www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Laugarren Ikasbidia

 

Konfirmazinoia

 

        I: Zer da Konfirmazinoia, edo Indargirua?

        E: Da Sakramentu bat, zeiñek emoten deuskun Espiritu Santuba bere doiakaz, ta geure bizitziaren arriskubetan bere Jesu Kristoren Fedia autortu, edo konfesetako grazia.

        I: Zegaitik dei egiten jako Konfirmazinoia?

        E: Sendotu, ta indartuten gaitubalako, Batiuan artu genduban siniseta, edo Fedian.

        I: Biarra da, salbetako Konfirmazinoeko Sakramentu au artzeia?

        E: Ez; baña bera artu baga luzaro, ta nagitasunez dagozanak galdu daruez Sakramentu onen grazia, edo ondasunak, ta mesede gitxi egiten deutse Jesu Kristo gure Jaunari.

        I: Zelan prestau biar da Kristinau batek Sakramentu au artzeko?

        E: Egon biar dau Jainkuaren grazian, ta nagustuba bada, jakin biar ditu geure Fedeko gauzarik biarrenak.

        I: Zer egiten dau, pekatu mortalian artzen dabenak?

        E: Pekatu mortal barri sakrilejiozko bat, ta eztau artuko Espiritu Santuba.

        I: Zeintzuk dira konfirmau diranen eginbide, edo Obligazinoiak?

        E: Dira Jesu Kristo geure Jaunaren Fedia lotsabaga autortu, edo agertutia; ta bere ebanjelio santuko eskabidiai jarraitutia.

        I: Zeintzuk dira Sakramentu onen ondoringuak?

        E: Bost: emoten deusku Espiritu Santuba.

        Darakarguz bere grazia, ta ondasunak ugariro.

        Egiten gaitu Kristinau oso.

        Ezarten dau gure ariman kenduko ezin dan silluba.

        Emoten deusku indarra, Fedia ardura baga autortuteko.

        I: Zer da Sakramentu onetan jatorkun Espiritu Santuba?

        E: Da irutasun edo Trinidade Santuko irugarren Personia.

        I: Noztik ona dazaube Kristinaubak sakramentu au?

        E: Eleisa santiaren asieratik; bada San Lukasek dino, Apostolubak emoten eutsela batiatubai.

        I: Zer jazoten jaken orduban konfirmetan ziranai?

        E: Etorten (sic) euren gañera, ta agirian Espiritu Santuba, subaren irudian.

        I: Zegaitik orain jasten ezta dakuskun erara, edo irudira?

        E: Zerren biar ziran orduban mirariak, Fedebagiak erakarteko, Kristinau izatera; baña orain eztogu onen biarrik, Fediak darakuskuzan gauzak sinistuteko.

        I: Zein da konfirmazinoiaren bigarren ondoringua?

        E: Da emotia grazia ugariak, edo Espiritu Santubaren doiak.

        I: Zeintzuk dira doe onek?

        E: Dira zazpi. Zurtasuna, edo Prudenzia. Adimentuba. Jakintasuna. Errukitasuna. Konsejuba. Portiztasuna. Jainkuaren bildurra.

        I: Nundik dator ainbeste ondasun, ta doe geienian guk ez artzeia, konfirmaubak izan arren?

        E: Dator: zerren eltzen ganan biar diran prestaketa baga, edo artuta laster galdu daruaguzalako pekatu egiñaz.

        I: Zelan egiten gaitu Kristinau oso?

        E: Jesu Kristoren Fedian guri emonaz indar, edo sendotasun geiago.

        I: Zer diferenzia, edo bestetasun dago batiatuba baño eztan, ta konfirmauba dan baten artian?

        E: Batiatuba baño eztanari, begiratu biar jako sein argal bati legez; ta konfirmaubari bere adin, edo edaderik oneneko indarrian daguan gizon bati legez.

        I: Zein da Konfirmazinoiaren laugarren ondoringua?

        E: Ezarten deuskun silluba.

        I: Zetara gakaz sillu onek?

        E: Izatera Jesu Kristoren Soldau, ta Diabrubaren Arerio.

        I: Zein da konfirmazinoiaren bostgarren ondoringua?

        E: Emoten deusku indarra, Jesu Kristoren Fedia arduratzaka autortuteko geure bizitziaren peligrubaz bada ere.

        I: Zer da Jesu Kristoren Fedia arduratzaka autortutia, geure bizitzia galdu biar bagendu bere?

        E: Da ebanjelioko eskabidiai jarraitutia atzerapen baga, ta iñoren esames, ta barriketai jaramonik egiten ezteutsegula.

        I: Zeintzuk dira Kristinautasuneko eginbide, edo obligazinoietatik atzeratu gura gendukezanak?

        E: Antxinako Agintari gogorrak illeragiten zituben Jesu Kristoren legepian bizi ziranak; eta orain gizon nasai mundubaren bandari, edo defensoriak milla irauntsi, ta siñugaz ikaratu gura gaitubenak.

        I: Zer egi eruen Jesu Kristoren Fediagaitik eriotzako tokira joiazan Kristinau zorionekuak?

        E: Jainkuari eskerrak emon: zerren egiteutsen ainbeste mesede, ta gurago eben euren zanetako odol guztia bota, ukatu baño Jesu Kristoren legia, zan gauzarik txikarrenian bere.

        I: Zer izen emoten jake onetara illten ziranai?

        E: Deituten ziran Martiriak, edo Testigubak: zerren euren odolaren kostura emoteutsen testigantzia Jesu Kristoren Fediari.

        I: Zer egin biarko genduke, baldin orain Fedia ukatu eragin gura baleuskegube?

