteko; barriz Jainkua eztabil premia baga mirariak egiten; batez bere orrelako sorginkerietan dabiltzazan gizon alper, ta atso zantarren bitartez, zeintzuk geinetan dirian euren etxeai begiratuten ezteutsenak ta alperreriari ondo eretxita baterik bestera dabiltzazanak.

        I: Zek bada sartu daruaz asmo orreetan?

        E: Diabrubak, eurak igarri ez arren; bada gura leuke Jesu Kristoren arerio amurratu onek geure Eleisako bedeinkazinoe Santubak despreziaurik, berak sartu Kristinau artian bere asmoko batzuk, onak dirialako atxakiaz.

        I: Zer kaltetzuk etorri oi dira bide deungako osatu gura oneetati?

        E: Txito asko; Beinik bein, beste erremedio, edo osagarri onak artu nai eztira, bedeinkazinoiakaz osatuko dirian ustian. Gero sartzen dira, Jainkuaren Ministruai eskubidiak artuten, zeintzubei bakarrik jagoke bedeinkazinoiak egitia. Onez gañeti, darabille naskarri, edo enbusteru onek jenterik geiena engañaurik, milla guzur esanaz; ta dana da eurak ateretan daben probetxuba gaiti.

        I: Beraz etxake sinitzerik (sic) emon biar salutadoren naste, ta bedeinkazinoai?

        E: Etxake ez sinitzerik, ez enzuterik emon biar, batez bere Obispo Jaunaren gura, edo lizenzia baga badabiltz euren moduko bedeinkazinoe giñen. Eta gure euskalerrietan dakuskuzunak (sic) ibilli oi dira euren burueraz.

        I: Eta zegaiti enzuterik emon biar ez jake?

        E: Zerren euren bedeinkazino eta guzti bere, dakuskuzan illten amurraturik txakurrak, idiak, ta abere asko. Eta onegaz guzurtaubak urteten dabe euren eskini segurukuak.

        2. Zerren egin daruezan sorginkeria, ta superstizinoe asko, nola dirian arnasa botatiak, kurutze bat artu, ta abere, ta etxekuetara bedeinkazinoiak ezartia, jente zorua belauniko jarririk, Sazerdote bati jarriko ez litxakiozan legez; ogi bedeinkatutia, ta ogi au jan eragitia kristinaubei, ta aberiai, esanaz, eztabela amurratuko a jan ezkero, ta urdinduko bere eztala urte askotan egon arren.

        I: Nor dabil naste oneetan?

        E: Diabruba lenengo, zeinek aztu eragin gura litukian Eleisako bedeinkazinoiak. Ezpabere itandu biar jake, nork emon deutse gizon zantar orrei ogia bedeinketako eskubidia, ta esorzismuak egitia, arnasak botiaz? Bildur naz oker egin daruezala kurutziak. Eta zer pekatu ikaragarriagorik.

        I: Zer da gauza oneetan geien zurtu biar gaitubana?

        E: Jente nekezalerik geienak ez sinistu gura izatia onetan Sazerdote, ta Predikadoriari, zeintzubek ondo dakie, ta erakusten dabe esan ditugun bedeinkazinoe kontubak ez diriala bide onekuak. Baña Jesu Kristoren aurrian emongo dabe kontu estuba, ez sinistubaz bere Ministruai, ta geiago itxaranaz, edo fiaubaz gizon zatar, ta biarbada edale batzuben bedeinkazinoietan, Eleisakuetan baño. Nik dakidana da, Okosias Erregeari kosta jakola bizitzia bere gaiso denporan zuzendu zalako Aztu, edo igarla guzurtietara, itxirik Jangoikuaren Gizonai. Orregaitik esa eutsen Elias Profeta Santubak Errege onen Serbitzari, edo Morroiai: zuaze etxera, ta esaiozu zeuben ugazabari niri (sic) partez, eztala daguan lekutik geiago jagiko, zerren eukirik Israelen Profeta egiazko nori itandubak, zuzendu dan Aztu edo Igarla diabruzkuetara. Espiritu Santubaren egia da au.

        I: Zer egin biar dau Kristinau batek gauza onetan?

        E: Ez sinistu atso kontu, ta sorginkeriai.

        2. Gatx, edo minen bat jatorkunian itxi bedeinkazinoietako erremedio, edo osabidiak, ta billatu bide onekuak; ta besterik ezin danian, eskatu Jainkuaren Ministro bati, irakurri daiguzala ebanjelio Santubak, eta onena da, egin azterri, edo begirakune bat konzienzian, ta aurkietan bada pekaturen bat, atera kontu, andik jatorkula gatxa. Konfesau laster, ta ostera ez jausteko goguaz, deungagoren bat jazo eztakigun Jesu Kristok dinuan legez. Noli amplius peccare, ne aliquid deterius tibi contingat.

