www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zortzigarren ikasbidia

 

Jainkuaren zortzigarren aginduba

 

        I: Zer eragozten jaku zortzigarren aginduban?

        E: Iru gauza: lenengua guzurra. 2. Egozketa, edo testimonio falsua. 3. Juzgu deungia.

        I: Zer da guzurra?

        E: Da goguan daguanaren kontra zerbait esatia: esan gura dau: bakotxak dazauban egiaren kontra berba egitia, norbait engañetako asmuaz.

        I: Egiaren kontra zerbait esaten dabenak, egia esaten dabelako ustiaz, esaten badau (sic) guzurrik?

        E: Ez: zerren ez eban ezer esan, iñor engañetako goguaz, edo adimentubaren kontra.

        I: Esan leite guzurrik batek, bere buruba edo besterena esturasunen batetik ateratiarren?

        E: Ez, eta bagenki Purgatorioko arima guztiak Zerura beinguan igongo leukela bere guzur bat esanaz.

        I: Zelan bada askok ain arduratzaka esaten ditubez?

        E: Zerren eztaben ondo ezagututen bere gaistotasuna, ta edozein pekatubaz Jainkuari egiten jakon injuria.

        I: Zeinbat guzur mueta dira?

        E: Iru: bata geure, edo inoren onagaitik esaten danian; Bigarrena barre egin, edo eragiteko esaten danian; ta irugarrena, iñoren kaltian esaten danian.

        I: Noz izan leite pekatu mortal inoren edo bere burubaren onian, edo bando guzurra esatia?

        E: Ukatuko bagendu zerbait Agintari edo Juezen batek itanduta: zerren geiago balio dau justiziaren eskubidiak, eta on egiazkuak, geure on irudikuak baño.

        I: Eta guzurra esatia barre egiteko, edo iñori kalterik ez jatorkola, zer pekatu da?

        E: Da pekatu arma, edo beniala: baña alanbere ezta esan biar guzurrik, norbait eriotzatik ateratiarren balitz bere.

        I: Zegaitik ainbeste sentietan dau Jainkuak, guzurrak guk esatia?

        E: Zerren berak artzen daben Jainko egiazkuaren, ta egiaren beraren izena.

        I: Zer dino San Juan Ebanjelistiak guzurtien gañian?

        E: Dino, eurentzat prestauta daguan saria, dala infernuko suba, ta azufria; eta zerutik kanporako diriala txakurrak, ta guzurtiak.

        I: Zer dino onen ganian Espiritu Santubak?

        E: Dino, galduko ditubala Jangoikuak guzurra esaten dabenak.

        I: Noz izango da bada pekatu mortala guzurra esatia?

        E: Norbaiten kalte, edo gatxian esaten danian, kalte txikinen bat ezpada.

        I: Zer jazo jaruake, guzurrak bildur baga esateko oitura, edo ekandu txarra daukenai?

        E: Jainkuak ukatuten deutsez grazia sendo, ta indartsubak, jausi oi dira gero pekatu mortalian, ta etorten jakez arimako kalte asko.

        I: Zer egin biar dogu bada onetan utsik ez egiteko?

        E: Oitu biar gara ez edo bai artez esatera.

        I: Eta norbaitek itantzen badeusku, jakin biar eztan gauzaren bat, zer egingo dogu?

        E: Eranzun ezin esan zeinkiala alako gauzarik, ta egia ezkutau, baña guzur baga.

        I: Zer da egozketa, edo testimonio falso, edo guzurrezkua?

        E: Da Justiziaren aurrian testigantza oker bat emotia, guzurren bat esanaz.

        I: Zeinbat aldetara egiten da pekatu?

        E: Gitxienez lautara, lenengua besteen bati testigantza txarren bat emon eraginaz.

        2. Bigarrena, eskritura, ta kontratu deunga, edo guzurrezkua egiñaz, edo orretarako lagundubaz.

        3. Irugarrena Gaistakeria, edo gauza deungaren bat errurik eztaukanen bati egotziaz.

        4. Salatu, edo akusauta daguanen bati bere buruba garbietako bide zuzenak kendubaz.

        I: Zelan emon eragiten jake besteei testigantza guzurrezkua?

        E: Lenengo egia esatetik atzeratubaz.

        2, Bigarren erakutsiaz zelan testigantza txarra emon, edo egia tolesturaz janziko dabeen.

        I: Zer egin biar dau egozketa txar; edo falso testimoniua ezarri dabenak?

        E: Egin biar dabena da, egin deutsazan kaltiak lagunari jaso.

        I: Zeinbat kalte egin leikioz lagunari?

        E: Bi; bata ondasunetan diruben batzuk gastau eragiñaz Eskribau ta Juez artian; ta honran, ezarririk egin eztaben okertasunen bat.

        I: Zeintzuk jausi oi dira pekatu onetan?

        E: Mutil, edo gizon arima bagako batzuk, donzellaren bati garbitasuna galduta esanaz, euren burubak garbietiarren, besteren batzukaz bere izaebala laguntza deungia, ezarten deutsezala egin ez dituben gauza txarrak.

        2. Ez gitxitan neskatillak eurak, guzurraz asmaurik ezkontzako berba emon ez eutsenik, edo ezarririk norbaiti bere seinduntzia, igarririk edo susmaurik besteren batena dala.

        I: Erraz da onelako pekatariak penitenzia benetakua egitia?

        E: Da gauza txito gatxa.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren lenago infernuban sartuko liratian asko euren guzur esana, edo ezarte deungia agertu baño.

