www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amairugarren Ikasbidia

 

Induljenzia

 

        I: Zer da Induljenzia?

        E: Da konfesinoeko sakramentubak parkatu dituban pekatubei zor jaken denpora bateko kastiguben parkazinoia.

        I: Eleisa Ama Santiak emon daikez Induljenziak?

        E: Bai, ta beti emon izan ditu Apotoluben denporatik oraindaño. Eta ala San Pablok emo eutsan Induljenzia Corintoko gizon zikin, edo deshonestuari.

        I: Zelan emon eutsan?

        E: Bere penitenziako denporia laburtubaz, ta parkatubaz bere damu, ta negar andiak ikusirik, ta kristinauben erregubei enzutia emonik.

        I: Nortzuk emon daikez induljenziak?

        E: Geure Aita Santubak Eleisa guztian, ta Obispo Jaunak euren Eleisetan.

        I: Zeinbat induljenzia mueta dira?

        E: Bi, bata da osua, edo Plenaria, bestia da banarokua edo partikulara (sic).

        I: Zer da induljenzia osua, edo plenaria?

        E: Da induljenzia mueta bat, zeinen bitartez parketan jakun guztiz geure pekatubai zor jaken pena denporako guztia, ain modutan, zein da batek irabaziko baleu era onetako Induljenzia, ta beriala illgo balitz, igongo leuke artez Zerura, Purgatorioko subetatik igarotzaka.

        I: Non emoten ditu induljenzia oso onek?

        E: Bakarrik geure Aita Santu Erromakuak.

        I: Zer adietan dozu Induljenzia banaroko, edo ez osuaz?

        E: Adietan dot induljenzia bat, zeinek eztaben parketan pekatubari zor jakon penaren zati bat baño; onelakuak dira berrogei eguneko Induljenzia, larogeikua, ta urtebetekua.

        I: Zer adietan dozu berrogei, ta eun eguneko Induljenziaz?

        E: Adietan dot, lenengo Kristinaubak Eleisako Kanonen aginduz, berrogei, ta eun egunian egi eruen penitenziaren parkazinoia. Eta alan eztau esan gura, parketan jakuzala berrogei, edo eun eguneko purgatorioko tormentuak, ezpada antxinako berrogei, edo eun eguneko penitenzia eginda parkatuko jakuzan beste baño. Eta au geratuten da Jainkuaren Juizio beneragarrientzat.

        I: Beraz eztago zer penitenziarik egin, baldin ain erraz parketan bajakuz Purgatorioko pena guztiak, Induljenziak irabaziaz?

        E: Ez orrelakorik: Induljenzia da gure argaltasunaren laguntasun bat, eta ez atxakia bat geure nasaitasunarentzat guk ofendiu dogun Jainkuari ordia emon baga egoteko.

        I: Zer egiten dau bada Eleisa Ama Santiak gauza onetan?

        E: Ez gaitu libretan geure aldetiko penitenzia egitetik, ezpada gure penitenzia osuagua, edo obiagua izan dedin, batzen deutsaz Jesu Kristoren, eta Santuben satisfazinoe ta egin balio andikuak.

        I: Zelan jazoten da ori?

        E: Gizon batek asmau al penitenzia egin arren, ezteutsa satisfazinoe osua emongo Jangoiko ofendiu dabenari.

        I: Zer egiten dau bada gure Eleisa Ama Santiak?

        E: Apliketan, edo egozten deutsaz gure penitenzia laburrai Jesu Kristoren, Ama Birjiniaren, ta Santuben satisfazinoe ugariak, onen bitartez geure utsa beteteko.

        I: Zelan euki leie parte Kristinaubak Jesu Kristo geure Jaunaren, ta Santuben irabazi, ta satisfazinoietan?

        E: Guztien artian daguan batasun, edo uninoiagaiti.

        I: Zer egin biar da Induljenziak irabazteko?