        3. Sen (sic) edo idiren bat gaisotuten bada, ez inoz pensau begizkua dabela, bada begizko kontubok atso ipuinak dira, zeintzubei jakitunak barre egin daruaken.

        4. Bota, edo urristau etxe aldeti salutadore duazanak, ta ez bildurtu, oneek esan al daiezan gauzaak gaiti. Onetara egiten dabe, begiak edegi ditube nekezale askok, ta etxake amurrazinoerik jazoten; garau geiago dauke euren etxeetan, ta konzienziako kezka gitxiago. Kura Jaunak egin biar dabe alegiña euren Eleistarrai begiak edegiteko, kendu ditezan nekezalen arteti milla engañu, ta superstizinoe.

        I: Zein da Jainkuaren lenengo Mandamentubak aginduten daben bigarren gauzia?

        E: Da Jainkua osoro, biotz guztiti, ta indar guztiakaz amau, edo maitatutia.

        I: Zer egin biar da Jangoikua osoro ta alegin guztiaz maitatuteko?

        E: Biar da maitiago izan bera, beste gauza guztiak baño.

        I: Zer egin biar da orretako?

        E: Maitatu Jangoikua Munduko ondasun guztiak baño geiago, geure Senide, Adiskide, ta burubak baño bere geiago. 2. Egin gauza guztiak berari atsegin emoteko asmuaz, ta iges egin Jainkuaren ofensak dirian leku, bide, gauza, ta lagunetati.

        I: Zer eranzun biar jake esan daruen Kristinau askori Jangoikua maite dabela, ta pekatutik urten gura eztabenai?

        E: Eranzun biar jake, obra, edo eginetatik agiri dala amodiua, ta ez berba onetati: erraz dala esatia auaz, ametan dot Jangoikua, besterik biar ezpalitz bera ametako. Onelakuak gaiti dino Apostolu batek. Badira auaz autortu, edo konfesetan dabenak Jainkua, baña ukatuten dabeela eginakaz.

        I: Zein da Jainkua maite izateko sustrairik senduena?

        E: Da bere agindu santubak artez, ta osoz gordetia. Ezpada esan begi edozeñek, zer maitetasun, edo amodio eukiko jako norbaiti, baldin bere agindu, edo guraririk egin gura ezpadogu? Guzurti andi bat da, dino San Juan Ebanjelistiak, esan daruana ametan dabela Jangoikua, bere agindubak gorde baga.

        I: Zegaz baliauko gara Jainkua ametako?

        E: Gomutaubaz lenengo, bera dala ontasun guztien iturria, ta txito maitagarria.

        2. Dala geure Aita, berak geure izatia emon, zaintu edo iraun eragin daruagulako.

        3. Beti diardubala, guri onegiten, ta sarritan adierazoten deuskula, zein ona dan, batez bere bere adiskide, ta maitatzallentzak (sic).

        4. Bere atseginik andiena dala, guk bera maite izatia, gure biotzetan atseretia, ta gu zorioneko egitia.

        I: Jangoikua duin, edo geiago beste gauzaren (sic) maite dabenak, gordetan dau lenengo agindu, edo mandamentu au?

        E: Ez, eta da Jainkuari emon dakiogun naigabe, edo injuriarik garratzena.

        I: Zetan igarriko deutsagu, Maite dogula Jangoikua gauza guztiez gañian?

        E: Igarriko deutsagu, baldin prest bagagoz lenago geure ondasun, ta geure bizitzia galdutera, Jainkuaren grazia, ta adiskidetasuna baño.

        2. Bere borondatiaren kiñu batera zain bagagoz pozarren ozta, ta laster bere gurariko edozein gauza egiteko.

        I: Noz, eta zeinbat bider egin biar dira amodiozko akto, edo egikaiak?

        E: Gitxienez geure adimentu argi, ta ezaguerara elduten garianian.

        2. Eriotzako zori, edo peligruban aurkietan garianian.

        3. Jainkuaren kontrako, edo bere agindu santuren bat austeko arriskuban dakuskunian geure buruba, baldin beste bitartekorik ediro ezin badogu.

        Eta geure bizitzan txito sarri. Zeinbat bider izan biar daben, eztabe oraindino ziur ebagi jakitunak. Alanbere begira zer dinuan Jakituriako iturria dan Jangoikuak. Amauko (sic) zeure Jangoikua arima, biotz ta indar guztiakaz. Eztituzu inoz aztu biar berba onek ta erakutsiko deutsezu zeure Seme-Alabai. Beti goguan erabilli biar dituzu, dala iratzarririk, edo lotan zagozala, dala jarririk, edo zutinik, etxian, edo kanpuan. Au dinuanak, adierazo gura dau San Bernardok aitu, ta gero zinuana: Jainkua ametako neurria dala, neurribaga ametia.