        E: Egin Kristinau zorioneko aek egitebena, edo jarraitu euren oñatsai; ta alan galdu biarko gendukez, geure ondasunak ta bizitzarañokua, Jesu Kristoren Fediaz ernegau, edo Artikuluren bat tranpiaz ezkutau baño lenago.

        I: Eta zorionekuak dira Jesu Kristoren Fediagaitik euren bizitzia emoten dabenak?

        E: Bai inor bada: zerren egingo genduke Jesu Kristok geugaitik egiebana, ta igongo genduke Zeruko atsegin leku ederretara, Martirientzat daukan Koroia artzera.

        I: Zetako da bada orain Konfirmazinoia, baldin ezpadaukagu Persegitzalle gogorrik?

        E: Badira Hereje, edo Kristinau izeneko batzuk eruan gura gendukezanak euren utsegitetara, ta munduko jente ez gitxi atzeratu nairik dabiltzanak euren barre, siñu, ta mukertasunakaz.

        I: Zer egiten dau Konfirmazinoiak onelakuak ganuntz?

        E: Emoten dau indarra, bildurrik ez izateko Jesu Kristoren esanai jarraituten.

        Lagunduten deusku Munduko atsegin, ta ibillera nastuben kontra gogor egoteko.

        Geure aragiaran gurari, ta eskabide txarrai eguak ebaten. Diabrubaren zirika, ta tentazinoiak indar geiagogaz goituten.

        I: Nok dauka konfirmazinoeko Sakramentuba emoteko agintia, edo indarra?

        E: Obispo Jaunak.

        I: Zeintzuk dira orretan egin daruezan zeremoniak?

        E: Egiten ditu erregubak: ezarten deutsaz eskubak konfirmau biar dabenari bere buru gainian.

        Kurutziaren señalia egiñaz bustzen deutsa bekokia balsamo, ta orio bedeinkatuz eginiko Krismiaz.

        Emoten deutsa konfirmau onduan belarondoko txikin bat.

        I: Zetako egiten ditu erregubak Obispo Jaunak?

        E: Konfirmetara doianagana jatsi dedin Espiritu Santuba.

        I: Zegaitik ezarten deutsaz eskubak buru gainian?

        E: Erakustera emoteko, jatsi dala Espiritu Santuba Sakramentu au biar dan legez artu daben arimara.

        I: Zer adierazoten dau oriuak?

        E: Zelan oriuak daben zabaldu, itxatsi, ta indartuteko birtutia, da Espiritu Santubaren grazia, ta doiak daben ugaritasun, ta indarraren irudia.

        I: Zer esan gura dau oriuaz nasturiko balsamuak?

        E: Bere usain ona gaiti esan gura dau, Jesu Kristoren usain gozua erabilli biar dogula, alan barruban biotzeko garbitasunaz, nolan agirian, jarraiagarri, edo ejenplu onak zabalduten ditugula.

        I: Zegaitik egiten dau Obispo Jaunak bekokian kurutziaren irudia krismiaz buztiaz batera?

        E: Erakusteko eztabela lotsatu biar Kristinaubak, Jesu Kristoren Kurutziari jarraitutiaz, ta Sakramentu onen indarra datorrela Kurutze onetan artu eban eriotzatik.

        I: Zer esan gura dau emoten deutsan belarondokuak?

        E: Prest egon biar dabela Kristinau batek igaroteko baketasun andiaz lotsari, naigabe, ta injuriarik gogorrenak Jesu Kristoren amodioz.

        I: Zelan prestau biar da Sakramentu au artzeko?

        E: Prestaera bi eruanaz, bata gorputzaren, ta bestia arimiaren aldetik.

        I: Zeintzuk dira gorputz aldeko prestamentubak?

        E: Juan biar da modestia andiaz janzirik.

        2. Jarri biar da belauniko Obispo Jaunaren aurrian.

        3. Euki biar dira begiak beraturik, ta oialezko banda bat eskubetan.

        I: Zeintzuk dira arimiaren aldeko prestaketak?

        E: Graziaz osterunzian, Espiritu Santuba artzeko gurari bizi bat, orretako deituten dogula Fede, amodio, ta humiltasun andiaz.

        I: Gorde biar dira Sakramentu onetan arturiko grazia, ta doiak?

        E: Bai, ta iru errazoigaiti: zerren diran guk izan al daikeguzan ondasun, edo tesororik baliosubenak.

        2. Zerren grazia onek bein galdu ezkero, dan gauza gatxa barriro erestia.

        3. Eta zerren bein baño artzen eztan, grazia onek dakarguzan Sakramentuba, zein dan konfirmazinoia.

        I: Zer egin biar da, grazia onei iraun eragiteko?

        E: Iru gauza: Espiritu Santubari sarri mesede au eskatu, komulgau urte guztietan konfirmau ginian egunian, ta igusegin (sic) Konfirmazinoeko graziaren kontra geien diran pekatubei.

        I: Ze pekatu mueta dira onek?

        E: Ardura, edo errespeto gitxiaz gure Relijinoeko gauzen gainian berba egitia.

        2. Oneretsiagaitik, edo banidadez gauza onak egitia, edo egin baga istia Munduen bildurrez.

        I: Zer atera biar dogu Ikasbide onetatik?

        E: Ez naigaberik emon Espiritu Santubari geure epeltasunaz, ta pekatubakaz.

        Ez itxi biotzeko belarriak bere deiei, ta gogargiei.

        Euki daigun amorio bero bat, ta ez lotsatu gauza onetan jardun gura dogunian.

 

aurrekoa hurrengoa