        E: Iru gauza: egon biar da Jainkuaren grazian. Egin biar dira artez, ta osoro, Induljenzia irabazteko esketan jakuzan erregu, Eleisako estasinoe, limosna, edo gauza guztiak. Euki biar dau damu egiazko bat, ez bakarrik pekatu mortalena; baita pekatu, ta utsegiterik txikarrena bere, aleginaz ez geiago egiteko asmuaz.

        I: Erraza da Induljenzia plenaria, edo osua irabaztia?

        E: Da gauza txito gatxa: zerren gitxik daruezan irabazteko biar dirian prestaketa onek.

        I: Bada zelan dakuskuz ainbeste Kristinau konfesetan, Induljenziak irabazteko ustiaz?

        E: Zerren uste daben, baña deungaro, konfesau, ta komulgau, eta Eleisia ikusi, edo bisitau ezkero guztia daguala eginda. Zeinbatek darue pekatu txikinen damu egiazkua, ta eurak bere penitenzia egiteko gogo benetako bat? Txito gitxik.

        I: Zegaitik ezin irabazi leike Induljenziarik pekatu mortalian dagozanak?

        E: Zerren ezin parkatu leite pekatuben penia, pekatuba bera parkatu baga.

        I: Zein da gauzarik onena: irabaztia bakotxak Induljenzia beretzat, edo Purgatorioko arimentzat?

        E: Obiago da Jainkuaren aurrian Arima gaiso Purgatoriuan dagozanentzat irabaztia: zerren dan amodiozko, edo karidadeko egite andi, Jainkuak txito asko gura dabena.

        I: Eta bildur izan biar da beretzat ezer enparau eztakion, guztia Purgatorioko Arimentzat itxita?

        E: Eztago zer bildur izan: zerren gure bitartez Zerura doiazan arima zorionekuak erregutuko deutsen Jainkuari arimako ondasunez bete gagizan.

        2. Zerren karidadiaren bitartez irabazten dogu geuretzat meritu geiago.

        3. Eta zerren Purgatoriora baguaz eztan faltako guretzat nok erregutu, Zerura bialdu genduzan arimak baño ezpadira bere.

        I: Zelan irabaziko ditugu Induljenzia asko?

        E: Bulda Kurutzetakua artubaz, ta eginaz, an esketan jakuna.

        I: Irabazi leite Españan Induljenziarik Bulda baga?

        E: Ez, zerren au da Aita Santubaren borondatia.

        I: Zeinbat mesede dakarguz Bulda onek?

        E: Txito asko, baina enzunenak dira oneek.

        I: Buldia daukanak jan leikez, Fraile, edo Sazerdotiak ezpadira, garizumako, ta urte guztiko egunetan arrautsa, ta esne gauzak.

        2. Erromara juan baga billatu leike Promes, edo botorik geinen (sic) aldantza, edo komutazinoia, eta alan edozein Konfesorek trukauko deutsa beste gauza onen batzubetara, limosnaren bat Buldiaren eskubidia daukenentzat emon ezkero.

        3. Jan leike urte guztiko bijilia, edo baru egunetan okelia Konfesore, ta Medikubaren konsejuz.

        4. Absolbiuko dau Konfesoriak edozein pekatu, edo eskomuninoetik, baldin egiazko damu, ta gogo barriakaz konfesau, edo autortuten baditu.

        I: Zer atera biar dogu Ikasbide onetatik?

        E: Euki Induljenziak irabazteko arreta andi bat: baña eruan orretarako biar dirian, ta esan ditugun prestaerak.

        2. Ez penitenzia egitiari larga Induljenzien atxakiaz.

        3. Artu bulda Kurutzekua, ta egin balio dagian Komisario Jaunak aginduten deutskuna.

        I: Zer gauza dira orrek?

        E: Lenengua eskribiu artzen dabenak, beretzat badau bere izena, ta besterentzat badau bestiaren izena, barruban agiri dan utsune berariazko baten.

        2. Bigarrena, egin sei arraia, iru firmiaren alde bakotxian, baldin Bulderubak kurutzeren batzuk egin ezpadeutsaz.

        I: Zelan egin leitez iru erraia albo banatako aek?

        E: Ikustzuz.

[D.F. de N.]

 

aurrekoa hurrengoa