        I: Beraz asko (sic) egin darue pekatu mortal Jainkuaren akto amodiozkuak ez egiñaz?

        E: Bai, baña guztiz urte osuak pekatuban igaro daruezan Kristinau errukarriak; zerren ezin batu leite karidade, edo oneretsi egiazkorik pekatu mortalaz.

        I: Zer geiago eragozten jaku agindu santu onetan?

        E: Eragozten jaku lurreko Kriaturen amodio itxu ta geiegi guztia.

        I: Eztitugu bada maitatu biar Jainkuaren Kriaturak?

        E: Bai berez, ta bide onez; eta laguna maite eztabenak, eztau maite Jainkua bera, zeinen anzera, edo irudira egina dan. Baña eztitugu amau biar, Jainkuari amodiua gitxitubaz; eta alan urrindu, ta gorde biar gara edozeinegandik, geure gurasuak balira bere, baldin eragotzi gura balebe Jainkuaren amodiua, gauza deungaren bat eragin guriaz.

        I: Zeinbat amodio modu, edo mueta dazauguz?

        E: Bi: batari deritxo ondo gurako amodiua, ta bestiari geure oneko amodiua. Amor benevolentiae et amor concupiscentiae.

        I: Zer da ondo gurako amodio, edo maitetasuna?

        E: Da ametia Jangoikua gauza guztiez gañian berez ona, ta maitagarria dalako, beste gauzari begiratu baga.

        I: Zer da geure oneko amodio, edo oneretsia?

        E: Da ametia Jainkua, guretzat ona dalako, edo zerren mesedez bete garuazan.

        I: Zeinbat modutakua da oraindino Jainkuaren amodiua?

        E: Beste bitakua. Bata da amodio samurra, sentikorra, ta agiria, eta bestia da amodio ixilleko, edo biotz barrukua.

        I: Zer da amodio samurra, edo agiria?

        E: Da Jainkuaganako, ta bere gauzeetarako artu daruagun berotasun, edo mobimentu bizi bat, zeñegaz isioten garian, bere borondatia beti, ta pozik egitera.

        I: Zer da amodio isilleko, edo biotz barrukua?

        E: Da alako berotasun, edo gar baga barruban daukagun prestakuntzia lenago bizitzia emoteko, Jainkuaren borondateari jarki baño.

        I: Zein da maitetasun oneen artian onena?

        E: Ezta erraz igarten: bada askotan biotz otza dirudian baten egongo da amodio zinduagua, ta zoliagua, negarretan urtu oi dan biotz sentikor, edo samur baten baño.

        I: Zelan adierako da ori?

        E: Irudin, edo bardintza onegaz. Daigun, Ama batek daukazala Seme bi, ta bata Nagustuba edo egingo danekua: ta bestia txikarra, edo pardeletan daguana. Ikusiko dozu, zelan ama onek arturik bere seña bular artian gozaro, esaten deutsazan milla berba zoro: gabaz lua galerazoten badeutsa bere negarrakaz, guztia darua pazienziaz. Eta denpora onetan, ozta daki daben edo ez beste semerik. Baña ill dakiola Seme Nagusia. orduban dira negarrak, ta naigabiak. Orduban ule tirakak, ta auspaz etzindako illetak. Lenenguan usteukian, andiago zala, seintxubari eutsan amodiua, agiriagua, edo samurragua zalako. Baña gero agertu zan, amodio zinduagua, ta zoliagua zala Seme Nagusiari eutsana, ezkutubagua bazan bere. Beste onenbeste jazoten da Kristinau on askoren biotzetan.

        I: Zelan egiten da amodiozko akto bat?

        E: Neure Jangoiko maitia, ametan zaitut gauza guztiez gainian, ta biotz osuaz, ta lenago galdu gura dot neure bizitzia, zu ofendiu baño: zerren zarian ain ona, ta maitegarria.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetati?

        E: Gomutau sarri geure Jainkuaz, ta ez aleginaz ordurik igaro, bere gomutaren bat euki baga.

        2. Ez itxatsi biotza lurreko gauzatan, ta aurretik erabilli, Jainkuaren amodiozko sustraia dala, bere esanak, edo agindubak egitia.

        3. Eskini biotz guztia Jainkuari, zeiñentzat gitxi dira Zeruko Santu, ta lurreko guztien biotzak bere.

 

aurrekoa hurrengoa