www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beste Ikasbide bat

 

Ondo komulgetako prestamentubak

 

        I: Zeintzuk dira ondo komulgetako eruan biar diran prestamentubak?

        E: Dira bitzuk: batzuk arimiari ukututen jakozanak, ta bestiak gorputzekuak.

        I: Zeintzuk dira arimako prestamentubak?

        E: Dira lau: konzienziako garbitasuna; Fede bizi bat; konfianza humiltasunez beteriko bat; ta amodio bero edo indartsu bat.

        I: Zer egin biar dogu konzienziako garbitasuna eukiteko?

        E: Geure buruba probau; esan gura dau, geure biotzeko arkuntzak aztertu, ta ingurau; ta pekaturik topetan badogu, juan laster Penitenziako iturrira.

        I: Asko da pekatu mortalik beregan ez ezagututia?

        E: Asko da itu ituban Sakrilejiorik ez egiteko; baña ezta asko ondasunak ugari ateretako.

        I: Zer egin biar da bada geiago?

        E: Kendu biar da pekatu arin, edo benialetarako gurari, ta gogua.

        I: Zer esan gura dau pekatu benialaren gogo, edo gurari baga egotia?

        E: Da artzeia asmo benetako bat pekatu benial ezaguera oso, ta oituzko, edo kostunbrezkorik ez egiteko.

        I: Zetan dago Fede bizia eukitia?

        E: Iru gauzatan: Lenengua bein banan ondo jakitia Fedeko artikulurik biarrenak.

        Bigarrena sendo sinisetia, artzera goiazana, dala Jesu Kristo bera, geure Erosle, ta Jangoikua.

        Irugarrena, gomutetia orduban bere etorreriaz egiten deuskun mesede, edo honra andia.

        I: Zer da humiltasunez beteriko konfianza, edo uste osua?

        E: Da gure Jaun onagan itxaratia, emongo jakula geuri bere ondasun guztiakaz, orretako diña ezpagara bere.

        I: Zentan dago amodio bero, edo gartsuba?

        E: Gauza bitan: lenengua da gurari, edo naikunde bero bat batzeko Jesu Kristogaz, zeinegana zuzendu biar ditugan geure biotzeko amodio, ta samurtasun guztiak. Bigarrena da, geure burubak Jaunari osoz opaegin, edo konsagretia, bera osoz emoten jakun legez.

        I: Zer egin biar da orretara prestetako?

        E: Gauza bi: Komunioeko egun aurrian eskatu bizi bizirik ta biotzetik emon daigula ondo prestetako grazia. Gero sartu geure barruban, ta gomutau astiro, zein maite gaituban Jesu Kristok: zein ona dan guretzat, Sakramentu onetan erakustera emoten deuskun legez; zelan guganako bere amodiua ezin eldu zeitian geiagoraño; bada emoeuskun, bere jakituriak asmau ala, eta bere aragi Santuba jakitzat.

        I: Zeintzuk dira gorputzeko prestamentubak?

        E: Dira iru enzunenak.

        I: Zein da lenengua?

        E: Da baru osuan egotia: au da, gaberdi ezkero jan, edo edan baga; baldin Sakramentu au azkeneko zori, edo eriotzako peligruban artzen ezpada.

        I: Egon biar da txisturik bota baga esan daruen legez komulgau artian?

        E: Au da zorakeria andi bat; eta alan ezta onetan eskrupulurik euki biar. Gomulgauta beriala, edo ordulauren bat igaro artian ezta ondo egiña txistuba kanpora botatia: zerren ostia apurren bat atera leite; baña komulgau baño lenago, edo ordu lauren bat igaro ezkero komulgau zanetik, txistuba bota leite, baruba ausi baga egonarren.

        I: Zein da bigarrena?

        E: Soñoko modestiaz betiakaz, ta astin bagakuakaz urreratutia; eztau ezer esan gura pobretxubakaz eldu arren; barruko soñokoak egon biar dabe graziaz apaindubak: esan gura dot, arimia garbiturik.

        I: Zein da irugarrena?

        E: Da debozinoe, ta ardura alik andiena beregan erakustia.

        I: Zer egin biar da orretako?

        E: Juan biar da Eleisara begiak modestiaz beraturik; Ezta iñogaz berbarik egin biar premia baga; Eleisan egon belauniko, eta bazter baten, an Jainkuaz baño ez gomutetako.

        I: Pekatu mortalik euki ez arren, prestamentu orrek guztiok eztaruezanaz artzen dabe Jesu Kristo komuninoian?

        E: Bai; baña eztabe ainbeste ondasun ateraten, nola prestamentu onek guztiok daruezanak.

        I: Zer egin biar da komulgetan garianian?

        E: Al badaigu, Meza Santuba enzun lenago: zerren obeto prestauko gara Sazerdotiaren erregubakaz, ta geure astiroko gomutiaz, Jesu Kristo (sic) ostatu, edo arrera on bat egiteko.

        I: Zer gomutau biar dogu?

        E: Zein gauza andia egitera guazan; zelan Aingerubak eztauken ainbeste zoriontasun; zelan Jesu Kristo jatorkun, gu aberastutera, ta bere amodioko subaz gure biotzak berotu gurarik.

        I: Zeintzuk dira orduban egin biar diran aktuak?

        E: Guztiak sartzen dira berba onetan. Neure Salbagille Maite Jesus: gorputzeko begiakaz bazenkustaz baño senduago sinisetan dot, zeu zariala, nik artuko zaitudana. Badakit Jauna, ez nasala diña, zu etortiaz nire barrura; baña ain ona izanik, zugan daukat uste guztia ezarrita; esaizu bakarrik berba bat, ta nire arimia osatuko da bere gatx guztietatik. Parka eske nagotzu alik humiltasun andienaz, neure utsegite guztiak gaitik. Damu ditut, Jauna, diranak; zerren izanik zu ain ona, ta errukiorra ofendiu zaitudan sarri, ta lotsagabetasun andiaz. Artzen dot gogo, ta asmo benetako bat ez geiago pekaturik egiteko, ta pekatu bide guztietatik zure graziaz batera aldegiteko. Maite zaitut biotz guztitik, ta eztot munduban zu baisen maite dodan gauzarik. Erdu bada neure Jesus maitia, erdu ene biotzera, atera egizu orain gatx guztietatik; beteizu zeure doe, ta graziaz; daukat Jauna gose, ta gurari bizi bat zu pozarren ozta artzeko. Erdu bada laster, ta ez luzatu zeure etorrera maitagarria.

        I: Fedeko, esperanzako, humiltasuneko, amodiozko, ta gogozko akto onek aoz esatia, edo liburutik irakurtia, asko da?

        E: Ez; bere biotz barru, ta garbitik urteten ezpadabe.

        I: Zer erabilli daikegu goguan komulgau aurreko Meza Santuban?

        E: Jesu Kristo geure Jaunaren neke, ta eriotzia.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren Jesu Kristok itxi euskun Sakramentu miragarri au, bere Pasinoiaren gomuta betiko bat eukiteko.

        2. Zerren eztaguan bere amodiuan isioteko gei obiagorik.

 

aurrekoa hurrengoa