www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabostgarren Ikasbidia

 

Pekatu burutar, edo Kapitalen gainian

 

        I: Zeinbat dira pekatu burutarrak, edo kapitalak?

        E: Dira zazpi. Lenengua Goiteria edo Soberbia. Bigarrena Zekentasuna, edo Dirunaia. Irugarrena Loikeria. Laugarrena Inbidia edo Ondamuba. Bostgarrena Guleria. Seigarrena Aserrakuntzia. Zazpigarrena Nagitasuna.

        I: Zegaitik emoten jake pekatu burutarren, edo Kapitalen izena?

        E: Zerren eurak dirian beste pekatu guztien iturriak, etorgarriak, ta burubak legez.

        I: Zer da Goiteria, edo Soberbia?

        E: Da bere burubaren gurari, ta amodio geiegia, zeinegaz jasoten dan besten gañian.

        I: Zeintzuk dira bere Alabak?

        E: Banidadia, edo Astintasuna, Antustia, Lagunen despreziua, edo gitxiagotzat eukitia, iñoren menpetasunik ez gura izatia, Ipokresia edo Oniduri naia.

        I: Pekatu deungia da Soberbia?

        E: Bai, ta Espiritu Santubak dinuanaz, jarkiten jake Jangoikua Soberbiuai; barriz umildiak grazia ta ondasunez bete daruaz.

        I: Noren Semiak dira Soberbiuak?

        E: Luziferrenak, zein galdu zan Jainkuari obediu naiezagaiti.

        I: Noren Semiak dira humildiak?

        E: Jesu Kristorenak, zein etorri zan, guri otzantasuna, ta humildadia erakustera.

        I: Penitenzia andia, ta limosna ugariak eztira bada eurenez txito onak?

        E: Bai, baldin egiten ezpadira ondo irudiz, edo Mundukuen begirakuniak erakartiarren.

        I: Zer egin biar dogu bada gauza onetan?

        E: Eskumiak diardubana jakin eztaiala eskerrak, ta San Agustinek dinuana: eztogu Mundukuen esamesagak gaitik ez egin, ez itxi biar ezer.

        I: Zetan utsegiten dabe txito askok?

        E: Lurrekuen siñu, ta zeresanen bildurrez iztiaz gauza onak, ta egitia, bestela egingo ez lituken gauza asko.

        I: Zer dino Jesu Kristok onen gainian?

        E: Lotsatuten bagara, berari jarraitutiaz, lotsatuko dala bera bere gu bere Eskolaritzat autortutiaz Aita Jainkuaren aurrian.

        I: Zer egin biar da?

        E: Arpegi emon Mundu gaistuari, ta egin arduratzaka, Jainkuak gura dituban gauza guztiak.

        I: Zeintzuk darakuse argiro euren arrotasuna, ta soberbia?

        E: Apainzaliak, edo soñoko biar baño obiaguakaz astindurik dabiltzanak Mundukuen oneretsi aisezko baten billa.

        I: Zegaz gomutau biar leuke onelakuak?

        E: Illjanzi bat izango dala azkenengo soñokua, ta janzirik ederrena, ta onduen dirudiana, dala modestia, ta arpegiko itzala.

        I: Ondo dirudi bakotxak bere egiñak jaso, edo alabetia?

        E: Eztago gauza barregarriagorik Mundukuen iritxian bere.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Alabau, edo goratuten gaitubenian beratu, ta humillau geure burubak, ta autortu ez gariala alabantzen diña. Ezer gauza onik badaukagu, atera guztia jatorkula Jainkuaganik, ta geurez errukarriak gariala. Artu beratasun, edo umildade andiaz emon daruekuzan atsakabe, ta injuriak, ta ez aserrerik igarri eragin.

        I: Zer da Zekentasuna, edo Abarizia?

        E: Da Mundu onetako ondasunentzat, ta batez bere dirubarentzat daukagun amodio, ta gurari larregia.

        I: Zeinbat pekatu sortzen dira emendik?

        E: Asko: lenengua aberatstutiarren guzurrak, ta tranpiak sartzeia.

        2. Bere burubarentzat bere gogor izatia diru pilluak egitiarren, ta premian dagozanai ez lagundutia.

        3. Iñoren ondasunei tximurtzi egitia, beriak gitxitzat eukita.

        I: Zer egin biar da pekatu dollor onetan ez jausteko?

