www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bost garren Ikasbidia

 

Sakramentu Santu Altarakua

 

        I: Zer da Sakramentu Santu Altarakua?

        E: Da Sakramentu bat, zeinetan idoroten dan egiaz Jesu Kristo geure Jaunaren gorputz benetakua, odola, arimia, Jainkotasuna ogi, ta ardauaren iduri, edo itxuren azpian.

        I: Zer adietan dozu ogi, ta ardauaren iduri edo itxuriaz?

        E: Onek dira gure zenzunetan agiri diranak, baita koloria, ta gustua bere.

        I: Konsagrau ezkero geratuten da ogi, edo ardaorik?

        E: Ez: bada ogi guztia biurtuten da Jesu Kristoren gorputzera, ta ardao guztia bere odolera.

        I: Ori egiaz, ta benetan sinisetan dozu?

        E: Bai, ta ain irme, ta sendo nola neure begiakaz banekus: zerren Jesu Kristo egiaren iturriak dinuan argiro.

        I: Zelan egiten da biurrera, edo aldantza au?

        E: Konsagrazinoeko berba miragarrizkuai Jesu Kristok emon eutsen indarraren bitartez.

        I: Zelan deituten da aldantza au?

        E: Transustanziazinoia, esan gura dau, izate bata bestera biurtu, edo aldatutia.

        I: Zer dago ogiaren iduripian, ta zer ardauarenian?

        E: Jesu Kristo guztia dago osoro irudi bakotxaren azpian: esan nai dau, bere gorputza, bere odola, arimia, ta bere Jangoikotasuna guztiak osuak dagozala, ala ogiaren, nola ardauaren idurien parte bakotxian.

        I: Ostia santuba austen dan bakotxian, austen ete da Jesu Kristoren gorputza?

        E: Ez: ezta austen ogiaren irudina, edo itxuria bano: eta alan aurkietan da Jesu Kristo guztia ostia konsagraubaren dan azuzkirik, edo apurrik txikarrenian.

        I: Zegaz adierazoko da esan au?

        E: Irudin, edo bardintza onegaz. Begira zaite ispillu andi baten. Zer dakutsu? Zeure gorputza. Zatituko balitz ispillua, ta begiratuko bazina ostera zati guztietan, ikusiko zenduke zeure buruba edozein parte, edo zatitan. Onelan bada, Jesu Kristo guztia osoz dago ostia osuan, ta osoz edozein zatitan.

        I: Beraz ostia santuba baño artzen eztabenak, artzen dabe, Sazerdotiak legez, Jesu Kristo guztia osoro?

        E: Bai: zerren ostia konsagrauban daguana, ez geiago, ta ez gitxiago dago kaliza konsagrauban.

        I: Jesu Kristok urteten dau Zerutik ostiara etorteko?

        E: Ez: aldabatera aurkietan da Zeruban, ta Mundu guztian diran ostia konsagrau bakotxian.

        I: Zelan jazoten dira mirari onek?

        E: Jainkuaren Altasun, edo indar txito andi ta neurri bagiaz, zeinentzat gauza guztiak diran egiten errazak.

        I: Noz egi eban Jesu Kristo geure Jaunak Sakramentu beneragarri au?

        E: Eguben Santuz, edo illgo zan Bispera, edo egunaurrian.

        I. Zetako dago Jesu Kristo geure Jauna Sakramentu Santu altarakuan?

        E: Bere Aita Jangoikuari bere buruba sakrifiziuan eskini, edo opa egiteko, ta gure arimen jaki izateko.

        I: Zelan izaten da gure Arimen jaki?

        E: Komuninoiaren bitartez.

        I: Zer da Komuninoia?

        E: Da Jesu Kristoren gorputz santuba artzeia.

        I: Jesu Kristoren egiazko gorputz Santuba artu daruagu komulgetan garianian?

        E: Bai, bera da Ama Birjina Santiaren sabel garbian egon, ta azi zana, kurutzian gure amodioz ill ebena, ta orain zerubetan daguana.

        I: Noz daukagu komulgetako premia pekatubaren azpian?

        E: Pazkuaz, ta illteko zori edo arriskuban.

        I: Zer gogo, ta gurari euki biar dogu komulgetako?

        E: Txito bizi bat: zerren berau dan mundu onetan izan daikegun zoriontasun andiena.

        I: Zegaiti da zoriontasun au ain andia?

        E: Zerren komuninoiak egin daruazan mirari txito andiak.

        I: Zer mirari dira orrek?

        E: Dira lau enzunenak: lenengua Jesu Kristogaz alkartsu, ta gorputz bat egiten gara.

        2. Gugan barristau ta gordetan da graziaren bizia.

        3. Argaldu, ta agintebagatuten da pekaturako leia, guraria, edo makurtasuna.

        Bera da geure bizitza beti iraun biar dabenaren, ta atseginezko baten prenda, edo bai bat.

        I: Zelan egiten gaitu komuninoiak alkartsu, edo gorputz bat Jesu Kristogaz?

        E: Bere aragi Santu, ta odol miragarrian parte artubaz.

        I: Nortzuk atera daruez onenbeste ondasun komuninoetik?

        E: Biar diran prestaketa, edo disposizinoe santubakaz eltzen diranak.

 

aurrekoa hurrengoa