        I: Zer egin biar dau, egin eztaben gauza deungaren bat lagunari ezarri deutsanak?

        E: Agertu egia dan legez, ta esan artez, edo jirabira baga ez ebala lagunak alako gauzarik egin.

        I: Zeintzuk jausten dira geiago pekatu onetan?

        E: Dudako pekatu, edo egite txarren bat lagunari ezarten deutsenak. O zeinbat oniko (sic) daguan mundu zabalian! Batek esaten dau zerbait, bestiak geituten dau, ta ezeberezkeria bat zan gauzia eltzen da andira. Konbersazinoe arinon bati ezarten jako tratu txar baten izena. Euria dan denporan tella batetik bestera eztira tanta batzuk baño jausten, ta eurak isill isillik; baña azkeneko tellati jausten dira itusurak ots andiaz? Sustraira begiratuko balitz, ez litzate gauza andirik izango; baña miñetik miñera geitubaz ibillita, egiten dau ots andi bat.

        I: Zegaitik jazoten da au?

        E: Zerren errazegi sinistuten ditugun gauza deungak geure lagunak gaiti.

        I: Zegaitik geiago?

        E: Zerren eztaukagun lagunaren amodiorik, zeiñegaitik beti ondo pensau biar geunkian.

        I: Zer da juzgu deungia?

        E: Da uste txarren baten geratutia norbaiten egitiaren gañian errazoe, edo ezagugarri arin, edo laburrakaz.

        I: Zer da duda txarra?

        E: Da gure juzguba ez etzigitia alde batera baño bestera geiago: edo errazoiak bardinak diralako, edo errazoerik batpere eztaukagulako.

        I: Zer da susma, edo sospetxa deungia?

        E: Da gure juiziua zerbait etzigitia alde batera bestera baño geiago errazoe egiazko baga.

        I: Zelan adierazo leitez iru juizioko malla, edo gradu onek?

        E: Pisutegi, edo balanza bategaz: zein geratu oi dan alde bietan bardin, pisugarririk ifinten ez jakonian, edo pisugarriak bardinak dirianian; etzigi, edo beratuten da zerbait, pisugarri bata besti (sic) baño puskaren bat astunago danian: eta azkenik etzigi edo jausten da guztiz, pisugarri bat baño bestia askoz astunago bada.

        I: Pekatu mortalak dira lagunaren kontrako susma, edo duda, edo eztabaida batzuk?

        E: Ez geienian, barruban edo iñori esan baga geratuten badira; baña beti dira benialak, borondatezkuak dirianian.

        I: Noz izango da pekatu mortal juzgu oso, ta deungia?

        E: Izango da egiten bada ezaguera, ta borondate osuaz gauza astun, edo pekatu mortala dan baten gañian, ta sinisgarri, edo fundamentu baga, edo txito laburrakaz.

        I: Zeintzuk jausten dira geienez pekatu onetan?

        E: Ezin ikusi, ta gorroto deungan bizi dirianak.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren amodiori (sic) ezteutsen legez lagunari, beti, ta erraz pensetan dabe deungaro onen egiten gañian.

        I: Eta edozein pensamentu, edo ofrezimentu deunga izango da pekatu?

        E: Ez, ezagututa kentzen baditugu.

        I: Zer egin biar dogu geure begiakaz ikusi, edo beste leku segurutik lagunaren gauza deungaren bat jakin dogunian?

        E: Edolabere alde onera bota bere egi modu, edo intenzinoia. Ezaguera baga, edo gitxiaz egingo ebala uste izan, laster eskatuko eutsala Jainkuari parkazinoia damuari benetako bategaz.

        I: Zegaitik da ain pekatu andia juzgu deunga borondatezkua?

        E: Zerren artzen deutsagun Jainkuari juzgetako eskubidia, zeñi bakarrik jatorkon besten agintari, ta Juez izatia.

        I: Zer esan biar da Kristinau asko gaitik, zeintzuk lagunaren egite onetan bere atxakia, ta egiera txarrak asmau daruezan?

        E: Diriala Fariseo madarikatuben lagunak, zeintzuk beti oi ebiltzan Jesu Kristoren egiterik onenak atxakietan.

        I: Zer jazoko jake onelako Kristinaubei?

        E: Izango dabe errukitasun bagako Juizio gogor bat Jainkuaren aurrian; zerren izan zirian eurak bere Juez gogorrak euren lagunakaz.

        I: Zer erakusten deusku San Pablo Apostolubak, juzgu deungarik ez egiteko?

        E: Benetako doktrina bat berba onetan: eztogu iñor juzgau biar, Jainkuak erabagita daukan denporia baño lenago, zeinek bere etorreran desegingo ditu orain itxuturik gaukezan odei illunak, ta agertu, ta aztertuko ditu gure biotzeko bazterrak, emoteko bakotxari irabazi dabena.

        I: Zelan kenduko ditugu, inor juzgetako gurari txarrak?

        E: Gomutaubak (sic) guztiok gariala alkarren anaiak, bakotxak dabela zegaz umillau, ta juzgau bere buruba, inorenai itxita bere, ta biarbada Jainkuaren begietan gu baño obiaguak diriala, juzgau gura ditugun lagunak.

        I: Zer jazo jaruake askori?

        E: Jesu Kristok dinuana, au da, ikustia lagunaren begietan samar txikin bat, ta eurenetan abe andi bat bere ez.

        I: Zer osabide, edo erremedio gatx onentzat?

        E: Amau bestiak geure burubak legez, ta onegaz guztia dago esanik.

 

aurrekoa hurrengoa