        E: Egunekuari begiratu aurreko etorkizunakaz larritu baga.

        2. Aleginen ereduban lagundu premiadun, edo Pobreai euren biar ordubetan.

        I: Zer da Loikeria, edo Luxuria?

        E: Da garbitasunaren kontrako atsegin bidebagako bat, edo aragiaren gozamentubetarako artzen dan gurari ta amodio itxuba.

        I: Nundik dakar bere jaiotzia pekatu onek?

        E: Bost gauzatatik.

        I: Geiegi jan, edo edatiagandik. 2. Gizakume, ta andrakumen arteko adiskidetasun, laguntza, ta artu emon samurregiak gandik. 3. Berba txito garbiak ez diranak esan, edo enzutetik. 4. Joko, solas, ta danza nastubetan ibilltiagatik. 5. Alperreriatik.

        I: Zer egin biar dabe batez bere neskatillak pekatu onetatik iges egiteko?

        E: Lenengo ez Apainzaliak izan, ta ez agertu inoren amodiuaren billa.

        2. Erabilli arpegian itzal andi bat iñok lotsabagakeriaren bat egin eztaiuen.

        I: Gorroto andia artu biar deutsagu pekatu oni?

        E: Bai: zerren eztaguan pekatu, geiago galdu daruanik, ta Jainkuari aserraerazoten deutsanik.

        I: Zer da Inbidia, edo Ondamuba?

        E: Da gure lagunaren zoriontasun, ta onaz damu, ta naigabe artzeia, arenak guria gitxitu leikian bildurrez.

        I: Zeintzuk dira pekatu onen ondoringuak?

        E: Lenengua da, bere lagunaren iritxi, edo kredituba gitxitu nai izatia, deungaro berba egiñaz.

        2. Bigarrena, gure laguna gaitik deungaro enzunda, artu oi dan poza, edo atserena.

        3. Irugarrena, gatxen bat etorri jakonian, agaz atsegin izatia.

        4. Laugarrena, aren egitiai okergarri, edo sensun txarren bat emotia.

        I: Zer da Guleria?

        E: Da edateko, edo jateko gurari sutsu, ta geiegi bat.

        I: Zeinbat guleria mueta dira?

        E: Iru ezagunenak. Geiegi jan, edo edatia. Jaki onenak, ta gozagarrienak billatutia. Barubak austia ta Eleisiak eragozten daben egunetan aragia jatia.

        I: Zein da onetan egiten dan pekaturik andiena?

        E: Orditutia: zerren areragiten deutsan Jainkuari iguintza, edo gorroto txito andi bat.

        I: Zer jazoko jake Edala, edo Ordiei?

        E: Prestauta dago eurentzat Infernuban su portiz, ta egarri beti iraungo daben bat. Mundu onetan biotzeko gogortasuna; ondasunak galtzeia, ta eriotza ikaragarri bat.

        I: Zer da Aserrakuntzia?

        E: Da arimiaren bizitasun andi bat, zeinek isioten gaituban, bengai artzera lagunaz, egin deuskun txarkeria, edo injuriaren bategaitik.

        I: Zelan osatuko gara gatx onetatik?

        E: Naigabe guztiak geure barruban itota, gomutaubaz Jesus Maitiaren otzantasun, edo humildadiaz, zeinek ez eban aorik edegi, illtegira daroien bildots batek baño geiago, egin eutsezan bidebaga txarkeri, ta lotsagabakerietan.

        2. Aser aldian ezer iragarri eragin baga, bazter baten belauniko jartia, Jainkuari pazienzia, edo igaropena esketan.

        I: Zer da Alperreria, edo Nagitasuna?

        E: Da Jainkuaren gauzentzat, edo geure bizierako eginbidentzat daukagun iguiña, ta atzerapena.

        I: Zeintzue dira Nagitasunaren ondoringuak?

        E: Da denpora asko igarotia gomutau baga geure Jainkuaz, ta arimako egin biarretan.

        2. Da ardurarik ez artzeia, Sermoiak enzuteko, Sakramentubak artzeko, ta egite onetan jarduteko.

        3. Da denporia igarotia jokuan, ta ibillera alperretan.

        4. Da denpora geiegi oian, edo lotan egotia.

 

aurrekoa hurrengoa